Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 10eko 217/1983 DEKRETOA, lanen arduralaritza-akurapen, zerbitzu-eraentza, zuzkiketa eta teknika-sorozlaritzarako; Sendetsitako Kontuak ireki edo ixtea erabakitzeko agintepideetarako eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako agizko dirubaltzen erabilgaitasuna une bakoitzean finkatzeko, Kultura-Sailburuordeari esku emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza eta Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 1963
  • Xedapen-zk.: 217
  • Xedapen-data: 1983/10/10
  • Argitaratze-data: 1983/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Zuzkiketa-Itunetarako Ihardutze-Egiturazko Jaurpideari buruzko Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoak, Sailak lanen arduralaritza-akurapenetarako zerbitzu-eraentzarako, zuzkiketa eta teknika-sorozlaritzarako ihardutze-sail direnez, horietako sailburuei hainbat agintepide ematen dizkie. Indarrean dauden legeen arauera, zerbitzu bakoitzak hala behar izan dezanean, Sailburuen agintepide horiek banaketagai izan daitezke Dekreto bidez. Hori horrela, eta Kultura-Sailburuordetzak egitegai hainbat eta hainbat itune dituenez, lehen aipatutako Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoak araupetzen dituen arduralaritzaitune-alorreko agintepideak Kultura-Sailburuordearen esku uztea, eskatzen du; Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 68garren alean argitaratutako Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakuntzari buruzko Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretoko 7-6 atalak, Sail bakoitzeko Sailburuari, Sendetsitako Konmak ireki eta ixteko agintepidea ematen dio, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren baimena beharko dutelarik. Kultura-Sailburuordetzako zerbitzuenak diren Sarrera eta Xahupen-Kontuen jabe-izenekoak ugari izan eta jabe-izeneko horiek etengabeko aldaketak izaten dituztenez, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren 99/1982 Dekretoak araupetzen duen agintepidearen aginte-banaketa egitea ere, aholkugarritzat jotzen da. Bestalde, Martxoaren 29ko 50/1983 Dekretoz, Hezkuntza eta Kultura-Saila sortaraztean, Sail honek, lehen bi Sailetan banatuta zeuden agintepideak bereganatu zituen, ondorioz, Sailburua sobera zamatuz. Kultura-Saila ezabatu aurretik, Kultura-Sailburuak zituen agintepide batzutarako Kultura-Sailburuordeari esku ematea da Dekreto honen xede. Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzaren oneritziz eta Jaurtze-Batzordeak 1983.eko Urriaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.- Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoko hiru eta zazpigarren atalak eta Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretoko 7-6 atalak Hezkuntza eta Kultura-Sailburuari ematen dizkioten agintepideetarako, Kultura-Sailburuordeari esku ematen zaio. Hala ere, agintepideetarako esku emate hau, Kultura-Sailburuordeari dagozkion gai, ekintza eta dirubideetarako izango da soil-soilik, gainontzekotan Abenduaren 20ko 228/1982 Dekretoak indarrean jarraituko duelarik. AZKEN ERABAKIA Hezkuntza eta Kultura-Saileko Ihardutze-Arauak ezartzen dituen Uztailaren 27ko 145/1983 Dekretoa aldatuta gelditzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean indarrean jarriko den Dekreto honekin bat ez datorrenetan. Gasteizen, 1983.eko Urriak 10. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza eta Kultura-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.