Arautegia
InprimatuMartxoaren 5eko 38/1985 DEKRETOA, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen irakaskuntza-alorreko zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 545
- Xedapen-zk.: 38
- Xedapen-data: 1985/03/05
- Argitaratze-data: 1985/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Abenduaren 18ko 3/ 1979 Oinarrizko Legeak onartutako Autonomia-Estatutoak, bere 16. Atalean, Autonomia-Elkarteak irakaskuntza-alorrean dituen agintepideak ezartzen ditu, eta Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 6.1 Atalean, honako hau dio: «Autonomia-Estatutoaren arauera, Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.» Lege-idazkera honetan, Foru-Erakundeei irakaskuntza-alorreango agintepiderik ematezko araurik ez dagoenez gero, irakaskuntza-alorreango agintepideen jabetza Euskal Herri Osorako Erakundeei aitortzen die, beraz, lege horrek. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 196/ 1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek irakaskuntza-alorrean dituzten agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta bete-beharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eskuratuta gelditzen dira Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei irakaskuntza-alorreko zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, honako era honetan: A) Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen irakaskuntza-alorreko agintepideak. Abenduaren 18ko 3/ 1979 Oinarrizko Legeak onartutako Autonomia-Estatutoak, bere 16. Atalean, Autonomia-Elkarteak irakaskuntza-alorrean dituen agintepideak ezartzen ditu, eta Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legeak, bere 6.1 Atalean, honako hau dio: «Autonomia-Estatuto aren arauera, Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.» Lege-idazkera honetan, Foru-Erakundeei irakaskuntza-alorreango agintepiderik ematezko araurik ez dagoenez gero irakaskuntza-alorreango agintepideen jabetza Euskal Herri Osorako Erakundeei aitortzen die, beraz, lege horrek. B) Eskuratzen diren zerbitzuak eta Erakundeak. Euskal Herri Osorako Erakundeei, honako hauek eskuratzen zaizkie: a) Ikastegien jabetasuna eta bai Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko Foru-Erakundeei haiei buruz dagozkien agintepideen egiterapena ere. b) Gipuzkoako Foru-Diputazioaren Erakundeei, Zerbitzuei, herri-Iraskundeei eta eraentzarako gainontzeko ihardutze-sail eta erakundeei dagozkien irakaskuntzarekiko egitekoak eta zerbitzuak. c) Eskuratutako Ikastegiei, Erakundeei eta Zerbitzuei atxikitako irakaskuntzako eta irakaskuntzakoa ez den lanarigoaren izendapena, aldaketa, suztaketa, hobekuntza eta aldakortasuna. d) Gipuzkoako Foru-Diputazioak, herri nahiz norbanako-alorreko erakundeekingo Bazkunetan, Hitzarmenetan eta Zaingo-Batzordeetan edo bestelako lankidetza-moduetan partaide izateagatik dituen irakaskuntza-egitekoak. C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak, eskubideak eta betebeharrak. Elkarte Osorako Erakundeek, Gipuzkoako Foru-Diputazioak «Donostiako Goi-mailako Arkitektura Eskola» Herri-lraskundean, eskubide eta betebeharren jabetza hartzen dute. D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarigoa. Ez da lanaririk eskuratzen. E) Agirien zehaztapidetza eta harrera. Zerbitzuak eskuratze-unean, bere bideak egiten egon daitezen gaiei buruzko zehaztapidetzak, egon daitezen moduan bidaliko dira eskuraketa indarrean sartu ondoren, eskuratutako zerbitzuak jarraitu eta erabaki ditzan, eta bai zerbitzu horren gainontzeko agiripaperak ere. Guzti hori, gai bakoitzeko agintedunen ordezkariek ontzat emanda egon beharreko eskuratze-agirian jasoko da. F) Eskuraketaren eragite-indarra. Eskuratutako zerbitzuen gizakizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren 1etik izango du eragite-indarra. Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. IMANOL MURUA ARREGI JN. T. G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Zuzendutakoa: Martxoaren 5eko 38/ I'985 DEKRETOA, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen Irakaskuntza-alorreko zerbitzuak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei Eskuratuz. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: Ekainaren 19ko 196/1984 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartuz.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.