Arautegia
Inprimatu207/1982 eta 208/1982 DEKRETOAK. (Hutsen zuzenketa.)
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 72
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1982/12/16
- Argitaratze-data: 1983/01/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua
Deskribapenak
Testu legala
Epailaren 29ko 71/1982 Dekretoak, Industriaren Egiterapenerako Erakundeen jaurpidea zehazten zuen. Industriaren Egiteraketarako Erakundeak eta bai berauen egintza- egitarauak ere bertan erasota utziko direneko Izendegi bat, Industria eta Enerjia-Sailburuordetzak eratuko duela ezartzen du aipatutako Dekreto horren 4 garren Atalak. Hori horrela, eta 71/1982 Dekretoaren Azken Erabakietatik Lehenengoak ezartzen duen agintepidearen indarrez, honako Agindu hau ematen dut: Lehenengo Atala.-Industria eta Enerjia-Sailburuordetzari atxikita egongo den Industriaren Egiterapenerako Erakundeen Izendegia sortarazten da. Bigarren Atala.-Industria eta Enerjia-Sailaren iritzitan, Industriaren Egiterapenerako Erakundetzat jotzeko ezarritako baldintzak bete ditzaten eta 71/1982 Dekretoaren lehenengo Atalak ezartzen dituen helburuen baitan egon daitezen eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egoitza duten legezko nortasundun Erakunde guztiak errolderatuko dira bertan. Hirugarren Atala.-Errolderatzea doakionak eskatuta egingo da. Horretarako, eske-idazki bat aurkeztu beharko da, honako hauek erasten zaizkiolarik: a) Erakundea sortu zeneko agiria. b) Erakundeak jaurpide gisa duen Araudia. c) Artezkarigoaren izen-zerrenda. d) Teknikarigoaren izen-zerrenda, hauen lanbide-maila eta betetzen duten egitekoa. e) Gauzatutako lanen laburpena eta bai gerorako ekintzen egitarauak ere. Laugarren Atala.-Erakundearen xehetasun aldaezinak eta bai ekintza-egitarauak ere erasota utziko direneko errolde-liburu batek osatuko du Izendegia. Errolde-liburuak, aldagarri diren eta hurrenez-hurren zenbakitutako orriak edukiko ditu. Bosgarren Atala.-Izendegian erasota dauden xehetasunen, ekintza-egitarauen nolanahiko gorabeheren, hots, Erakundean gerta daitekeen ezein aldakuntzaren berri emango zaio Industria eta Enerjia-Sailburuordetzari, egoera berria erasota utzi dezan edo, arrazoizko ziorik balego, errolderapena indargabetu deneko adierazpena egin dadin. Seigarren Atala.-Industria eta Enerjia-Sailburuordetzak emandako agiriz, egiaztatu beharko da errolderapena. Zazpigarren Atala.-Errolderatutako Industriaren Egiterapenerako Erakunde guztiak balia daitezke 71/1982 Dekretoaren 2 garren Atalak ohartemandako onuretaz, beronetan ezartzen diren baldintzapean. Zortzigarren Atala.-Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1982.eko Abenduak 22. Industria eta Enerjia-Sailburua, XABIER GARCIA-EGOTXEAGA.Adierazten diren Aldizkarietan argitaratutako Dekreto horien zenbakiak ematerakoan zenbait huts egin denez ohartuta, behar diren zuzenketak egiten dira ondoren: 1982.eko Abenduaren 7ko 157garren Aldizkaria: 207/1982 eta 208/1982 Dekretoei, 208/1982 eta 209/1982 zenbakiak, hurrenez-hurren, dagozkie. 1982.eko Abenduaren 16ko 160garren Aldizkaria: "...208/1982 Dekretoa... (Hutsen zuzenketa)" dioenean "... 209/1982 Dekretoa... (Hutsen zuzenketa)" jarri behar du.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Akatsen zuzenketa: Azaroaren 29ko 209/1981 DEKRETOA, Diruegitarnu eta Artezkaritza-Sailburuordeak bere egitekoez gainera, Dirubidetza-Sailburuordeari bereziki eskuratutako agintepideak, behin-behingorako izan ditzala erabakiz.
- Akatsen zuzenketa: Azaroaren 15eko 207/1982 DEKRETOA, Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseilua araupetuz.