Arautegia
InprimatuEkainaren llko 244/1985 DEKRETOA, Errolderagarri diren ogasun mugikorrak hornitzeko berarizko erregimena ezarriz, horren balore baterakoia hogeita hamar mila peseta baino gehiagokoa izango ez delarik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 167
- Hurrenkera-zk.: 1694
- Xedapen-zk.: 244
- Xedapen-data: 1985/06/11
- Argitaratze-data: 1985/08/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
ERASKINA TAULAAbenduaren 28ko 5/1984 Legearen Bigarren Erabaki Gehigarriak (1985.eko Urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko lehenengo alean) eta Maitzaren 28ko 4/1985 Legearen Bosgarren Erabaki Gehigarriak (Ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 114garren alean), Dekreto bidez akurapen erregimen batzuk araupetzeko baimena ematen dio Eusko Jaurlaritzari, horien artean, hogeita hamar mila peseta baino balore baterakoi gehiagorik ez duten ogasun mugikor errolderagarriak. Arduralaritza-ihardunak beti halabeharrez izan behar duen arintasunak, honako hauetan hartzen du garrantzi haundiagoa, diruzenbateko gutxiko erosketak eta sarritan errepetikorrak izaterakoan alperrikakoak egiten ditu espedienteen diru-garrantzi gutxiaz egokitzen ez diren bideak, eta horien administrazio-akurapenaren oinarrizko erizpideei egokitze zehatza, baimenduak izan diren zaingo bidez berma daiteke errez. Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Administrazio-Akurapeneko Aholku-Batzordearen egiteko dituen Euskal Herriko Akurapen Batzorde Nagusiaren aldezko eritziz eta Eusko Jaurlaritzak 1985.eko Ekainaren 11ko egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- 1. Ondoren aipatzen direnak gelditzen dira Dekreto honetako arauen menpe: hogeita hamar mila peseta baino balore baterakoi gehiagorik ez duten ogasun mugikor erroldergarrien horniketen administrazio-kontratoa eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko organoek eginik, horien gehieneko aurrekontu guztia, ezarketa ere atxikirik hala behar izanez gero, ez dadila bost milloe peseta baino gehiagokoa izan. 2. Hornikea txikiagoak, beraien arau berezien menpe iraungo dute. Bigarren Atala.- 1. Gastuaren espedientea horretarako gai den erakundearen Erabakiz hasiko da, herri-interesetarako erabilgarritasuna bertan arrazoituko deneko kontratoa egitea aginduz. 2. Espedientean kontratoaren goste osoaren estimazioa sartuko da, horniketaren gai izango diren ogasunen balore baterakoia zehaztuz. 3. Era berean, eta hala behar izanez gero, TeknikaOinarrien Plegua azalduko da, ogasunek izan behar duten klase horretako ezaugarriak izango dituela. 4. Kredito nahiko dagoenaren Egiaztagiria gehituko zaio ohartemandakoo gosterako, Zerbitzu-Buruak izenpetua. Hirugaren Atala.- 1. Berarizko Administrazio-Baldintzen Zerrendak, bakoitzean beharrezkoak izan daitezenak bilduko ditu eta kontratoa suztatu zueneko organoaren Lege-Zerbitzuak emango dizkie argipideak Legegintza-mailan. 2. Atal honetan eta aurrekoan ohartemandako bideak bete ondoren, akurapenerako ihardutze-erakundeak espedientea onartuko du eta horren saltzaroari ekiteko agintea emango du. Laugarren Alala.- 1. Dekreto honek aipatzen dituen kontratoak artezko kontratazioz emango dira, gutxienez hiru lehiatzaileren eskaintzak egongo direlarik indarrean dagoen arauek betebehar hau dutenetan ezik. Eskaintzak eskatzen direneko espedientean dokumentoz erasota geldituko da. 2. Eskaintza bakoitzari araupetutako Eskaintzaren Eredua erantsiko zaio, baita Teknika-Oinarrien eta Berarizko Administrazio-Baldintzen Pleguak ere, kontratoaren aurrekontu baterakoi eta guztiaren aipamen zehatza eginez. 3. Lehiatzailearen eskeintzak araupetutako ereduz aurkeztuko dira, bakoitzerako eska daitezen agiripaperak erantsiz, eta ezingo dute hitzarmenerako izendatutako gehiengo diruzenbateko baterakoi eta guztia gainditu. Eskainitako emankizunean eskuhartzen duten artezkako eta zeharkako goste guztiak hartuko dituzte baita akuratzailearen industria-irabazia, hitzarmenean eta horren egiterapenean eragina izan dezaten zergapide-alorreko edonolako zerga eta petxa guztiak. Bosgarren Atala.- l. Horniketaren aurrekontua egindako balore guztiak, ezarketa sartuz hala behar izanez gero, bi milloe peseta gaindi dezanean, lehiatzaileak aurkeztutako eskaintzen irekitzea ekintza publiko bidez egingo da sobreen edukiaren berri emango duen funtzionario baten aurrean. 2. Espedientea, araupetzen duten manuen arauera, kritikaren gai izango da. 3. Espedientearen aldeko ikuskaketa egitetik gehienez hiru laneguneko epearen barruan eta Zerbitzu Teknikoen eta Juridikoen aurre erizpena jaso ondoren, akurapen-sailak akurapena bete gabe gelditzea edo Administrazioaren zuduarentzako eskeintzarik egokienari ematea erabakiko du. Seigarren Atala.- 1. Behin-betirako fiantza eta osagarria, hala behar izanez gero, Dekreto honetako bosgarren Atalaleko I zatiak aipatzen dituen kontratoetan bakarrik eskatuko dira. 2. Kontrato-hartzailea, kontratoko Teknika-Oinarrietan eta Berarizko Administrazio-Baldintzetan ezarritako erantzukizunei eta bermeei atxikiko zaie ezargarri den araupidetza zibilean edo merkataritzakoan aurreikusitakoez gain. Zazpigarren Atala.- Enpresarioari akurapena eskuratu duela esanez egindako jakinarazpenak, horren ardurapeko emankizunak egiteratzearen hasera jar dezake. Bestala, hauek, Administrazioak akuratzaileari hala eska diezaionean hasiko dira. Zortzigarren Atala.- 1. Hitzarmena, araupetutako agiripaperez eratuko da, horri, akurapeneko diruegitamuaren Teknikazko Oinarri-Arauen, Administrazio-Baldintzen eta akuratzaileak aurkeztutako eskaintzaren ale bat erantsiko zaiolarik; guzti hori, alde guztiak izenpeturik. Fiantza eska daitekeenean, horren sorkuntza egiaztatzen duen erresguardoa akurapen-dokumentoari erantsiko zaio. Administrazioak, hitzarmenaren araupetutako ereduari espedientean azaltzen diren batzuk eranstea erabaki dezake eta lehiatzaileek horiek izenpetzea ere. 2. Administrazioaren ordezkotza, indarrean dauden banaketazko edo esku ematezko arauen arauera egingo da. 3. Ez daiteke akuratzaileari egiteko ordainketarik baimendu, atal honetan ohartemandako agiripapera eman gabe dagoen bitartean. Bederatziganen Atala.- Espedientea onartzearen ondorioz izan eta bertan, Estaduko Kontrataziorako Araudi Orokorraren 271 Atalean ohartemandakoei atxikiz egiaztatuak izandako Zerbitzuaren benetako beharrizenen arauera alda dezake kontratoa kontratazio-Sailak. Aldaketa baimendu dezan administrazio-erabakiak Lege eta Interbentzio-Aholkularitzaren argipide-txostena jasoko du aurrezdik. Hamargarren Atala.- 1. Prezioa ordaintzea Administrazioak kontratoaren gai diren ogasunak entregatu, ezarri hala behar izanez gero eta jaso ondoren egingo da. 2. Eskuraketa partzialak egiten badira, adostasunez hornitutakoaren balorera mugatuko da ordainketa, hurrengo zatian agindutakoa ezargarri denetan salbu. 3. Honako kasu berezietan: ogasunak gertatzeko prozedura luzearen aurreikustea, horniketa kontratatzea eta konjuntoa funtzionamendu ona izango dueneko kontratu-bermeaz ezartzea eta antzeko beste hatzuk, eta espedientean arrazoiz justifikatu ondoren, egindakoa ordainduz aldizkako ordainketak ezar daitezke Berarizko Administrazio-Baldintzen Pleguan, kontrato-hartzaileak prestamenetarako ohartemandako epeak edo aldiak betetzeari baldintzapeturik daudelarik aipatzen dituen ogasunen zenbateko guztiaren ehuneko berrogeita hamarra gehiendiz. Prezioaren gainontzekoa, horiek Administrazioaren adostasunez amaitu eta jaso ondoren entregatuko dira. ERABAKI GEHIAGARRIA Dekreto honetako laugarren atalean ohartemandako eskaintzak eskatzeko eta aurkezteko araupetutako ereduak eta zortzigarren atalak aipatzen duen akurapenagiria onartzen dira, horiei I, II, eta III Eraskinak eransten zaizkiela. AZKEN ERABAKIA Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari Dekreto honetan ohartemandakoa garatzeko eta egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen Aginduak eta Erabakiak emateko baimena ematen zaio; Dekreto hau, indarrean hartu eta ondoren hasitako ekintza eta bide guztiei ezarriko zaie eta indarra Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamonean hartuko duela. Gasteiz, 1985.eko Ekainak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.ERASKINA FORMULARIO
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Akatsen zuzenketa: Ekainaren 11ko 244/1985 DEKRETOA, Errolderagarri diren ogasun mugikorrak hornitzeko berarizko erregimena ezarriz, horren balopre baterakoia hogeita hamar mila peseta baino gehiagokoa ezango ez delarik. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: Maiatzaren 28ko 4/1985 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985karrenerako Guztizko Diruegitamuak onartzezkoa
- Ikus: Abenduaren 28ko 5/1984 LEGEA, Euskadiko Autonomia Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuen indarraldia 1985.erako luza-arazteari datxezkon gai batzuk araupetzezkoa.