Arautegia
InprimatuEkainaren llko 241/1985 DEKRETOA, tresneria, aparailu, multzo edo sistemen iraunrazpenerako Akurapenen jaurpideei buruzkoa, haserako zenbateko baterakorra ehun mila peseta baino gehiagokoa ez delarik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 166
- Hurrenkera-zk.: 1683
- Xedapen-zk.: 241
- Xedapen-data: 1985/06/11
- Argitaratze-data: 1985/08/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Ogasun
Testu legala
Maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen Bosgarren Erabaki Gehigarriak (Ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 114. Alea) eta abenduaren 28ko 5/1984 Legearen Bigarren Erabaki Gehigarriak (1985.eko Urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Lehenengo Alea), akurapen-jaurpide batzuk Dekreto bidez araupetzeko baimena ematen diete Eusko Jaurlaritzari; horien artean, diruzenbateko baterakorrez urtean ehun mila peseta baino gehiago ez duten tresnerien, aparailuen, multzoen eta sistemen mantenimendua. Arduralaritza-ihardunak beti halabeharrez izan behas duen arintasunak, honako hauetan hartzen du garrantzi haundiagoa, diruzenbateke gutxiko akurapenak izaterakoan alperrikakoak egiten ditu zehaztapidetzen diru-garrantzi gutxiaz egokitzen ez diren bideak, zehaztapidetza borien auniztasunak presakako trataera bat eskatzen duela eta horien administrazio-akurapenaren oinarrizko erizpideei egokitze zehatza baimenduak izan diren zaingo bidez berma daitezke errez. Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Administrazio-Akurapeneko Aholku-Batzordearen egiteko dituen Euskal Herriko Akurapen Batzorde Nagusiaren aldezko eritziz eta Eusko Jaurlaritzak 1985.eko Ekainaren 11ko egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Apirilaren 4ko 1005/ 1974 Dekretoaren babespean Euskadiko Autonomia-Elkarteko Administrazioaren erakunde bereziek egindako hitzarmenak gelditzen dira Dekreto honetako arauei atxikita; hitzarmen horien xedea, hasierako diruzenbateko baterakorra urteko ehun mila pesetatik gvragokoa ez duten tresneria, aparailu, multzo edo sistemen mantenimendua delarik. Biganen Atala.- 1. Gastuaren espedientea horretarako gai den erakundearen Erabakiz hasiko da, herri-zuduetarako erabilgarritasuna bertan arrazoituko deneko hitzarmena egitea aginduz. 2. Espedientean gastu osoaren haztaketa sartuko da edo, hala behar izanez gero, hitzarmenarentzat ohartemandako argia ematezkoa. 3. Halaber, erabilgarri diren Teknikazko OinarriArauak idatziko dituzte dagozkien zerbitzuak, mantenimendua akuratu nahi deneko ogasunen izakeraren arauera. 4. Hitzarmenaren hasierako iraupena agizko diruegitamu-aldiaren indarraldia gaindi ez dezanean, nahiz eta horren agiango luzapena ohartemanda egon edo ez, diruizendapen nahiko dagoenaren Egiaztagiria gehituko zaio ohartemandako gosterako, hitzarmena suztatu zuen Zerbitzu-Buruak izenpetua. Besteetan, gastuaren aurretikako fiskalizazioa indarrean dauden arauei egokituko zaie. Hirugarren Atala.- 1. Berarizko Administrazio-Baldintzen Zerrendak, bakoitzean beharrezkoak izan daitezenak bilduko ditu eta Lege-Zerbitzuak emango dizkie argipideak Legegintza-mailan. 2. Atal honetan eta aurrekoan ohartemandako bideak bete ondoren, akurapenerako ihardutze-erakundeak espedientea onartuko du eta horren saltzaroari ekiteko agintea emango du. Laugarren Atala.- 1. Dekreto honek aipatu eta gorputzarekiko ondasun mugikorrak iraunarazteko hitzarmena, honako modu hauetan eman ahal izango da: a) Ondasun horiek erosi edo akuratu zirenean. b) Bere kabuz. 2. Aurreko zatiko a) hizkian jasotakoetan, akuratzailearen aukerabidea hitzarmen nagusiari egokituko zaio. 3. 1 zatiko b) hizkia denean, artez akuratuko da araupetutako ereduaren arauera, gutxienez hiru lehiatzailek partu hartuko dutelarik eta gonbite hori ageriki jasoz espedientean. Gonbite hau, aipatu gabe utz daiteke Apirilaren lauko 1005/1974 Dekretoko 9. Atalaren b) eta d) hizkietako ohartemandakoetan. 4. Eskaini beharreko gonbite bakoitzak, Teknikazko Oinarri-Arauen ale bat emango du erantsita eta, hala behar izanez gero, Berarizko Administrazio-Baldintzen Zerrenda, baita eskeintzaren Araupetutako Ereduaren ale bat ere, hitzarmenaren gehiengo diruegitamuari buruzko aipamen berezia eginez. 5. Lehiatzailearen eskeintzak araupetutako ereduz aurkeztuko dira, bakoitzerako eska daitezen agiripaperak erantsiz, aipatutako epearen barruan eta ezingo dute hitzarmenerako izendatutako gehiengo diruzenbatekoa gainditu. Eskainitako emankizunean eskuhartzen duten artezkako eta zeharkako goste guztiak hartuko dituzte baita akuratzailearen industria-irabazia, hitzarmenean eta horren egiterapenean eragina izan dezaten zergapide-alorreko edonolako zerga, petxa eta gehigarri guztiak. Bosgarren Alala.- 1. Espedientea, araupetzen duten manuen arauera, kritikaren gai izango da. 2. Espedientearen aIdeko ikuskaketa egitetik gehienez hiru laneguneko epearen barruan eta Zerbitzu Teknikoen eta Juridikoen aurre erizpena jaso ondoren, akurapen-sai1ak akurapena bete gabe gelditzea edo Administrazioaren zuduarentzako eskeintzarik egokienari ematea erabakiko du. Seigarren Atala.- Dekreto honetan ohartemandako babespean bideak egindako espedienteetan eta bitzarmenetan ez da inolako gaudimenik eskatuko. Zazpigarren Atala.- Enpresarioari akurapena eskuratu duela esanez egindako jakinarazpena, horren emankizunak egiteratzearen hasera jar dezake. Bestala, hauek, Administrazioak akuratzaileari hala eska diezaionean hasiko dira. Zortzigarren Atala.- Hitzarmena, araupetutako agiripaperez eratuko da, horri, akurapeneko diruegitamuaren Teknikazko Oinarri-Arauen, Administrazio-Baldintzen eta akuratzaileak izenpetutako eskaintzaren ale bat erantssko zaiolarik; guzti hori, alde guztiak izenpeturik. Administrazioak, hitzarmenaren araupetutako ereduari espedientean azaltzen diren batzuk eranstea erabaki dezake eta lehiakideak horiek izenpetzea ere. 2. Administrazioa, indarrean dauden banaketazko edo esku ematezko arauen arauera ordezkatuko da. 3. Ez daiteke akuratzaileari egiteko ordainketarik baimendu, atal honetan ohartemandako agiripapera eman gabe dagoen bitartean. ERABAKI GEHIGARRIA Dekreto honetako laugarren atalean ohartemandako eskaintzak eskatzeko eta aurkezteko araupetutako ereduak eta zortzigarren atalak aipatzen duen akurapenagiria onartzen dira, horiei I, II, eta III Eraskinak eransten zaizkiela. AZKEN ERABAKIA Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari Dekreto honetan ohartemandakoa garatzeko eta egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen Aginduak eta Erabakiak emateko baimena ematen zaio; Dekreto hau, indarrean hartu eta ondoren hasitako ekintza eta bide guztiei ezarriko zaie eta indarra Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamonean hartuko duela. Gasteiz, 1985.eko Ekainak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.ERASKINA FORMULARIO
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Akatsen zuzenketa: Ekainaren 11ko 241/1985 DEKRETOA, tresneria, aparailu, multzo eta sistemen iraunarazpenerako Akurapenen jaurpideei buruzkoa, haserako zenbateko baterakorra ehun mila peseta baino gehiagokoa ez delarik. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: Maiatzaren 28ko 4/1985 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985karrenerako Guztizko Diruegitamuak onartzezkoa
- Ikus: Abenduaren 28ko 5/1984 LEGEA, Euskadiko Autonomia Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuen indarraldia 1985.erako luza-arazteari datxezkon gai batzuk araupetzezkoa.