Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

HABEren arau organikoak onartzen dituen 188/1984ko Ekainaren 12ko DEKRETUA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 1322
  • Xedapen-zk.: 188
  • Xedapen-data: 1984/06/12
  • Argitaratze-data: 1984/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortzeko eta Euskaltegiak arautzeko 1983ko Azaroaren 25eko 29 Legeak, Erakundearen oinarrizko organizazio-egitura eta Euskaltegiek gutxienez izan behar dituzten gobernu-organoak uzartzen ditu. Era berean, beste hau ere adierazten du bere hamaikagarren artikuluan: HABEren arau organikoek erabakiko dituztela, legeak berak dioenaren arabera HABE Erakundearen unitate organikoen eta bere menpeko Euskaltegien eraketa eta funtzionamendua (hau da, helduak euskalduntze eta alfabetatzeko zentruena); arau organiko horiek Zuzendaritza Batzordeak proposatuko dituela HABEren Lehendakariaren bidez eta dekretuz onetsiko direla. Horren arabera, HABEren berezko Lehendakaria den Kulturako Sailburuak proposatu eta 1984ko Ekainaren 12an izandako Goberau-Bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren, XEDATZEN DUT:I TITULUA HABEREN ORGANOAK Lehenengo artikulua Honako hauek dira HABEren gobernu-organoak: a) Zuzendaritza Batzordea. b) Batzorde Akademikoa. c) Lehendakaria. d) Zuzendari Orokorra. Bigarren artikulua HABEren Zuzendaritza-Batzordeak 29/1988ko Azaroaren25eko Legeak bere laugarren artikuluan adierazten duen osaketa izango du eta boskarren artikuluan ezartzen zaizkion zereginak beteko ditu. Hirugarren artikulua Kulturako Sailburua izango da HABEren berezko Lehendakaria. Honi dagozkio, Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak bere 9. artikuluan aipatutako eginkizunak eta baita indarrean dagoen ordenamenduan izenda dakiokeen beste edozein ere. Laugarren artikulua 1. Honako hauek izango dira Batzorde Akademikoaren partaideak: a) Lehendakaria izango delarik HABEren Zuzendari Orokorra. b) Glotodidaktika Taldeko Zerbitzu-Burua. c) Alfabetatze, Euskalduntze, Ikuskatzailetza, Argitaratze eta Lagungarri Pedagogikoen Sekzioetako Arduradunak. d) Lurralde Historiko bakoitzeko Euskaltegi Publikoetako Zuzendari bana; hauek HABEren Zuzendari Orokorrak proposatuko ditu eta Zuzendaritza Batzordeak izendatuko. e) Euskaltegi pribatu homologatuetako Zuzendari bat; hau ere aurreko atalak adierazi bezala izendatuko da. 2. Honako hauek izango dira Batzorde Akademikoaren zereginak: a) HABEren norabide akademiko eta pedagogikoak tajutu eta proposatzea. b) Glotodidaktika Taldearen eta Euskaltegi Publikoaetako Zuzendari Batzordeen jarduera akademiko-pedagogikoa koordinatzea. c) Euskaltegietako irakaslegoaren iritzia jaso ondoren, ikastaro bakoitzeko ekintzen programazioa eratu eta aurkeztea, eta beraien ebaluaketa egitea. Ikastaro bakoitzaren ondoren, dagokion memoria egingo da. d) Euskaltegi publiko eta pribatu homologatuen kontrol pedagogikorako oinarrizko irizpideak proposatzea. e) Euskaltegietako irakaskuntzarekin zerikusia duten arazoi buruz eskatzen zaizkien iritziak ematea. f) Euskalduntze eta Alfabetatze ikastaroak gainditzen dituzten ikasleei dagozkien agiriak eman dakizkien HABEren Lehendakariari proposatzea. g) HABEren Lehendakariak gomendatuko beste edozein zeregin. 3. Batzorde Akademikoa hiru hilabetean behin bilduko da gutxienez eta Lehendakariak, bere gogoz nahiz gutxienez bazkideen erdiak hala eskatuta, deitzen duen bakoitzean. 4. Batzorde Akademikoak berak tajutu eta onetsiko ditu bere barne-funtzionamendurako arauak Dekretu honen arabera, egokitzat jotzen dituen batzordeak sor ditzakeelarik. Boskarren artikulua HABEren Zuzendari Orokorrak, 29/1983ko Azaroaren 25eko Legearen 10. artikuluan ezartzen zaizkion zereginez gain beste hauek beteko ditu: a) Lanen kontratazio administratiborako organo izan, eta zerbitzuen hornidura eta laguntza teknikoaren eta pertsonalagestioa eramatea. Guzti hori Erakunde Autonomoari loturik eta dagokion araudiaren arabera. b) HABEri adskribitutako pertsonalaren buruzagitza eramatea. c) Erakunde Autonomoaren Ordainketa-ordenazioa. d)Baimendutako kontuen zabaltzea eta ixtea, beraien aldian aldiko funtzionalitatea erabakitzea eta diztuzten fonduak erabiltzea guzti hau 99/1982.eko Apirilaren 19ko Dekretuak Euskal Herriko Diruzaintza Orokorraren Eraketari batzuk, dioenaren arabera. e) HABEren dirubiltze zerbimuen bururuzagitza izatea. f) HABEren Lehendakariak gomendatutaito beste edozein zeregin Seigarren artikulua 1. HABEren Zuzendari Orokorraren mendean egongo dira zerbitzu maila ditelarik, honako sail hauek: a) Glotodidaktika Taldea. b) Ikuskatziletza, Ekonomi eta Administrazioaren Saila. 2.Aipaturiko sailen buruak eta horien mendeko Sekzioetakoak Zuzendaritza Barzordeak izendatu eta kenduko ditu Zuzendan Orokorraren proposamenez. Izendatze eta kentze hauek HABEren Lehandakariaren Ebazpenez publikatuko dira. Zazpigarren artikulua 1.Glotodidaktika Taldeak 29/1983ko Azaroaren 25eko Legearen 12. artikuluan ezartzen zaizkion zereginez gain honako hauek ere beteko ditu: a) Ikastei dagozkien agiriak lortzearen Euskaltegietan jarraituko diren ikasketa-planak eta metodologikoak eratzea. Kulturako Sailburuak Aginduz onetsiko ditu plan eta programa horiek. b) Helduak alfabetatzen eta euskalduntzen diharduten erakunde edo taldeei laguntzea, projektu pedagogikodidaktikoak proposatuz eta aurkeztuko zaizkion arazoei buruzko txostenak eginez. c) Helduen euskararen irakaskuntza hobetzeko eta zabaltzeko,behar den material pedagogiko-didaktikoa programatzea eta lantzea. d) Euskalduntze-alfabetatzegintzak bere helburuak betetzeko behar dituen koadroak eta irakaslegoa hezi eta eguneratzea. e) HABEk tajututako liburu, aldizkari, txosten eta antzeko materialaren edizio, argitaratze eta zabaltzeaz, eta bere artxibo eta dokumentazio-zerbitzuarekin zerikusirik duen guztiaz arduratzea. f) Helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko material audiobisuala sortu, zabaldu eta irakaslegoari beraren erabileraren irakastea. g) Giza komunikabideen bitartez helduen euskalduntze eta alfabetatzeari eragitea. h) HABEren Lehendakariak nahiz Zuzendari Orokorrak gomendatutako beste edozein zereginez jabetzea. 2. Aurreko zenbakian aipatutako eginbeharrak honako -sail hauen bidez beteko dira: a) Euskalduntze Saila. b) Alfabetatze Saila. c) Argitaratze Saila. d) Lagungarri Pedagogikoen Saila. Zortzigarren artikulua 1. Ikuskatzailetza, Ekonomi eta Administrazioaren Sailak honako zeregin hauek beteko ditu: a) Glotodidaktika-Taldearen eta euskaltegien arteko harremanetarako organo izatea. b) Euskaltegi publiko berrien sorrerari, pribatuen baimentzeari, homologazio eskaerei, titularitate aldaketei, eta euskaltegiei dagokien beste edozein egintzei buruz aldez aurretikako txostenak egin. c) Euskaltegien eta Erakundearen funtzionamendu egokirako behar diren datu-bildumak sortzea eta mantetzea. Baita eskatzen zaizkion ikerketa soziolinguistikoak egitea ere. d) Dirulaguntza jasotzen duten euskaltegiei eskatzen zaizkien baldintzak betearaztea, eta diru-laguntzak egoki bideratzea. e) HABEren Zuzendari Orokorrak hasitako expediente zigortzaile eta disziplinarioak mamitzea. f) Euskaltegi publikoen plangintza egitea eta dagokien erakunde publikoei proposatzea, tokian tokiko oferta globala kontuan hartuz. g) HABEren gobernuko sailek eska ditzaketen txosten guztiak osatzea. h) HABEren Zuzendari Orokorrari beste sailen bati ez dagokion administrazio-lanetan laguntzea. i) Erakundea, funtzionamendu egokirako behar duen ondasun kontsumagarriz eta ez kontsumagarriz hornitzea. j) 29/1983ko Azaroaren 25eko Legearen 14. artikuluak aipatutako Euskaltegien Erregistroa eramatea. k) HABEren gobernu-organoek gomendatutako beste edozein. 2. Aurreko zenbakiak aipatutako zereginak, honako sail hauen bidez beteko dira: a) Ikuskatzailetza:Saila. b) Ekonomi eta Administrazio-Saila. 3. Ikuskatzailetza-Sekzioak egoki derizkionean bilduko ditu Lurralde Historiko bakoitzeko Euskaltegi Publikoetako Zuzendariak; honako hauek izango direlarik, besteak beste, Zuzendarien Batzorde hauen zereginak: a) Euskaltegi bakoitzeko irakaskuntzaren programazioa egitea, ikastaroan zehar ebaluatzea eta bukaeran memoria tajutzea. b) Euskaltegi bakoitzaren projektuak aztertzea ikastaro bakoitzaren hasieran eta, hala balegokio, Batzorde Akademikoari aurkeztea, onets ditzan. c) Oro har Euskaltegietako ekintzen berri elkarri ematea.II TITULUA HABEren MENPEKO EUSKALTEGI PUBLIKOAK Bederatzigarren artikulua 1. HABEren menpeko Euskaltegi Publiko guztietan, Azaroaren 25eko 29/1983. Legeak bere 15. artikuluan dioenaren arabera Zuzendari eta Idazkari bana behintzat egongo da. Hauek, euskaltegi hartako irakasleak izango dira, irakaskuntzan nahiz euskaltegian bertan nahiz beste batean, gutxieneko bi urteko antzinatasuna beharko dutelarik. 2. Izandapen hori hiru urtetarako izango da. Halere, epe hori bukatu baino lehen HABEren Lehendakariak kargua utzierazi dieraieke, horretarako Zuzendaritza Batzordearekin aurrez hitzamendurik. Hamargaren artikulua Oraingo Dekretua indarrean jartzetik sei hilabeteko epearen buruan, HABEren menpeko Euskaltegi Publikoek beren Barne Araudia egin beharko dute. Araudi honetan eta Euskaltegi bakoitzak bere ezaugarrien arabera, bestelako partaidetza eta gobernu organo berezirik aurrikus dezake. Araudi hau HABEre Lehendakariak ontzat eman beharko du, hiru hilabeteko epean aurkakorik esango ez balu, baieztatua gelditzen delarik. AZKEN XEDAPENA HABEren Lehendakariari Zezendaritza Batzordeak eztabaidatu ondoren Sekzioaren mailako, nahiz apalagoko, unitate organikoak sortzeko eta ezabatzeko baimena ematen zaio, Dekretuan ebatzitakoa aplikatu eta garatzeko. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1984ko Ekainaren 14ean. Lehendakariak, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Kultura Sailburuak, JOSEBA ARREGI ARANBURU.