Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Abenduaren 12ko 271/1983 DEKRETOA, Euskal Herriko Udal-izenak aldatzeko biderapena zehaztuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 2382
  • Xedapen-zk.: 271
  • Xedapen-data: 1983/12/12
  • Argitaratze-data: 1983/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskara, "gure Elkartearen nortasunaren erakusgarri nabarmenena eta behinena" dela aitortzea benetakoa izan behar da bere antolapide-egitura guztietan eta bereziki bere Lurralde-Arduralaritza osatzen dutenetan. Xede horretara bideratzen da hain zuzen ere Euskararen Erabilpena Arauz kotzezko Azaroaren 24eko 10/1982 Oinarrizko Legeko 10. Atalak, zera dioenean: "Autonomia-Elkarteko lurraIde, udal, herri jeografia-gorabehera, hiribide eta, orohar, toki-izen guztien izen ofizialak Jaurlaritzak, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek edo Toki-Erakundeek finkatuko dituzte, bakoitzak berari dagokion aginte-eremuaren barruan..." Bere benetako kondaira eta kultura osatzen duten udal-izenez birjabetu ahal izateko Udalek agertzen duten nahi bizi zuzenak, eta zudu horren artezko eta ondoango eragile bilakatzen dutela, horren zaingoa eremu zabalagoko ihardutzesail eta erakundeei, hots, Kondaira-Lurraldeari eta Autonomia-Elkarteari berari hain zuzen, modu nagusi batez egokitzen zaieneko hizkuntzari berari men egin beharko dionez eta Herri-Arduralaritzaren lege-segurantza eta batasuneskakizunei erantzuna eman behar dienez gero, eginkizun horretan moeta berezietako zuduak bateratu beharko dira. Hizkuntza, Euskal Herriko herritar guztien baterapide denarenaz gainera, legeak egiten duen aitormen hori gauzatu zezan herri-eskuhartze bat eskaintzen ez duten araupideek ez liokete, halainan, herri-zuduari erabateko erantzunik emango. Hori dela eta, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritza Batzordeak mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Abenduaren hamabian egindako bilkuran aztertu ondoren, zera ERABAKlTZEN DUT: 1. Atala Udal-izenen aldaketa, Dekreto honetan araupetutako biderapenari atxikiko zaio. 2. Atala 1. Erakundearenak berarenak diren ihardutze-araupideek besterik agindu zezanetan salbu, Udalbatzarrak, Osoko-Bilkuran, bertako batzordekideen gehiengo soilez hartutako erabakiz, emango zaio hasera zehaztapidetzari. Udalekoen ehuneko hogeitik gorako auzokide-talde batek idatzizko eskea horretaz egitea gerta baledi, Udalbatzarrak, Osoko-Bilkura eginez eta hilabeteko epearen barruan, bere eritzia eman beharko du hori gaitzetsi edo onartzeko, azken eritzi hau gertatuz gero, aurreko egipidea betetakotzat eta biderapena hasitakotzat jotzen dela. 2. Saloa, beharrezko agiripaperak berarekin daramatzala, Foru-Diputazioei eta Euskaltzaindiari bidaliko zaie beren erizpena eman dezaten, hori eskuratu eta ondorengo hamar egunetan eskuratutako adierazpena zehatzagoa izan dadinaren eskea egin ahal izango dutela, saloa edo, ,hala badagokio, zehazteko gai izandako argipidea eskuratu dadineko egunetik hasi eta jarraiango hilabeteko epearen barruan erabakiko dute, horrekiko erizpena eman ezean, aldezko erizpena emanda bailegoen ulertuko dela. 3. Zehaztapidetza hilabeteko epe batez herri-argipideketara aterako da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dagokion Kondaira-Lurraldean eta Manu-Agirientzako Oholtzetan eta ohi den tokietan iragarkiak jarriz, zuzenketaeskeak edo oharrak egin ahal daitezeneko xedez. 4. Udaltzarrak berarizko bilkuran onartuko du, hala badagokio, udal-izenaren aldaketa, udalbatzarkideen erabateko gehiengoz eratutako bilkurako bi herenek aldezko botoa emanda. 5. Zehaztapidetza, Jaurlaritzako Lehendakaritza-Saileko Toki-Arduralaritzako Sailordetzari eskuratuko zaio, horren behin-betiko onarpenerako. 3. Atala 1. Toki-Arduralaritzako Sailordetzak, asmotango aldaketari onarpena edo gaitzespena emanez erabakiko du hilabeteko epearen barruan. Epe hori erabakirik eman gabe bukatu ondoren, zehaztapidetza onartutakotzat ulertuko da, jarraiango zenbakiak agintzen duenaren kaltetan gabe. 2. Toki-Arduralaritzako Sailordetzak, adierazpena zehatzagoa izan dadineko eskea egin ahal izango dio udalbatzarrari, aurreko zenbakiak aipatzen duen epearen Iehen hamar egunen barruan, hori gertatuz gero, horren kontaketa, eskatutakoa eskura dadinerarte luzatuta gelditzen dela. 3. Horretaz gainera, epe berean, eta bidezko jo ditzan ihardutze edo erakundeei argipidea eman diezaioteneko eskea egin ahal izango die. Aurreko Atalak dioenaren arauera, zehaztapidetzan eskuhartu behar dezaten toki-erakundeen eta lurraldeetako herri-arduralaritzen artean bat etorri ezina gertatuz gero, Sailordetzak, horren egiaztatutako aldakia bidaliz, argipide berria egin dezaneko eskea egingo dio Euskaltzaindiari. Argipide-txostenak, hala badagokio, hilabeteko epearen barruan erabaki beharko dira. 4. Sailordetzak behin-betiko erabakia hartuko du argipidea eskura dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hamar eguneko epearen barruan, edo, horren ezean, aurreko lerroaldian aipatzen den epea bukatzerakoan. Erabakirik har ez baledi, udal-izenaren aldaketa behin-betiko onartutakotzat ulertuko da. 4. Atala Sailordetzak, zehaztapidetzari bere bideak eginaraz dakioneko eskea egingo die onartu gabeko udal-izenak erabil ditzaten toki-erakundeei, erakundeek, bitartean, horren erabilpena utzi beharko dutela. LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA Toki-Arduralaritzako Sailordetzak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Udalen zerrenda ofiziala urtero argitaratuko du. BIGARREN ERABAKI GEHlGARRIA 1. Eusko Legebiltzarraren Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Azaroaren 24eko Oinarrizko Legeko hamargarren Atalak, udal-bizitzarako garrantzizko diren udalen eta bestelako herri, hiribide eta, orohar, toki-izenen idazkera ofizilari dagozkionetan jatorrizko hizkuntzari men egiteaz agintzen duenaren ondoriotarako, Sailordetzak, gaurko izenak eskakizun horiei egokitzeari buruzko argipidea egin dezaneko eskea egingo dio Euskaltzaindiari. 2. Aipaturiko argipide horren ondorioz, erabiltzen den izena zuzena eta izatea gerta baleki, Toki-Arduralaritzako Sailordetzak bidezko izan daitezen zuzenketak egin ditzateneko saloa egingo die Udalei. . ALDIBATERAKO ERABAKIA Toki-Arduralaritzako Sailordetzan erabakitzeke egon daitezen udalen izen-aldaketarekiko zehaztapidetzek, orain arte indarrean dagoen egiterapidean ohartemandako biderapenari eutsi beharko diote. AZKEN ERABAKlA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Abenduak hamabi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.