Arautegia
InprimatuUztailaren 2ko 206/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren emakumearen babesaren alorreko zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 1482
- Xedapen-zk.: 206
- Xedapen-data: 1985/07/02
- Argitaratze-data: 1985/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
I.l. Euskaltegi publikoan edo HABEren Glotodidaktika Taldean zerbitzu aktiboan emandako urteko............................ 2 1.2. Euskaltegi publikoko Idazkari bezala emandako urteko............................ 0,5 1.3. Euskaltegi publikoko Zuzendari bezala emandako urteko . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 1.4. HABEko Ikuskatzaile bezala emandako urteko................................... 3 1.5. HABEren Zuzendari Orokorrak edo bertako Batzorde Akademikoak onartutako proiekturen batean partaide izateagatik, gehienez............................... 3 2.- Argitalpenak Alfabetatze, Euskalduntze edo Glotodidaktika arloko argitalpenengatik, gehienez. . . . . . . . . . . . 10 3.- Ikasketak 3.1. Euskal Filologiako edo Pedagogiako Doktoradutzagatik............................ 8 3.2. Euskal Filologiako edo Pedagogiako Lizentziaturagatik ........................... 5 3.3. Beste Lizentziatura edo Goi Mailako Titulazioagatik............................... 2 3.4. Euskal Filologian espezialdutako IrakasleDiplomagatik........................... 2 3.5. Euskaltzaindiaren B tituluagatik . . . . . . . . . . 1 4.- Beste zenbail meritu Aurreko zerrendetan aipatu ez diren beste meritu edo burututako zerbitzuengatik, gehienez ....................................... 10 FORMULARIOAbenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriarentzako Autonomia-Estatutoak, bere 10. ataleko 12 eta 39 puntuetan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari berari bakarrik aitortzen dio gizarte-sorozpidetza, elkarte-hazkuntza eta emakumearen alorretako agintepidea. Bestalde, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanako aipatuari buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7 c) 1 eta 2 atalean, azken erakunde horiei aitortzen die Elkarte Osorako Erakundeek gizarte-sorozpidetza, elkarte-hazkuntza eta emakumearen alorretan dituzten legeak bere lurralde-barruan betearazteko agintepidea,azken hauek artez ihardun ahal dezatenaren kaltetan gabe. Horregatik, 27/ 1983 Lege horretako Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan aipatzen den Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Arabako Kondaira-Lurraldearen artean zerbitzuak aldatzeko arauak onartzen dituen 194/ 1984 Dekretoan agintzen denaren arauera, aipaturiko agintepideei atxikitzen zaizkien zerbitzuak, lanarizko baliapideak, ogasunak, eskubideak eta betebeharrak zehaztea erabaki du, 1985.eko Ekainaren 20an egindako Osoko Bilkuran onartu zen erabakia betez. Hori dela eta, aipaturiko 27/1983 Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenarekin bat etorriz, Ekonomia-Arazoetarako Lehendakariordeak eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak batean egindako saloz eta Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Uztailaren 2an egindako bilkuran onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Arabako Kondaira-Lurraldearen agintepideei egokitu eta emakumearen babesaren alorrekoak diren zerbitzuak, lanarizko baliapideak eta betebeharrak zehaztuz Aginte-Eskuraketetarako «Eusko Jaurlaritza - Arabako Foru-Diputazioa» Bitariko Batzordeak 1985.eko Ekainaren 20an egindako Osoko Bilkuran hartutako Erabakia onartzen da, eta Eraskin gisa argitaratzen da hori Dekreto honetan. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan adierazten deneantxe eta baldintzekin, eta erabakiaren idazkeran eta horrekin bateango zerrendetan ohartemandako lanarizko baliapideak, ogasunak, eskubideak eta betebeharrak Arabako Kondaira-Larraldeari eskuratuta gelditzen dira. Hirugarren Atala.- Bitariko Batzordearen erabakian jarritako egunetik hasita izango du eskuraketa honek eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, aldi berean Arabako Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean dagokion Foru-Dekretoa sartuz, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadirieko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIAERASKINA Aginte-Eskuraketetarako «Eusko Jaurlaritza - Arabako Foru-Diputazioa» Bitariko Batzordeko Idazkari den CARMELO ARCELUS MUXIKA JAUNAK, honako hau. EGIAZTATZEN DU: Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren emakumearen babesaren alorreko zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratzea erabaki zela Batzordearen 1985.eko Ekainaren 20ko Osoko Bilkuran, ondoren aipatzen den modu eta neurritan: A) Arabako Kondaira-Lurraldearen Emakumearen babesaren alorreango agintepidea: Abenduaren 18ko 3/ 1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriarentzako Autonomia-Estatutoak, bere 10. ataleko 12 eta 39 puntuetan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari berari bakarrik aitortzen dio gizarte-sorozpidetza, elkarte-hazkuntza eta emakumearen alorretako agintepidea. Bestalde, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanak» aipatuari buruzko Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeak, bere 7 c) 1 eta 2 atalean, azkén erakunde horiei aitortzen die Elkarte Osorako Erakundeek gizarte-sorozpidetza, elkarte-hazkuntza eta emakumearen alorretan dituzten legeak bere lurralde-barruan betearazteko agintepidea, azken hauek artez ihardun ahal dezatenaren kaltetan gabe. B) Eskuratzen diren Zerbitzuak eta Erakundeak: Arabako Kondaira-Lurraldean dagoen Emakmnearen Babeserako Zaingo-Batzordearen lansaili arteztea eta eraentzea, horrenak diren egitekoekin batera. C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak, zenbakiz la duen zerrendan agertzen dira. D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak, zenbakiz 2a duen zerrendan agertzen dira. E) Eskuraketa indarrean jartzea. Euskaratutako zerbitzuen lanarizko eta gauzazko baliapideen eskuraketa, 1985.eko Apirilaren lean jarriko da indarrean. Erasota gelditu dadin egiten dut egiaztagiri hau Gasteizen 1985.eko Ekainaren 20an. Lehendakariak, . XABIER GARCIA EGOTXEAGA JUAN M. OLLORA OTXOA DE ASPURU Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUXIKA TABLA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: Ekainaren 19ko 194/1984 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Arabako Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartuz.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.