Arautegia
InprimatuMaiatzaren 14ko 100/1982 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sail batzuk ezabatu eta agintepideak banatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 669
- Xedapen-zk.: 100
- Xedapen-data: 1982/05/14
- Argitaratze-data: 1982/05/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Jaurlaritzaren Legeko 8garren Atalak, a) zatian Lehendakariari, Jaurlaritzako Lehendakaria denez, honako ahalmen hau ematen dio: "Jaurlaritza-Sailak sortzea edo ezabatzea dakartzaten Dekretoak eroatea, herri-xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren baldintzapean, eta bai Sailen aginteeremuen banakeiaren ezein aldaketa ere". Autonomia-Elkartearen erakundetze-bideak, AutonomiaEstatutoaren 8garren Atala eta honi datxezkon besteak egiteratuz, eta Jaurlaritzari dagozkion egitekoen erazko birrantolapenak, komenigarri egiten dute honako hau: Zuzentza eta Garraio Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailei zegozkien agintepideak birbanatzea, behar bezalako herri-eraentza bermatzeko. Bestalde, Dekreto honen bidez egiten den agintepide-birbanaketak ez dakar herri-xahupideak gehitzerik. Bukatzeko, Zuzentza-Saila ezabatuta, Epai-Agintaritzaren duintasunak, Zuzentza-Arduralaritzarekiko harremanak, Jaurlaritza-Lehendakaritzari artez eratxiki dakizkiola eskatzen du; era berean, Jaurlaritzaren ihardun eta legegintza-egitarnua antolakidetzea, Lehendakariaren berenezko egitekoa denez gero, egiteko hoiek Lehendakariaren artezko menpeko Ihardutze-Sail baten bitartez bideratu behar dira. Hori dela eta, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala. Zuzentza-Saila eta Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Saila ezabatu egiten dira. 2garren Atala. Jaurlaritzako Lehendakaritzan, Zuzentza eta Legeen Egiterapena-Idazkaritza sortarazten da, Lehendakariaren artezko menpetasunez. 3garren Atala.-Merkataritza eta Turismo-Sailak aurrerantzean Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Saila hartuko du izen. 4garren Atala.-Urtarrilaren 22ko 18/1981 Dekretoak agintzen zuenez, Zuzentza-Sai1ari zegozkion ahalmenak Janrlaritza-Lehendakaritzako Zuzentza eta Legeen EgiterapenaIdazkaritzak egiteratuko ditu. 5garren Atala.- Autonomia-Estatutoaren 10.14 atalak agintzen duenez, Autonomia-Elkarteari dagozkion gara-adin gabekoen babes eta zaingorako eta hoiek birgizarteratzeko Tegi eta Iraskundeen eratze, jaurpide eta ihardutze-agintepideak, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak egiteratuko ditu. 6garren Atala.-Merkataritza eta Turismo-Sailak gaurregun egiteratzen zituen agintepideez gainera, AutonomiaElkarteak bere izan eta ondoko alorrei darizkien agintepideak ere Merkataritza Arrantzu eta Turismo-Sailak egiteratuko ditu: Itsasokoez besteko uretango Amantzua, maskulu-bilketa eta arrain-hazkuntza (E.H.A.E. 10.10 atala). itsas-ikerketa (E.H.A.E. 10.16 atala), Arrantzu-Kofradiak (E.H.A.E. 10.21 atala), Euskal Herriko Arrantzu-Alorraren Antolaketa (E.H.A.E. 11.1.c atala), itsasarrantza-irakaslketak (E.H.A.E. 16 atala) 7garren Atala: Aurreko atalak Merkataritza, Arrantzu eta Tárismo-Sailari eskuratu izan ez eta ezabatutako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailari zegozkien agintepideak, aurrerantzean, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak egiteratuko ditu. 8garren Atala.-Euskal Herriko Garraio-Batzordea, "Eusko Jaurlaritza-Renfé' Bitariko Batzordea, Bizkaiko Garraio-Bazkuna, Eusko Trenbideetarako eraentze-Saila eta Autonomia-Erakundea den Garraiakizun-Akurategia, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailari atxikita gelditzen dira. 9garren Atala.-Indarrean dauden legeek ezabatutako Garraio-Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailburuari ematen dizkion ahalmenak, bakoitzaren aginte-eremuan, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburuak eta Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailekoak egiteratuko dituzte. Azken Erabakia.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dádin egunean bertan jarriko daindarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Maiatzak hamalau. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: Ekainaren.7ko 125/1982 DEKRETOA, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren izena aldatuz.
- Ikus: ' Uztailaren 2ko 211/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren gara-adinera gabekoen babes, kuradoretza eta birgizarteratze-alorreko zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Ikus: Uztailaren 2ko 207/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren gara-adinera gabekoen babes, kuradoretza eta birgizartezatze-alorreko zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
- Ikus: Ekainaren 30eko 7/1981 LEGEA, "JAURLARITZAREN LEGEA"-ri buruz.
- Ikus: Uztailaren 2ko 209/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren gara-adinera gabekoen babes, kuradoretza eta birgizartezatze-alorreko zerbitzuak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.