Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 12ko 157/1984 DEKRETOA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Ihardutze-Arauak onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 1262
  • Xedapen-zk.: 157
  • Xedapen-data: 1984/06/12
  • Argitaratze-data: 1984/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazteari buruzko Apirilaren 18ko 101/1984 Dekretoaren indarrez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saila sortarazten da. Horren ondorioz, bidezko gertatzen da Sail horren ihardutze-egitura finkatzea, beharrezko diren ihardutze-sailak sortaraziz, behar hainbat gaitasuna eman eta agintedun gisa ihardun ahal izateko, aginte-mailaz antolatutako egitura baten barruan. Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz, 1984.eko Ekainaren 12an egindako Bilkuran aztertu eta onartu ondoren eta Lehendakaritzaren onarpenarekin, zera ERABAKITZEN DUT:I ATALBURUA SAILAREN BERE ZERBITZU NAGUSIETANGO ERAKUNDETZAZ 1. Atala Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saila, Sailarenak beerarenak diren alor guztiekiko agintepide orokorra izango duen bere Sailburuaren goi-menpetasunez, bere zerbitzu nagusiei dagozkienetan, ihardutze-egituraz era honetan eratuko da: - Hezkuntza-Sailordetza. - Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetza. - Eskuarteen Artezkaritza. - Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntzazko Arduralaritzaren Artezkaritza. - Oinarrizko Irakaskuntzaren Artezkaritza. - Erdimailako Irakaskuntzen Artezkaritza. - Zientzia-Politikaren Artezkaritza. 2. Atala 1. Sailburuak Teknika-Urgazlaritza bat izango du lagungarri, horri agin dakioneko guztietan artez laguntza emango diona eta ondorengo zerbitzu hauek izango dituela bere menpeko: - Lege-Aholkularitza. - Eskuarteak eta Iraskundeak. - Argitalpenak eta Zabalkundea. 2. Honako hauek izango ditu bere egiteko Lege-Aholkularitzak: Sailari datxezkion Artezte-Langu bereziek saloa egindako agintzen egitasmoei eginarazi beharrezko bideak aztertu eta horien erakidetza; osotariko agintzeekiko egitasmoei buruzko erizpena ematea era horien egiterapidea zaintzea; Jaurtze-Batzordearen eta Ordezkaritza-Batzordeen esku jar daitezen arazoei bere bideak eginaraztea; Aldizkari Ofizialetan sar daitezen nolanahiko erabaki eta arduralaritza-ekintzen argitalpena; Sailaren agintepidekoak izan daitezen gaiei buruzko legeak bildu eta eraberritzea eta bere aurrean jar daitezen nolanahiko gaiei buruzko lege-argipideak eta ebazpenak egitea. 3. Honako hauek ditu bere egiteko Eskuarte eta Iraskundeen Zerbitzuak: Sailaren ihardutze-sail bereziek hartutako erabakien aurkako goradei, zuzenketa-eske eta arrenkuren horretazko ebazpen-saloei bere bideak eginaraztea, horiek aztertzea eta helaraztea eta irakaskuntza-alorreko iraskunde eta elkarteak, eta bai antzerako erakundeak ere, babestea, betiere, horien egitekoak batez ere Euskal Herrian bertan egitera daitezenaren baldintzapean. 4. Honako hauek ditu bere egiteko Azterlan eta Zabalkunde-Zerbitzuak: Sailak egin ditzan nolanahiko irarlan guztien gintza, argitalpena, banaketa eta, hala badagokio, salmenta erakidetzea; Saileko herrilanariei, ihardutze-salei eta herri nahiz norbanako alorreko erakundeei eta doakien guztiei, Sailarenak berarenak diren gai guztiak jakinaraztea eta, Urgazlaritzaburuaren artezkaritzapean, gizarte-adierazpideekingo erantzukizuna hartzea. 5. Sailaren edo bere Buruaren aholkulariak, Teknika-Urgazlaritzari atxikita gelditzen dira.II ATALBURUA HEZKUNTZA-SAILORDETZAZ 3. Atala Hezkuntza-Sailburuordeak bere du Sailaren menpe dauden guztien Goren Buruzagitza, eta jarraiango egiteko hauek egiteratzen ditu: Saileko zerbitzu nagusien barne-jaurpideari dagozkion guztiak erabakitzea; Jaurtze-Batzordearen nahiz Ordezkatze-Batzordearen aurrean jarri behar daitezen arazoiei Sailburuarekin batera bere bideak eginaraztea; Sailordetzaren alor guztien ihardunak erakidetzea; Berarizko Ikuskariak izendatu eta kentzea; eta indarreango legeabideak aitortzen dizkion gainontzeko agintepide, onurabide eta egiteko guztiak egiteratzea. 2. Honako hauek ditu bere menpeko Hezkuntza-Sailordetzak: - Eskuarte-Artezkaritza. - Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntzazko Arduralaritzaren Artezkaritza. - Oinarrizko Irakaskuntzaren Artezkaritza. - Erdimailako Irakaskuntzen Artezkaritza. 3. Ihardutze-sail eta aginte-mailaz HezkuntzaSailordetzaren menpeko izan arren, Eskuarteen Artezkaritzak eta Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntzazko Arduralaritzarenak, Sailaren iharduae-sail guztiei zerbitzuak egingo dizkiete. 4. Altala 1. Honako hauek ditu bere egiteko Eskuarteen Artezkaritzak: Sailari atxikirako lanarigoari buruzko arazo guztien eraentza egitea; hezkuntza-erakundetza modu egoki batez egiteratzeko, azpiegiturarako diru-izendapenaren aintzin-ohartemateak aztertzea; lanarigoaren lansariei buruzko arauen eta artezpideen saloa egitea; etxeak eraiki, haundiagotu eta hobetzearekin, eta bai horietango hornidurekin ere, zerikusirik duen guztiaren eraentza eta horri bere bideak eginaraztea; ikastegien kokatze-tokiaren egitamuketa; irakaskuntza-ihardupideei, irakaskuntza-eskuarteei eta irakaslegoaren gaitze eta birgaikuntzei dagokienetan hezkuntza-erakundetzaren beharrei erantzutea; ikaslea babesteko eta sorozteko sortaraz daitezen nolanahiko ikasle-sari eta laguntzetarako deialdiak gertatu, onartu, egiteratu eta horien zaingoa egitea. 2. Lanarigoaren Artezkariordetza eta jarraiango ahuek ditu bere menpeko Eskuarteen Artezkarirzak: - Eitamuketa-Zerbitzua. - Eraikintza-Zerbitzua. - Hornikuntza-Zerbitzua. - Aukera Berdintasunak Babesteko Zerbitzua. - Irakaskegoaren Hobekuntza. 5. Atala 1. Honako hauek ditu bere egiteko Lanarigo-Artezkariordetzak: lanarigoaren lansariei buruzko eta hai horren antolapen-araudiari buruzko arauen eta artezpideen saloa egitea eta, orohar, Sailari atxikitako lanarigoari buruzko arazo guztien eraentza egitea eta horri datxezkion gora-behera guztiak erabakirzea. Guzti hori, lanarigo alorrean, Jaurlaritzaren ihardutze-sail eskudunekingo behar hainbateko erakidetasunezko harremanei eutsiz. Jarraiango hauen bidez, ondorengo egiteko hauek ere eginbideratzen ditu: - Lansarien Zerbitzua. - Lanarigoaren Eraentza-Zerbitzua. 2. Lansarien Zerbitzuak honako hauek ditu bere egiteko: lansariei buruzko arauen eta artezpideen saloa egin eta horiei bere bideak eginaraztea; Saileko lanarigoari buruzko gizarte-ekintzarekiko egitamu eta egitarauak gertatzea; Gizarte-Segurantza, MUFACE eta gainontzeko Taramekingo harremanetan, eta bai lanarigo horren lansari-agiria bertan gertatzen deneko Ikastegiarekingoenetan, erantzukizuna izatea eta Sailaren Lurralde-Ordezkaritzek egin ditzaten hileroko xehapen-orriak behar bezala eginbideratzen direneko zaingoa egitea, horretarako bidezko izan daitezen araupideak Lanarigo-Artezkariordearen bidez emanez. 3. Lanarigoaren Eraentza-Zerbitzuak honako hauek ditu bere egiteko; Ikastegietako eta Sailaren Zerbitzu guztietako lanarigoaren beharrak aintzin-ohartematea; ihardutze-erroldeak gertatzea eta lantokien sailkapena egitea; lanarigoaren lan-akurapenei bere bideak eginaraztea; hautaketa eta lantoki-aldaketetarako lehiaketei buruzkoa arazoen eraentza egitea eta Sailaren menpeko den lanarigoari doazkion arduralaritza-egoera berezietatik etor daitezen gora-beherei beren bideak eginaraztea. 6. Atala Honako hauek ditu bere egiteko Egitamuketa-Zerbitzuak: biztanlegoaren banakaketa eta bilakakuntzarekiko azterlana egitea; Ikastegien ere laburrerako, arteinerako eta luzerako egitamuketa egitea eta horientzako tokirik egokienak finkatzea, Ikastegiak aldatzeko eta eskolak biltzeko egitarauak zehaztuz; Eskola-Mapa gertatu eta gaurkotzea; onartutako egitamu eta agitarauen aldaketari dagokien argipideketa eta ondorioen zaingoaren bidez somatutako saihespenak oinarri hartuta egitamu eta egitarauetan egin beharreko zuzenketen saloa egitea. 1984.eko Apirilaren 9ko Aginduz sortarazitako Euskal Herriango Ikastegien Erroldelaritza, Zerbitzu honi atxikita gelditzen da. Agindu hori, gainontzeko guztietatan, indarrean dagoela aldarrikatzen da. 7. Atala Honako hauek ditu bere egiteko Eraikintza-Zerbitzuak: lan-akurapena egin aurretikako ekintzei bere bieak eginaraztea; horien egiterapena zaintzea; aipaturiko lan-akurapenak direla eta, horietatik sor daitezkeen gora-behera guztien erabakia, Eskuarte-Artezkariak edo beste ezein ihardutze-sail eskudunak har dezaneko saloa egitea; ontasun-mailaren arta; lan eta antolapidetza-egitasmoen teknika-azterketa eta argipideketa egitea; atxeei eta horien zerrendari dagokienetan, erosketak, emaitzak, zertarako finkatzeak, zertarako kentzeak, alogerak, trukeak, jabego-kentzeak eta horrelako izakerako beste ezein ekintza eta lan-akurapenak bideratzea. 8. Atala Honako hauek ditu bere egiteko Hornikuntza-Zerbitzuak: Ikastegientzako eta Sailaren idazguentzako altzari eta langai-beharren egitaraua gertatzea; behar daitezen zuzkiketa-akurapenei bere bideak eginaraztea, horretako beharrezko den ezein ekintza eginez; aipaturiko ogasunei dagokienetan, horien ontasun-maila zaindu eta lepora diezaizkion erizpen guztiak ematea. 9. Atala Honako hauek ditu bere egiteko Aukera Berdintasunak Babesteko Zerbitzuak: Ikasleentzat, nolanahiko ikasle-sari eta laguntzetarako deialdiak gertatzea; eskola-garraio, garbiketa eta jantoki-zerbitzuen eraentza; eskolakoez besteko ekintza guztiak suztatzea; Norbanako Jabetzapeko Ikastegi eta Ikastolentzat Sailaren Dirulaguntza-Egitamua gertatu eta egiteratzea eta, orohar, ikasketa babesteko eta laguntzeko diren ekintza guztiak ere. 10. Atala Honako hauek ditu bere egiteko Irakaslegoa Hobetzeko Zerbitzuak: unibertsitatekoez besteko irakaslegoa hobetzeko, birgaitzeko eta gaurkotzeko egitarauak egiteratzea, antzerako egitekoak eginbidera ditzaten beste Erakundeekingo behar bezalako erakidetzari eutsiz. 11. Atala 1. Honako hauek ditu bere egiteko Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntzazko Arduralaritzaren Artezkaritzak: Sailaren Ihardutze-Egitamu Orokorra gertatzeko beharrezko izan daitezen azterlanak egitea; Sailaren egitura eta ihardunarekiko arrazoibideratze eta automazio-egitarauak gertatu, egiteratu eta horien zaingoa egitea; Sailaren diruegitamuaren aintzinegitasmoak gertatu eta horien egiterapena zaintzea; diruegitamu-aldakuntzak ekar ditzaketen erabaki, ekintza edo akurapen guztiekiko erizpena ematea; Arduralaritzaren mekanizapen-egitarauak egin bideratu eta ezartzea; arduralaritza-ekonomiaren ikuspegitik Ikastegiak eta Sailaren idazguak ikuskatu eta horien zaingoa egitea; estadistika eta informatika-zerbitzuari eutsi eta hori gaurkotzea; ikerlaritzak eta, orohar, Sailaren zerbitzuen barne-jaurpideei dagokien guztia egitea. 2. Honako hauek ditu bere menpeko Azterlan, Diruegitamu eta Hezkuntzazko Arduralaritzaren Artezkaritzak: - Azterlan eta Agiripaperen Zerbitzua. - Diruegitamu-Zerbitzua. - Goste eta Dirubideketa-Zerbitzua. - Egitarauen Balio-Haztapen, Arta eta Zaingorako Zerbitzua. - Eraentza-Eraketen Zerbitzua. - Barne-Eraentzarako Zerbitzua. 12. Atala Honako hauek ditu bere egiteko Azterlan eta Agiripaperen Zerbitzuak: Sailarekin zerikusirik duten alorretan eta Sailaren agiripaper-tegiaren taiuketa, sortarazte, egunean eguneango zaingo eta egiterapenarekin zerikusirik duten guztien azterlanak eta ikerketa-lanak egin eta erakidetzea. 13. Atala Honako hauek ditu bere egiteko Diruegitamu-Zerbitzuak: Sailaren Diruegitamu-egintza eta zaingoarekin zerikusiruk duten ekintza guztiak egiteratzea; berarizko maileguen, osatzezkoen eta mailegu-aldaketen zehaztapidetzei eginarazi beharreko bideen saloa egitea; Sailaren zerbitzu guztiei diruegitamu-alorrean argipideak ematea; Sailaren diruegitamuan behartze-indarra izan dezaten nolanahiko egitasmo, erabaki, ekintza, akurapen eta hitzarmenei buruzko aurretiazko eta arauzko erizpenak ematea; Gastuen zuriztapena zaintzea; Ikastegietan eta Sailaren idazguetan Ikerlaritza-Egitamua gertatu eta egiteratzea, eta, orohar, Diruegitamuaren eraentza eta egiterapenarekin zerikusirik duten nolanahiko agiripaperei bere bideak eginaraztea. 14. Atala Honako hauek ditu bere egiteko Goste eta Dirubideketa-Zerbitzuak: Ikastegien eta Sailaren idazguen gosteak zehaztu eta aztertzea; Dirubide-neurriak aztertu eta horien saloa egitea; gosteen erakusgarri-taula orokorra taiutu eta beharreko argipide-eraentza ezartzea eta, orohar, goste-egiturarekin eta horren dirubideketarekin zerikusia duten nolanahiko azterlanak eta argipideak egitea. 15. Atala Egitarauen Balio-Haztapen, Arta eta Zaingorako Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Sailaren egitaraukako diruegitamuen egitura orokorra taiutzea; egitarauen saloak egon, helburuak eta ihardunak aztertu eta beroien gosteak neurtzea; egitarau bakoitzaren eraentza eta buruketaren arta eramatea; desbideraketak aztertu eta dagozkien zuzenbideak aurkeztea; eraentzarako argipide-sistema bat ezarri eta horri jarraitzea; egitarauak landu eta egiteratze-arloetan Saileko lantalde eta zerbitzu guztiei aholku ematea. 16. Atala Eraentza-Sistemetarako Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Sailaren Ihardutze-sail, etxe eta lantokien eraketa eta ihardutze-moduaren arta eramatea; ihardutze-moduei Iruruzko eskuliburuak eratzea; lanen egiteratze-aldi eta metodoak eztertzea; irarkiak berdintzea; Hezkuntza-Arduralaritzan informatika-bideak erabiltzeari buruzko ikerketak burutzea eta informatikari dagozkion gaiei buruz eska diezazkiokeen lanak egitea; zientziazko argipide-sistema bat ezartzea; argipideen bilketa eta, orohar, xehapen-biltegien sortarazketa, zainketa eta garapenari dagozkien guztiak bateratu eta bideratzea. Egiteko guzti hauek, gai hauetan agintepidea izan dezaten Jaurlaritzako ihardutze-sailek emandako erabakien arauera, burutuko dira. 17 Atala Barne-Eraentzarako Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Etxe eta arduralaritza-zerbitzuei bere onean eustea, horiek zaintzea eta ongi ihardun dezaten ahalegintzea; errolderagarri diren gaien zuzkiketa eta banaketa egitea, eta erabiltze-moduen arta eramatea; irarki eta ereduen irarketa, banaketa eta, hala behar izanez gero, salketaren eraentzapideak egitea; Saileko zerbitzu nagusietako idaz-makinazko lanak, gainontzeko laguntza-zerbitzuak eta, orohar, Saileko zerbitzu nagusitako barne-jaurpidetzari dagozkion guztiak, eratzea. 18. Atala 1. Oinarrizko Hezkuntzarako Artezkaritzaren egitekoak, honako hauek dira: Eskolaurre, OHO, Berarizko Hezkuntza eta Gara-Adinekoen Etengabeko Hezkuntzako mailen hezkuntza-eraketari dagozkion guztiak eta maila horietako Ikastegien antolaketa eramatea; norgehiagoketa eta lehiaketetarako epaimahaiak izendatzea; etxikitako ikastegiak eta herri-ikasgelak sortaraztea, eraldatzea, gehitzea eta kentzeari buruzko saloak egitea; maila hauetako Ikastegien jaurpidetza-era eta ihardutze-moduari dagozkien alde guztiak Artezkaritza honen ardurapeko dira eta, Eskuarte-Artezkaritzarekin batera, irakaskuntza-maila hauei atxikitako irakaslegoari dagozkion gai guztien eraentzapideak egitea. 2. Oinarrizko Hezkuntzarako Artezkaritzaren menpeko, honako Zerbitzu hauek egongo dira: - Euskara-Zerbitzua. - Oinarrizko Hezkuntzaren Eraketarako Zerbitzua. - Oinarrizko Hezkuntzako Teknika-Zerbitzua. - Eskolaurre eta O.H.O.-Zerbitzua. - Berarizko Hezkuntzarako Zerbitzua. - Gara-Adinekoen Etengabeko Hezkuntzarako Zerbitzua eta OHO-aren urrutibidezko Irakaskuntzarako Zerbitzua. 19. Atala Euskarako Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Irakaslegoa euskalduntzeko beharrezko izan daitezen eta era guztietako ekintzak antolatzea; hizkuntza-gaitasunerako agiriak emateko eta, orohar, Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko Legearen oso-osozko eta eraginkortasunezko ezarpena hezkuntza-sisteman sartzeko beharrezko izan daitezen ekintzen eta Lege hori garatzeko edo ordezkatzeko erabakien bideak egitea eta aurkeztea. 20. Atala Oinarrizko Hezkuntzaren Antolapideketarako Zerbitzuak, honako egiteko hauek ditu: Ikasketetarako egitarau eta egitamuak gertatzea; irakaskuntza-lanaren pedagogiazko norabideak eskaintzea eta haren emankortasuna neurtzea, dagokion Teknika-Ikuskaritzarekin elkartu-harremanei eutsiko dielarik; hezkuntza-bide berrien ikerketa eta berriketak bultzatzea; ikas-liburuei eta gainontzeko irakasketarako tresneriari buruzko teknika-pedagogiazko iritziak ematea, eta irakaslegoa eta artezkarigoa bere egitekoetarako hobetzeko, birgaitzeko eta gaurkotzeko beharrei buruzko egitarauak gertatzea. Eskolaurre, OHO, Berarizko Hezkuntza eta Gara-Adinekoen Etengabeko Hezkuntzako mailak kontutan hartuz, egingo da hori dena. 21. Atala Oinarrizko Hezkuntzako Teknika-Ikuskaritzarako Zerbitzuak, honako egiteko hauek ditu: Ihardutze-moduaren buruzagitza bere gain hartzea; maila honetako LurraldeOrdezkaritzek, indarrean dauden legeek ematen dizkieten agintepideak betetzerakoan, izan ditzaten ekintzak egitamutzea eta erakidetzea. 22. Atala Eskolaurre eta OHO-ko Zerbitzuak, honako egiteko hauek ditu: Ikastegi berrien lekutze-alorra antolakidetzea eta horri buruzko aholkuak ematea; Ikastegiak sortarazteko, eraldatzeko, haundiagotzeko eta kentzeko saloak bideratzea; norbanako-jabetzapeko Ikastegien gain indarrean dauden legeek Sailari ematen dizkioten agintepideak betetzea, eta lanariak aukeratzeko moduak lantzea. Eskolaurre eta OHOko mailak kontutan hartuz, egingo da hori dena. 23. Atala Berarizko Hezkuntzaren Zerbitzuaren egitekoak, aurreko atalean zehaztutakoak berak izango dira, baina Berarizko Hezkuntzari egokituko zaizkiolarik. 24. Atala Gara-Adinekoen Etengabeko Hezkuntzarako eta Urrutiko Irakaskuntzarako Zerbitzuaren egitekoak, aurreko ataletan zehaztutakoak izango dira, baina irakaskuntza-moeta hauei egokituko zaizkielarik. 25. Atala 1. Erdi-Mailako Irakaskuntzetarako Artezkaritzaren Zerbitzuak, 18.1 atalean zehazten direnak izango dira, baina Batxilerreko, U.B.I., Lanbide-Hezkuntza eta Berarizko Ikasketetako mailei egokituko zaizkielarik, Osatzebidezko Hezkuntzari dagozkion ihardunak barne. 2. Erdi-Mailako Irakaskuntzarako Artezkaritzaren menpe, ondoren aipatzen diren Zerbitzuak egongo dira: - Erdi-Mailako Irakaskuntzen Antolaketarako Zerbitzua. - Erdi-Mailako Irakaskuntzen Ikuskaritza-Zerbitzua. - A.B.B. eta UˇB.I. - L.H. - Berarizko Irakaskuntzetarako Zerbitzua. - Osatzebidezko Hezkuntzarako Zerbitzua. - Teknikabideak eta Eiezkuntza. 26. Atala Erdi-Mailako Irakaskuntzen Antolaketarako Zerbitzuaren egitekoak, Dekreto honen 20. atalean zehazten direnak izango dira, baina Batxilerako, U.B.I., Lanbide-Hezkuntza, Berarizko Ikasketak eta Osatzebidezko Hezkuntza-alorreko ihardunei egokituko zaizkielarik. Dekreto honen ondorioetarako, Berarizko Ikasketetzat honako hauek jotzen dira: Toki berean bateratutako Irakaskuntzak, Hizkuntzak, Musika, Egite-bidezko Artelanak, Arte-Lanbideak eta gisa honetako beste edozein irakaskuntza. 27. Atala Erdi-Mailako Irakaskuntzetarako Irakasketa-Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Ihardutze-moduaren buruzagitza bere gain hartzea; Kondaira-Lurraldeetako lkuskaritzei indarrean dauden legeek ematen dizkieten Erdi-mailako Irakaskuntzetako agintepideak betetzerakoan, horiek izan ditzaten ekintzak egitamutzea eta erakidetzea. Aurreko atalean aipatzen diren Berarizko Ikasketetako Ikuskaritzaren ihardunak, Zerbitzu honi atxikitzen zaizkio. 28. Atala A.B.B. eta U.B.I.-ko Zerbitzuaren egitekoak, Dekreto honetako 22. atalean xehazten direnak izango dira, baina A.B.B eta U.B.I.-mailei egokituko zaizkielarik. 29. Atala Lanbide-Hezkuntzako Zerbitzuaren egitekoak, Dekreto honen 22. atalean zehazten direnak izango dira, Baina L.H.-sailari egokituko zaizkiolarik. 30. Atala Berarizko Ikasketetarako Zerbitzuaren egitekoak, Dekreto honen 22. atalean zehazten direnak izango dira, 26. atalean aipatzen diren Berarizko Ikasketei egokituko zaizkielarik. 31. Atala Osatzebidezko Hezkuntzarako Zerbitzuaren egitekoak, Sailak Osatzebidezko Hezkuntza-arloan izan ditzan ekintza guztiak izango dira, horretarako, Saileko gainontzeko Zerbitzuekin baterakunde-harremanak izango dituela. 32. Atala Teknikabide eta Hezkuntza-Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Irakaskuntzarako baliapideak aztertzea eta gertatzea, eta Teknikabide berriak hezkuntza-maila guztietan sartze-moduak ikertzea. Horietan agintepidea duten, Jaurlaritzako lan-sailek eman ditzaten argipideei jarraituz eta horiekin elkar-hartze lanari eutsiz, egingo da hori dena.III ATALBURUA UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILBURUORDETZA 33. Atala 1. Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordearen egitekoak, honako hauek dira: Sailburuordetzako lan-sailen ihardun guztiak erakidetzea; Unibertsitate eta Ikerketa-alorretan Sailari legeek ematen dizkioten agintepide guztiak erabiltzea Sailburuari berariz gordetakoak izan ezik; Jaurlaritzako Sail, ezberdinen ihardunak, oinarrizko eta baliagarrizkoetarako ikerketei dagozkienetan, bultzatzea eta antolakidetzea; Unibertsitate edo lkerketa-lanekin lotura duten erakundeen aurrean, Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuak beste pertsona bati ordezkatza hori eman diezaionean izan ezik; Jaurtze-Batzordeak edo Batzorde-Eskudunek ebatzi behar dituzten gaiei buruz, Sailburuarekin elkarrizketak izatea, eta, indarrean dauden legeek ematen dizkioten gainontzeko agintepide, eskubide eta egiteko guztiak betetzea. Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuordetzaren pekoak, honako hauek izango dira: - Zientzia-Ihardupideetarako Artezkaritza. - Unibertsitate-Zerbitzua. 34. Atala Unibertsitate-Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Unibertsitate eta Unibertsitate gisako Ikastegiak sortaraztezko eta bai Norbanako jabetzapeko Unibertsitateak eta berauen Unibertsitate gisako Ikastegiak onartzezko eskeak aztertu eta bere mailako erabakia ematea; Unibertsitateko Estatutoen, Ikastegiak eta lnstitutoak Unibertsitatearekin atxikitzezko itunen legezkotasunari buruzko argipideak ematea; Unibertsitate-mailako ikasketetarako ikasketa-sari, laguntza eta maileguei buruz Sailak daraman ihardutze-moduari dagozkion arazo guztiak ebaztea; Unibertsitateari urtero eta guztira ematen zaion laguntza eta haren diruegitamuak aztertzea, ikertzea eta neurtzea, eta hauek izan ditzaketen aldaketak oro bideratu eta horien berri ematea; goi-mailako irakaskuntzak ematen dituzten Norbanako-Jabetzapeko Ikastegiei ematen zaizkien laguntza-zehaztapidetzak bideratu eta horiek ebaztea; Unibertsitate eta Osasunketarako Erakundeekin egin daitezkeen berarizko ituneak eratze-lanetan, Sailaren izenean eskuhartzea; unibertsitate-hezkuntzarako eta horretarako bideratzeegitamuak lantzea eta egitea; Unibertsitateko "campus"etarako unibertsitate-azpiegitura sortarazteko bideak zabal ditzaketen ekintzak egiteratzea eta Unibertsitate eta IkerketaSailburuordeak eman diezazkiokeen gisa hauetako edozein ekintza egitea. 35. Atala 1. Zientzia-Ihardupideetarako Artezkaritzaren egitekoak, honako hauek dira: Zientzia eta Teknikabidezko erakidetzarako Jaurlaritzaren mekanismoen sortarazketa eta zaingorako saloak lantzea; Ikerketa eta Teknikabide-Garapenerako egitarauak gertatzea; ikerketarako egitarauen balio-neurketa, aukeraketa eta zaingorako oinarrizko iritziak finkatzea; ikerlarien hezkunrzarako egitarauak lantzea eta horretarako sor daitezkeen ekinbideak bateratzea; Ikerketarako Institutoak eta Tegiak sortarazteko lehen ebazpena ematea; Teknologia-Ikerketarako Laguntzadun Erakundeek, beste erakunde batzurekin izenpetu ditzaketen elkarlan-itunei ebazpena ematea; Ikerketa eta Garapen-arloetan Estatuarekin egin daitezen elkarlan-ituneak erabakitzea; Ikerketa eta Garapenerako, Estatuak izan ditzan ihardupideetarako ebazte-lansailetan, Sailaren izenean, eskuhartzea, ordezkotza hau Saileko beste lantalderen bati emana izan ez dadinean; Ikerketa eta Garapenari laguntzezko zerbitzuen sortarazpena bultzatzea; Ikerketarako eta Garapenerako xehapen-biltegiak sortaraztea eta horiei eustea; ikerketarako diru-sari eta laguntzetarako deien helburuak zehaztea eta, orohar, Ikerketa-arloko ekintzaera guztiak bateratzea. 2. Zientzia-Ihardupideetarako Artezkaritzaren pean, honako Zerbitzu hauek egongo dira: - Ikerlarien Hezkuntzarako Zerbitzua. - Ikerketa-Egitarauen Biderapen eta Eraentzarako Zerbitzua. 36. Atala Ikerlarien hezkuntzarako Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Ikerlarien hezkuntzarako ikasketa-sari eta bidaietarako laguntzak, eta Ikerketarako edozein eratako dirubideak bideratzea. 37. Atala Ikerketa-Egitamuen Biderapen eta Eraentzarako Zerbitzuaren egitekoak, honako hauek dira: Ikerketa eta Garapenerako xehapen-biltegiaren eraentzapideak egitea eta Ikerketa eta Garapen-egitarauak bideratzea eta horien eraentzapideak egitea. Hala ere, eratze eta aginte-mailaz Zientzia-Ihardupideetarako Artezkaritza-Zerbitzuaren pean dagoen arren, Ikerlan, Diruegitamu eta Hezkuntza-Arduralaritzarako Artezkaritzaren pean egongo da ihardutzez. IV ATALBURUA TOKIAN-TOKIANGO ZERBITZUAK 38. Atala Euskal Herriko Autonomia-Elkartea osatzen duten Kondaira-Lurralde bakoitzerako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkaritzak sortarazten dira. 39. Atala Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saileko Lurralde-Ordezkaritza bakoitzaren Buru, Ordezkari bat izango da; izendapen iarezko kargua izango da eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz izango da izendatua eta kendua; bere egitekoak honako hauek dira: Diruegitamuetan ohartemandakoak, egitarauak eta, Kondaira-Lurralde bakoitzeko eremuan, Sailak dituen agintepideekiko erabakiak betetzen diren ala ez zaintzea; gainontzeko agintari eta erakundeekingo harremanetan, Sailaren ordezkotza egitea; Sailaren arduralaritza-zerbitzuekiko Goi-mailako Artezkaritza egitea, Lurraldean; Sailak, Lurraldeetan betetzeko eta burutzeko emandako agindu eta erabakiak ezagutu eta bideetan jartzea; Saileko agintariek eskatutako edozein eratako txosten, ikerlan eta saloak bidaltzea; Lurraldean lantokia duten Saileko herri-lanariei izendapenak eman eta kentzea; Sailaren agintepeko ez diren norbanakoek era erakundeek, Sailaren Etxe, Zerbitzu eta Tegietan ekintzak antola ditzatenean, horien berri izatea eta hala badagokio, horietarako baimena ematea. 40. Atala 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren Lurralde-Ordezkaritza bakoitzean eta Ordezkariaren artezko agintepean, honako Zerbitzu hauek sortarazten dira: - Baliapide-Zerbitzua. - Diruegitamuak eta Hezkuntza-Arduralaritzako Zerbitzua. -OHO-ko Ikuskaritza-Zerbitzua. - Erdi-Mailako Irakaskuntzen Ikuskaritza-Zerbitzua 2. Zerbitzu bakoitzaren antolaketa eta egitekoak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren Aginduz zehaztuko dira. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa Zerbitzu-mailako edo beheragoko mailako eraentza-sailak batzeko, sortarazteko eta kentzeko baimena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari, eta bai Kondaira-Lurraldeak baino eskualde-eremu txikiagoa duten Saileko Ordezkaritzak sortarazteko eta kentzeko ere; horrek gastuak gehi ez ditzanean edo gehiketa hori dagozkion diruegitamuetan sartuta egon dadinean. Bigarrena Dekreto honetan aipatzen diren Zerbitzu-Buruak izendatzea eta lantzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuari dagokio, Zerbitzu-Buru horiek lehen-mailako kargudunak derrigor izan beharrik ez dutelarik. Hirugarrena Uztailaren 27ko 15/83 Legez sortutako EIKE-IVI, arduralaritza-mailako Erakunde-Burujabea, Hezkuntza-Sailburuordetzaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari atxikita geldituko da. Laugarrena Lanari-arloko, nahiz arduralaritzazko, nahiz lan-mailako edozein eratako ekintza eta ituneak Sailaren izenean, izenpetzeko eta gai honi dagozkion arazoak ebazteko esku ematen zaio Hezkuntzako Sailburuordeari, Sailburuordearen erabakien aurka egin daitezkeen epaiekiko jarkipenak izan ezik. Bosgarrena Akurapen-jaurpidetzari buruzko Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoko hirugaren eta zazpigarren atalek, Sailburuari ematen dizkioten akurapenetarako agintepideak, Sail honetako Baliapide-Artezkariari eskuratzen zaizkio. .INDARGABETZEZKO ERABAKIA Dekreto honetan agintzen denaren aurkako maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak, indargabetzen dira. AZKEN ERABAKIA Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari esku ematen zaio, Dekreto honetan ezartzen dena osabiderarzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko; Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1984.eko Ekainak 12. Lehendakaria, CARLOS GARAlKOETXEA URRIZA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JUAN URRUTIA ELEJALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.