Arautegia
InprimatuMartxoaren 5eko 91/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Zerbitzuak, eskulangintza-alorrari dagozkionetan, Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Industria eta Merkataritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 771
- Xedapen-zk.: 91
- Xedapen-data: 1985/03/05
- Argitaratze-data: 1985/04/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Autonomia-Elkarte Osorako Erakunde eta KondairaLurraldeetako Foru-Ihardutze-Sailen arteko Harremaneio buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7 a) 12 idazatian, honako agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei: «a) Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, bakoitzaren berarizko lege-jaurpideen arauera erabiliko duten bakarreango agintepidea izango dute honako gai hauetan: 12. Kondaira-Lurraldearen jabetzapeko Agirigordetegi, Liburutegi, Arte Ederrei eta Eskulangintzari datxezkien Erakustetxe eta Erakundeak.» Ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak ezartzen duen Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakunde eta Arabako KondairaLurraldearen arteko Zerbitzu-Aldaketarako Arauak onartzen dituen Ekainaren l9ko 195/1984 Dekretoak ezartzen duenaren arauera, aipatutako agintepideei dagozkien zerbitzu, lanari, eskubide eta eginbeharrak zehaztu ditu, 1985.eko Otsailaren 27an egindako batzarrean guzti horiei buruzko erabakia hartu zuela. Horren ondorioz, Autonomia-Elkarte Osorako Erakunde eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko IhardutzeErakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak ezartzen duenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Sailburuordearen eta Industria eta Merkataritza-Sailburuaren baterako saloz, honako hau ERABAKITZEN DUT: l. Atala.- Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Aldaketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Batzarrean onartutako eta Dekreto honen Eraskin gisa ematen den erabakia, hots, eskulangintza-alorreko zerbitzu, lanari, ondasun, eskubide eta eginbeharrekiko agintepideei buruzkoa hain zuzen, onartzen da. 2. Atala.- Ondorioz, Erabaki horretan zerrendatu, erabakian eta eraskin gisa ematen diren zerrendetan aipatzen diren lanari, ondasun, eskubide eta eginbeharrak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratzen zaizkio, erabakian ezartzen diren modu eta baldintzen arauera. 3.Atala.- Bitariko Batzordearen erabakian ezartzen den egunetik hasita, izango du indarra aginte-eskuraketa horrek. 4.Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, egun berean, dagokion Foru-Dekretoa Arabako Aldizkari Ofizialean, Aldizkari horietan argitara daicezeneko egunean izango dutela indarra. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, JAVIER GARCIA-EGOTXEAGA. Industria eta Merkataritza-Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko AginteEskuraketarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, ESKULANGINTZA-alorreko egiteko eta zerbitzuak Arabako Foru-Diputazioari eskuratzea erabaki zela, honako era honetan: A.- ARABAKO FORU-DIPUTAZIOAREN AGINTEPIDEAK, ESKULANGINTZA-ALORRARI DAGOZKIONETAN. Abenduaren l8ko 8/ 1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Autonomia-Estatutoko 10.ataleko l8.idazatiak, zera ezartzen du: ccEuskal Herriko Autonomia-Elkarteak, ondoko gaiei dagozkienean, bakarreango agintepidea du: 18. Arte Ederrak irakasteko eta bultzatzeko daudekeen Erakundeak. Eskulangintza.o Aipatutako Eskulangintza-alorreko egiteko eta zerbitzuak, industria, enerjia eta meatze-alorreko Erresumako zerbitzuak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari eskuratzeari buruzko Maiatzaren 8ko 1255/ 1981 ErregeDekretoaren indarrez eskuratu zitzaizkion AutonomiaElkarteari; eta industria, enerjia eta meatzetako Erresumako zerbitzuak Autonomia-Elkarteari eskuratzeari buruzko Agintepide-Aldaketetarako Bitariko Batzordearen erabakia argitaratzea onartzen zuen Industria-Sailaren 1981.eko Uztailaren óko Dekretoa oinarritzat hartuz Industria eta Merkataritza-Sailari izendatu zitzaizkion. «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanei» buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7.atalak, honako agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei:I.- Honako arlo hauetan, bakarreangoa: ccKondaira-Lurraldea jabe deneko Agirigordetegi, Liburutegi, Arte Eder eta Eskulangintzari dagozkienetan.» B.-AGINTEPIDEA ESKUALDATZAREN INDARRA Eskualdatzen dieen egiteko eta zerbitzuen eskuraketak. 1985.eko Urtarrilaren lehenengotik hasita izango du indarra. Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiaztapen hau, Gastcizen 1985.eko Otsailak 27.ean. Batzordeburuak, XAPIER GARCIA EGOTXEAGA Jn. T.G. JUAN MARIA OLLORA DE ASPURU, Jn. T.G. ldazkazia, CARMELO ARCELUS MUJIKA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Ekainaren 19ko 194/1984 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Arabako Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartuz.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.