Arautegia
Inprimatu1983garreneko Uztailaren 18ko 150/1983 DEKRETOA, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren Ihardutze-egitura zehaztuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 112
- Hurrenkera-zk.: 1474
- Xedapen-zk.: 150
- Xedapen-data: 1983/07/18
- Argitaratze-data: 1983/07/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
ERTZAINTZAko zerbitzu berezien egitebidezko irizpideak eta bai horri lankidetza eman diezaioten herritar-segurantzazko beste zerbitzuenak ero, garatu beharra ikusita, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala "Egitebideen Azterpenerako Batzordea" sortarazten da, ondoko hauek izango dituela xede: a) Gorabehera-moeten azterpena eta zehaztapena egitea. b) Horietaz arduratzeko, dagozkien egitebideen azterpena eta zehaztapena egitea. c) Horiek egiteratzean lortutako ondorioen balioneurketa eta, hala behar izanez gero, dagokien zuzenketa egitea. d) Zerbitzu berezien egitebideen arteko elkar-egokitasunaren oinarrizko irizpideak finkatzea. 2. Atala 1. Ondorengo hauek izango dira sortarazitako Batzordekoak: - Batzordeburua: Eli Galdós Zubia Jn. T. A., Herrizaingo-Sailburuordea. - Batzordekideak: a) Ricardo Olabegoia Venturini Jn. T. A., Herri-Babeseko Doktore Graduduna. b) Domingo Albín Sánchez Jauna, Bidezaingo-Artezkaritzako Laguntzailea. c) -Juan Carlos Oteiza Jauna, ERTZAINTZAko Sailbatza-Maisterra. d) Juan Carlos Berrostegieta Jauna, Sailburuaren Aholkularia, Antolaketatzailearen egitekoak egiteratuko dituela. - ERTZAINTZA-Ikastegiko Teknikari den José Inazio Trancho Jauna izango da Idazkari. 2. Bere ezagutza, ordezkotza edo berarizko hezkuntza izateagatik. bertan egotea bidezko jo daitezen pertsonei bilkuretarako deia egin ahal izango diete Batzordeburuak. AZKEN ERABAKIA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan -jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983.eko Ekainak 28. Herrizaingo-Sailburua, LUIS MARIA RETOLAZA IBARGUENGOITIA.Maiatzaren 18ko 10/1983 Legeak, Euskal Herriko Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe eta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari atxikitako "OSAKIDETZA" Euskal Osasun-Zerbitzua sortarazten du, bere aginte-eremuaren barruan herri-alorreko osasunketa-zerbitzuen eraentza egitea eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko osasunketa zerbitzuekiko egitaraugintza eta ikerpena helburu dituela. Herri-alorreko osasunketa-zerbitzuen eraentza OSAKIDETZA-ri izendatzen zaiola, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari Ihardutze-Erakunde Burujabe hori sortaraztezko Legeak bere 3garren Atalean esandako agintepideak egiteratzea dagokio eta, horregatik, osasunketaren alorrean Herri-osasun eta Gizarte-ongundearen Sailordetzak eta Eritetxe-Sorozpidetzaren Sailordetzak zituzten agintepideak bateratzea beharrezkoa gertatzen da, bi hoiek kendu eta Osasun-Sailordetza sortaraziz. Bestalde, Gizarte-ongundeak eta Gizartesegurantzak etorkizuneko gizartean izango duten gero eta gehiagoko garrantziak, gai hoiek Gizarte-Ongunde eta Gizartesegurantza-Sailordetza berri baten biltzea aholkugarri egiten du. Esandako bi Sail hoien iharduna, elkar-egokitasuna eta eginkortasuna ahalik eta onenak izan daitezen, lehen Gizartesegurantza, Azterlan eta Arduralaritza-Sailordetzak zituen teknikazko laguntzarako zerbitzuei eutsi egiten zaie, Gizartesegurantza-Artezkaritzak zituenari salbu, esan denez hoiek beste Sailordetza bati eratxikitzen bait-zaizkio. Irailaren 7ko 2.209/1979, Irailaren 26ko 2.768/1980 eta Urriaren 15eko 3.228/1982 Errege-Dekretoz Osasunketaren, Gizarte-Zerbitzu eta Sorozpenaren eta Gizarte-Emendiotarako Erakundeen alorretan eskuratutako agintepideak Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari eratxiki zitzaizkionez gero, eta Jaurlaritzako Sailak sortaraztezko 1980garreneko Jorrailaren 24ko Dekretoa kontutan izanik, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko ihardutze-sail berezien ihardutze-egitura eta hoiei izendatzen zaizkien egitekoak zehaztea beharrezkoa gertatzen da. Ihardutze-egituraketa eta egiteko-izendatze hoiek, agintepideak eginkortasunaren eta merkatasunaren arauerako irizpidez egiteratu ahal izateko bide izango dira eta, bidebatez, Girartesegurantzaren alorrean, batipat oraindik eskurakizun dauden agintepide berriak hartzea ere errazagotu egingo dute. Hoiek horrela, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak 1983garreneko Uztailaren 18an egindako bilkuran ontzat eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Honako Ihardutze-sail hauek osatzen dute, Sailburuaren goren-artezkaritzapean, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saila:I. IHARDUTZE-SAIL NAGUSIAK 1. Sailburua. 2. Osasun-Sailordetza. 2.1. Osasunketa-Egitamuketaren Artezkaritza. 2.2. Osasunketa-Antolapenaren Artezkaritza. 2.3. Irakaskuntza eta Ikerketa-Artezkaritza. 3. Gizarte-ongundea eta Gizartesegurantza-Sailordetza. 3.1. Gizarte-Ongundearen Artezkaritza. 3.2. Gizartesegurantza-Artezkaritza. 4. Zerbitzu, Azterlan eta Arduralaritza-Sailordetza. 4.1. Zerbitzu-Artezkaritza. 4.2. Azterlan-Artezkaritza. 4.3. Arduralaritza eta Dirubideen Artezkaritza. II. TOKIANGO IHARDUTZE-SAILAK 1 . Osasun-Ordezkaritzak. III. AHOLKULARITZA-SAILA 1. Gizarte-Ongundearen Euskal Kontseilua. I IDAZPURUA Ihardutze-Sail NagusiakI ATALBURUA Sailburuaz 2garren Atala.-Honako agintepide hauek dagozkio Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuari: a) Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari izendatutako agintepideekiko jaurgoa. b) Saileko zerbitzu guztien artezkaritza eta ikerpena. c) Jaurlaritzari, ontzat eman ditzan, Sailaren agintepeko gaiei buruzko Lege-Egitasmo eta Dekretoen saloak aurkeztea. d) Sailari dagozkion gaietan orotariko arduralaritza-manuak eta erabakiak ematea. e) Sailari atxikitako lanariak izendatzea eta hala egokituz kentzea, horretarako Dekreto bat behar dedinetan salbu. f) Sailburuak horretarako aukerango ahalmena izan dezanetan herrilanariak izendatzea, eta bai horiei lan-tokia izendatzea eta horiek mailaz jasotzea ere. g) Bidezko izan daitezen sariak ematea eta hala badagokio horien saloak egitea, eta indarrean dauden legebideen arauera zigortze eta zentzatze-ahalmena erabiltzea. h) Saileko ihardutze-sail eta agintarien erabakien aurkako goradeiekiko arduralaritza-bidetikako azken ebazpena, hori beheragoko mailako agintarien bati ez dagokionean. i) Saileko bertako ihardutze-sailen arteko agintepide-auziak ebatzi, eta beste Sail batzuekingo agintepide-auziei ekitea. j) Saileko zerbitzuenak izan eta Eusko Jaurlaritzaren aginteporako gorde gabeko gastuak egiteko agindu, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailari horiek ordaindu daitezeneko aginduak eman ditzala eskatzea. k) Sailaren arazoei buruzko ituneak Eusko Jaurlaritzaren izenean izenpetzea, Eusko Jaurlaritzaren Uztailaren 30eko 92/1981 Dekretoak dioenaren kaltetan gabe. I) Eta indarreango manuak eman diezaizkion eskubide guztiak. 3garren Atala.-1. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren lehendakaritzapeko Artezte-Batzorde bat izango da, Sailburuari Sailaren politika-bideak gertatzen laguntzeko. 2. Sailburuordeak, Artezkariak, Idazkaritza egingo duen Sailburuaren Idazkaritzaburua eta Sailburuak izendatu ditzan gainontzekoak izango dira Saileko Aholku-Batzordeko kide. 4garren Atala.-1. Sailburuak, artezko laguntza emango dion Idazkaritza bat izango du. 2. Idazkaritza horrek honako egiteko hauek izango ditu: a) Sailburuaren arduralaritzazko euskarri eta artezko laguntzaile izatea. b) Lege-Aholkularitza. c) Euskeraren eta erderaren ofizialkidetasunari buruzko arauak betetzea. d) Adierazpide, erakunde eta horrelakoekingo harremanak.II ATALBURUA Sailburuordeaz eta Artezkariaz 5garren Atala.-Honako agintepide hauek egiteratzea dagokie orohar Saileko Sailburuordeei, bere agintepide zehatzen hesparruan: a) Sailburuaren aginduak bete, eta berarizko esku-ematez izendatu dakizkien agintepideak egiteratzea. b) Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkotza egitea. c) Sailburuari ihardutze-bideekiko saloak egitea. d) Sailburuari ihardutze-politika bideei buruzko legobideen saloak aurkeztea. e) Sailburuari ekintza-egitamutarako eta zerbitzuen erakuntzarako saloak egitea, behar denez ontzat eman eta horiekiko diruegitamuak egiteko. f) Sailordetzaren eta horren menpeko Artezkaritzen iharduna aztertu, horien lan-egitasmoak ontzat eman, eta horien tegi eta lan-gelen ikuskaritza bere gain hartzea, horien ihardunak elkarri egokituz. g) Sailordetzako lanari guztien goren-buruzagitza, eta horiei buruzko arazo guztiak erabakitzea, Sailburuak berak edo Sailordetzaren menpeko Artezkariek erabaki ditzaten gordetakoak salbu. h) Indarrean dauden araupideen ariora bere agintepeko izan daitezen arazo guztiez arduratu, eta horiek ebaztea. i) Beheragoko aginte-mailako ihardutze-sailen erabakien aurkako goradeiez eta, orohar, indarrean dauden manuek izendatu diezaizkieten arduralaritza-bidetatikako goradei guztiez arduratzea eta horiek ebaztea. j) Dagokien Sailordetzaren barne-erakuntzarako eta horren menpeko zerbitzuen ihardunerako beharrezko izan daitezen mezu, artezpide eta erabakiak. k) Egoki deritzan agintepide eta ahalmenetarako eskua ematea, indarreango araupideei atxikiz. l) Indarrean dauden araupideek ematen dizkieten agintepide, eskubide eta egiteko gustiak egiteratzea. 6garren Atala.-Honako eskubide hauek egiteratzea dagokie, orohar, Saileko Artezkariei: a) Haren menpeko izan daitezeneko Sailburuordearen aginduak bete, eta horrek berariz bere esku utzi diezazkien teknika eta arduralaritza-ahalmenak erabiltzea. b) Zerbitzuen artezkaritza eta eraentza, eta bere ardurapeko Artezkaritza-arazoak erabakitzea. c) Bere agintepeko lanariak izendatzeko, kentzeko, horiei zigorrak jartzeko, baimenak emateko, aldibaterako baimenetarako, oporralditarako etabar saloak egitea. d) Lanaren egitamuketa eta egiterapena, Sailordetzarenarekin eta Sail osoarenarekin antolakidetutako ekintzapide eta egitasmoak gertatu eta bere gaineko agintariei horien saloak eginaz. e) Artezkariek, ihardunari eta eginkortasunari begira komenigarri eritzi diezaiotenean, emanda dauzkaten agintepidetarako eskua bere egintzapide-sailei eman ahal izango diete, indarrean dauden araupideei atxikiz. f) Indarrean dauden araupideen ariora bere agintepeko izan daitezen arazo guztiez arduratzea eta hoiek erabakitzea. g) Indarrean dauden araupideen ariora izendatu dakizkien arduralaritzazko lehenengo goradei guztiez arduratzea eta horiek ebaztea. h) Dagokien Ihardutze-sailaren berarizko izendapenez Kontseilu, Lantalde, Batzorde etabarretan Sailaren ordezkotza egitea. i) Legeek aitortu diezaizkieten beste agintepide guztiak. III ATALBURUA Osasun-Sailordetzaz 7garren Atala.-1. 5garren Atalean osasunaren alorrerako zehaztutako agintepideen egiterapena eta bere Sailordetzapeko Artezkaritza eta Lan-taldeen ikerpena dagozkio Osasun-Sailburuordeari. 2. Honako Artezkaritza hauek izango ditu artez bere menpe Osasun-Sailordetzak: a) Osasunketa-Egitamuketaren Artezkaritza. b) Osasunketa-Antolakuntzaren Artezkaritza. c) Irakaskuntza eta Ikerketa-Artezkaritza. 8garren Atala.-1. Honako beste agintepide hauek dagozkio Osasunketa-Egitamuketaren Artezkariari 6garren Atalean esandakoez gainera: a) Osasunketa-erapidetzarentzako jokabide, artezpide eta helburuen saloak egitea. b) Berehalarako, epe arteinerako eta luzarorako osasunketa-egitamuak eta egitarauak egitea. c) Osasunketa-egitarauekiko jarraipena, balio-neurketa eta arta. d) Berarizko egitarauak indarrean jartzea. e) Osasunketa-argipideketarako, estadistiketarako eta xehapen-biltegitarako erapidetza egoki bat indarrean jartzea. 2. Honako Zerbitzu hauek artez Osasunketa-Egitamuketaren Artezkariaren menpe egongo dira: - Estadistikaren eta Xehapen-Biltegiaren Zerbitzua. - Egitamugintza, Balio-neurketa eta Arta-Zerbitzua. - Berarizko Egitarauen Zerbitzua. - Buru-osasunaren Zerbitzua. 9garren Atala.-1. Honako agintepide hauek dagozkio Osasunketa-Antolakuntzaren Artezkariari, 6garren Atalean esandakoez gainera: a) Herri nahiz norbanako-jabetzapeko osasundegien ihardunarekiko jarraipena artez egitea. b) Osasundegiekiko baimenak, errolderapena, zerrendapena, legezko sendespena, eta hoiekingo harremanak. c) Lanari-erroldeen eta osasunketa-baliapideen alorretako teknikaren aldetikako ikerpena eta baimenak. d) Osasunketa-injenierotza eta eraikintza. e) Ikuskaritza, eta zigorren eta goradeien biderapena. f) Izurriekiko zaingoa, janarien osasunketa-ikerpena, abereegandikako gaitzak etabar. g) Araugintzarako eta arauzko erkaketetarako saiaketategiekiko ikerpena. h) Sendagai-antolakuntza. i) Osasunketa-araupideak gertatzea. j) Sailaren artezko eraentzapeko osasunketa-zerbitzuen arduralaritza eta eraentza, hala egokituz gero, OSAKIDETZA Euskal Osasun-Zerbitzuari eratxiki dakizkionerarte. 2. Honako Zerbitzu hauek izango ditu artez bere menpe Osasunketa-Antolakuntzaren Artezkariak: - Osasunketa-Ekintzaren, Sendespenen eta Hitzarmenen Zerbitzua. - Ikuskaritza-Zerbitzua. - Herri-Osasunaren eta Janari-Osasunbideen Zerbitzua. - Sendagai-antolakuntzaren Zerbitzua. - Arkitektura eta Injenierotza-Zerbitzua. 10garren Atala.-1. Honako egintzapide hauek dagozkio Irakaskuntza eta Ikerketa-Artezkariari 6garren Atalean esandakoez gainera: a) Irakaskuntza eta ikerketa-gaiei buruzko Sailaren politikabideak gertatzen eta egiteratzen eskuhartzea. b) Dagokion Jaurlaritzako Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitarearen eta beste Erakunde batzuen hezkuntza eta ikerketa-politikabideekin antolakideketazko harremanak izatea. c) Hezkuntza eta lkerketa-iharduna behar bezalakoa izan dedin eta gradudungaien eta gradudunen gaikuntza egoki baterako beharrezko izan daitezen ituneak gertatzea. d) Osasunketa-lanarien birgaikuntzarako eta etengabeko hezkuntzarako politikabideak gertatzea. e) Ikasketa eta egite-bidezko egitarauak gertatzen esku-hartzea . f) Osasunketa-ikerketarako egitarauei bultz egitea eta hoiek egiteratzea. g) Osasunketa-gaikuntzarako eta ikerketarako ikasle-sariak emateko egitarauak egitea. h) Zientzia-bilkurak, bíltzarrak eta irakaskuntza nahiz osasunketa-ikerketak suztatzezko egintzapideek eratzea eta hoiei babesa ematea. 2. Honako Zerbitzu hauek izango ditu artez bere menpe Irakaskuntza eta Ikerketa-Artezkariak: - Ikerketa-Zerbitzua. - Irakaskuntza-Zerbitzua. IV ATALBURUA Gizarte-Ongunde eta Segurantzaren Sailordetzaz 11garren Atala.-1. 5garren Atalean esandako Gizarte-Ongunde eta Segurantzaren alorreko agintepideak egiteratzea dagokio Gizarte-Ongunde eta Segurantzaren Sailburuordeari, eta bai bere Sailordetzaren agintepeko Artezkaritzen eta Lan-taldeen ikerpena ere. 2. Honako Artezkaritza hauek izango ditu artez bere menpe Gizarte-Ongunde eta Segurantzaren Sailordetzak: a) Gizarte-Ongundearen Artezkaritza. b) Gizarte-Segurantzaren Artezkaritza. 12garren Atala.-1. Honako agintepide hauek dagozkio Gizarte-Ongundearen Artezkariari 6garren Atalean esandakoez gainera: a) Gizarte-Zerbitzuen Autonomia-Elkartearen eremuango egitamuketa eta suztapena. b) Gizarte-zerbitzuen alorrean ari diren herri eta norbanako-jabetzapeko ihardutze-sailen ekintzak antolakidetzea, horiei teknikazko laguntza eta argipideak emanaz. c) Gizarte-beharrei eta baliapideei buruzko estadistikak, azterlanak eta argipide-txostenak egitea, eta gizarte-zerbitzu berezietarako lanariak gaitzeko egitarauak egiteratzea. d) Beste herri-erakunde batzuekin bazterkeriari aurrea hartzezko eta baztertutako taldeak birgizarteratzezko egitarauak egiteratzen elkarlanean ihardutzea. e) Norbanako-ariozko ongintza-Iraskunde eta Bazkunekiko babesa, eta gizarte-zerbitzugintzan lankide diren erakundeen errolderapena. f) Zerbitzuak egiteko erakunde laguntzaileen tegietako ihardunaren ikerpena, eta horien dirubidetarako herri-diruen erabilkerarekiko ikuskaritza. g) Artezkaritzaren menpeko Toki-lantaldeen iharduna arteztea eta entolakidetzea. 2. Honako Zerbitzu hauek izango ditu artez bere manpe Gizarte-Ongundearen Artezkariak: - Zahartzaroaren Zerbitzua. - Ermaindunen Zerbitzua. - Berarizko Egitarauen Zerbitzua. - Teknika-laguntzarako Zerbitzua. 13garren Atala.-1. Honako agintapide hauek dagozkio Gizartesegurantza-Artezkariari 6garren Atalean esandakoez gainera: a) Gizartesegurantzaren lege-jaurpideen, eskuarteen eta gastuen alorreko aholkularitza. b) Gizartesegurantzaren Autonomia-Elkarteango eraentzari eta gastuen ikerpenari buruzko azterpenak egitea. c) Gizartesegurantzaren Autonomia-Elkarteango dirubide eta ondarearen eraentzari eta ikerpenari buruzko azterpenak egitea. d) Gizartesegurantzaren xehapen-biltegia eratu eta horri eustea. e) Saílari atxikitzko Gizarte-Emendiotarako Erakundeekiko ikerpena, babesa eta suztapena. Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Erakundeen Errolderaketa. 2. Gizartesegurantza-Artezkariak honako Zerbitzu hau izango du artez bere menpe: - Gizartesegurantzaren Lege eta Ekonomia Jaurpideen Zerbitzua.V ATALBURUA Zerbitzu, Azterlan eta Arduralaritza-Sailordetza 14garren Atala.-1. Zerbitzu, Azterlan eta Arduralaritza-Sailburuordeari 5garren Atalean esandako arduralaritzaren, azterlanen eta orotariko zerbitzuen alorretako agintepideak egiteratzea dagokio, eta bai bere Sailordetzaren agintepeko Artezkaritza eta Lan-Taldeekiko ikerpena ere. 2. Zerbitzu, Azterlan eta Arduralaritza-Sailordetzak honako Artezkaritza hauek izango ditu artez bere menpe: - Zerbitzu-Artezkaritza. - Azterlan-Artezkaritza. - Arduralaritza eta Dirubideen Artezkaritza. 15garren Atala.-1. Honako agintepide hauek dagozkio Zerbitzu-Artezkariari 6garren Atalean esandakoez gainera: a) Saileko Ihardutze-sail Nagusi eta Tokiangoen lanari-beharrak aurretiaz oharteman, eta lanari-erroldearen ihardutze-egitura eta lan-tokien sailkaketa egiteko saloak aurkeztea. b) Ordainsariei buruzko arau eta artezpideen saloak egin, eta bai herrilanarien bai arduralaritza-akurapenen jaurpide peko lanarien arduralaritzazko egoerak edo ordainsarien zergatikakoak aldatu baino lehen bere erizpenak ematea. c) Lanariekingo Lan-itunetarako bideak egin, eta hoiek onartu daitezeneko saloak aurkeztea. d) Herrilanarien nahiz lan-akurapenezkoen birsailakaketa egiteko saloak. e) Gizarte-ekintzarako agitamuak eta egitarauak gertatzea, eta lanarien gaikuntzarako eta hobekuntzarako egitarauak gertatzea eta egiteratzea. f) Saileko lanariak hartzeko eta tokiz aldatzeko lehiaketak egitea. g) Horretarako gai diren ihardutze-sailek lanarigoaren alorrean hartutako akordio eta erabakiak egiteratu, eta Saileko lanariei dagozkien erabakiak ezagutaraztea eta betearaztea. h) Saileko Lan-talde berezien lan-tokien nongoari eta horniketari, hobetze eta eraldatze-lanei, agiri-gordetegien ihardutze-erei, adierazpideei, orotariko zerbitzuei eta horrelakoei buruzko ihardunak elkarri egokitzea. 2. Zerbitzu-Artezkariak honako Zerbitzu hauek izango ditu artez bere menpe: - Lanarigo-Zerbitzua. - Lanarigoaren Lege-Aholkularitzaren Zerbitzua. 16garren Atala.-1. Honako agintepide hauek dagozkio Azterlan-Artezkariari 6garren Atalean esandakoez gainera: a) Osasunketa-egitamugintzarako azterlanak egitea (Osasunketa-Mapa osatzea, osasunketaren alorreango eskabide-eskaintzak aztertzea, osasunketa-gastuak neurtzea eta gerorakoak ohartematea, etabar), eta bai gizarte-zerbitzuei eta gizartesegurantzari buruzko egitamugintza-azterlanak ere. b) Osasunketari, gizarte-zerbitzuei eta gizartesegurantzari buruzko alegiazko ereduak ondu, eta nazioarteko erkaketa-argipideak eskuratzea. c) Xehapenen estadistika-biltegia sortaraztea eta osabideratzea, eta argipideketa-erapidetzak suztatzen eta osabideratzen lankide izatea. d) Zerbitzuen, egitarauen etabarren ihardunarekiko teknikaren eta ekonomiaren aldetatikako balio-neurketarako azterlanak egitea. e) Dirulaguntzen, aituen batzordeen eta horrelakoen bidez barneko eta kanpoko ikerketari laguntza ematea. f) Sailaren irkaskuntza-ekintzak (ikastaro, mintegi, teknikari-bilkura etabar) elkarri egokitu, eta berarizko aituak gertatzeko eta Saileko lanarien jarraiango gaikuntzarako egitarauak egitea. g) Sailaren argitalpenak erakidetu eta behar bezala zabaltzea. h) Teknikazko liburutegi, agiri-gordetegi eta agirisortak zaintzea. 2. Azterlan-Artezkariak honako Zerbitzu hauek izango ditu artez bere menpe: - Azterlan-Zerbitzua. - Gaikuntza, Agiripapertza eta Argitalpen-Zerbitzua. 17garren Atala.-1. Honako agintepide hauek dagozkio Arduralaritza eta Dirubide-Artezkariari, 6garren Atalean esandakoez gainera: a) Saileko Lantalde bereziekin elkarlanean ekonomia-urte bakoitzerako diruegitamuak gertatu eta horiekiko eraentzaren ikerpena egitea, Ekonomia eta Herriogasun-Sailarenari egokituz. b) Egitarauak zehaztea eta diruezarketetarako arartekotza, eta bai Sailerako zuzkiketak eta zerbitzuak erostea ere. c) Saileko arduralaritza-taldeen ihardunari bultz egitea. d) Diruegitamuekiko argipide-txostenak egitea, diruizendapenak gehitzeko edo bestetarakotzeko bideak egitea, diruen zertarakoa zehaztuarazteko arartekotza eta diruaren edo diruegitamuen aldetatikako eragina izan dezaten Saileko zehaztapidetza guztietan eskuhartzea eta horiei bultz egitea, indarreango legebideak betetzen direnarekiko ikerpena eginaz. e) Erakuntza-moduak edo bideak gertatzea, indarrean jartzea eta horien balioa neurtzea. f) Informatika-bidezkotutako egiketak gertatzea, indarrean jartzea eta horien balioa neurtzea. g) Saileko argipideketa-erapideak tajutzen, unean-uneangotzen eta zaintzen lankide izatea. h) Gizartesegurantzaren ekonomia-jaurpide, dirubide eta gastuen alorretako azterlanak egiten lankide izatea. 2. Arduralaritza eta Dirubideen Artezkariak honako Zerbitzu hauek izango ditu artez bere menpe: - Diruegitamu, Erosketa eta Diruezarketa-Zerbitzua. - Arduralaritza-Zerbitzua. - Erakuntza-Zerbitzua. - Informatika-Zerbitzua.II IDAZPURUA Tokiango ihardutze-sailak ATALBURU BAKARRA Osasun-Ordezkaritzak 18garren Atala.-1. Kondaira-Lurralde bakoitzean Osasun-Ordezkaritza bana jartzen da, Osasunketa eta Gizarte segurantza-Sailaren berenezko ihardutze-sail, eta ihardutzemailaz Zerbitzu-mailakoa. 2. Osasun-Ordezkaritza bakoitzak, Osasunketa-Erakuntzaren Artezkariaren menpeko izan eta Sailburuak izendatuko duen Ordezkari bat izango du buru. 19garren Atala.-Osasun-Ordezkariei honako agintepide hauek dagozkie: a) Bere agintepeko gaietan, agintarien eta ihardutze-erakundeen aurrean Sailaren ordezkotza egitea. b) Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari emandako aginteari buruzkoetan legeak eta manuak bete daitezenari arreta egitea. c) Herri-Osasunketari eta Osasunari buruzko legeekiko hauspenegatik zigorrak jartzea, 100.000 pesetarainoko isunak jarri ditzaketela. d) Dagokien Kondaira-Lurraldearen eremuan Sailaren arduralaritza-zerbitzuen goreneko artezkaritza, erakideketa eta ikuskaketa egitea. e) Sailburuagandikako agindu eta artezpideak betetzea. f) Sailaren ihardutze-egitarauak egiteratzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartzea eta hoien saloak egitea. g) Bai gauzazko bai gizakizko beharrak agertzea. h) Ordezkaritzaren urteko diruegitamua gertatu, eta hori nola betetzen ari denari buruzko aldian-aldiango kontuak ematea. i) Sailburuak bere·esku utzi diezaizkien beste agintepide guztiak. 20garren Atala.-Ihardutze-mailaz Lan-sailena izango duten Lan-talde hauek izango ditu artez bere menpe Osasun- Ordezkariak: 1 . Idazkaritza. 2. Osasunarekiko Babesa. 3. Osasunaren Suztapena. 4. Arduralaritza. 21garren Atala.-Lansail-Buruek honako egiteko hauek izango dituzte, 22garren Atalean zehazten diren berarizkoez gainera: a) Ordezkariak jarritako helburuak lortzeko lan-egitamuak egitea. b) Bere ardurapeko ekintzapide, gauzazko eta gizakizko eskuarteen antolakideketa, ikerpena eta horiei buruzko kontuak ematea. c) Bera gain dituenen gauzazko eta gizakizko alorretako beharrak aurkeztea. d) Lansailaren urteko egitamua gertatzea. e) Sailburuak esanda Osasun-Ordezkariak bere agintepideen eremuan izendatu diezaizkienak. 22garren Atala.-Honako hauek, ondoren zehazten diren berarizko egitekoak izango dituzte: 1. Idazkaritzaburuak: a) Ordezkariari bertatik-bertara eta etengabe laguntzea, eta bai Ordezkaritzari datxezkon lege-alorreko gaietango aholkularitza ere. h) Ordezkaritzako lanariei buruzko neurriak aztertu, eta lurrien saloa egitea. c) Lanariei bizisarien, medikutza-zerbitzuen eta doazkien Iegeen alorretan aholkuak ematea. d) Ordezkaritzaren lanari buruzko agiri-gordetegiak, estadistikak eta gainontzeko agirisortak egitea eta zaintzea. 2. Osasunaren Babespidetarako Buruzagiak: a) Izurriekiko zaingoa. b) Ingurugiroaren osasunketaren aldetikako ikerpena. c) Janarien eta abere-osasunketaren ikerpena. d) Sendagaien Antolakuntza. Herri-Osasunarekiko Saiaketategiak Osasunaren Babespidetarako Buruzagiaren menpe egongo dira. 3. Osasunaren Suztapenerako Buruzagiak: a) Ama-haurren, Eskola-Osasunaren, Gara-adinekoen, Aldimen-Osasunaren eta Droga-menpekotasunaren sorozketarako egitarauen egiterapena. b) Hezkuntza eta irakaskuntza-egitarauak, eta bere agintepeko lur-eremuan eratu daitezen gainontzekoak egiteratzea. 4. Arduralaritza-buruak: a) Ordezkaritzako diruegitamutzakoak elkarri egokitzea. b) Ordezkaritzako gastuen eta dirueskuraketen zehaztapidetzekiko eraentza-lana. c) Kontaduritza-liburuak eramatea. d) Izendatu zaizkionez baliatuz, eskudiru-beharrei, ogasunak edo zerbitzuak erosteko gastuei eta egon daitezen beste batzuei erantzutea.III IDAZPURUA Aholkularitza-saila 23garren Atala.-1. Gizarte-Ongundearen Euskal Kontseilua du Osazunketa eta Gizartesegurantza-Sailak aholkuematezko ihardutze-saila. 2. Gizarte-zerbitzuei buruzko Maiatzaren 20ko 6/1982 Legez sortarazitako Gizarte-Ongundearen Euskal Kontseiluak, sortaraztezko Lege horrek ematen dizkion egitekoak eta Gizarte-Ongundearen Euskal Kontseiluaren osatze-moduari, jaurpideei eta ihardunari buruzko Maiatzaren 9ko 93/1983 Dekretoan zehazten direnak izango ditu.ALDI BATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.-Gizarte-Zerbitzuei buruzko Maiatzaren 20ko 6/1982 Legean ohartemandakoak bete ez daitezen artean, Kondaira-Lurralde bakoitzeko Osasun-Ordezkaritzek izango - dute Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ordezkotza Gizarte-Ongundeari datxezkon gai eta zerbitzutarako. Bigarrena.-Osakidetza Euskal Osasun-Zerbitzuaren Maiatzaren 19ko 10/1983 Legean ohartemandakoa bete ez dedin artean, Osasun-Ordezkaritzek izango dituzte Dekreto honetan jarritako egitekoak. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.-Saileko ihardutze-sail bereziei estadistikaren, informatikaren, egitamuketaren, artezkaritzaren, lanarigoaren eta erakuntzaren alorretan izendatzen zaizkien egitekoak, Jaurlaritzako beste Sail edo ihardutze-erakunde batzuei dagozkien orotariko agintepideen kaltetan gabe izendatzen zaizkiela alertuko da. Bigarrena.-1982garreneko Jorrailaren 19ko Aginduz medikutzako edo medikutzaizuneko nolanahiko iragarketaren ikerpena eta zaingoa egiteko sortutako Medikutza-Osasunketako Iragarketarekiko Batzordea, Osasun-Sailordetzari atxikita gelditzen da. AZKER ERABAKIETAKO LEHENENGOA Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuari, Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak emateko eskua ematen zaio. AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1983garreneko Uztailak 18. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, XABIER AGIRRE BILBAO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: "Gizarte-Zerbitzuak" Maiatzaren 20ko 6/1982 LEGEA. Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Maiatzaren 20ko 6/1982, "Gizarte-Zerbitzuak" Legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.
- Indargabetutakoa: Uztailaren 10eko 240/1984 DEKRETOA, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ihardutze-egitura eraldatzeari buruzkoa.
- Zuzendutakoa: 1983.eko Uztailaren 18ko 150/1983 DEKRETOA, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren Ihardutze-egitura zehaztuz. (Hutsen zuzenketa.)
- Ikus: Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 19ko AGINDUA, Medikutza-Osasunketako Iragarpideen Batzordea sortaraziz.