Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Epailaren 22ko 69/1982 DEKRETOA, Jaurlaritzako Lehendakariordeentzako ekonomia eta diruegitamu-jaurpideak jarriaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 431
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 1982/03/22
  • Argitaratze-data: 1982/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Jaurlaritzako Lehendakariordetza Autonomia-Elkarte honetako Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legean ohartemanda dago, Lege horrek, bere 17garren Atalean, horretarako Jaurlaritzako Sailbururen bar izendatu daitekeela diola. Lehendakariorde bat izendatzen deneko lehenengo aidia denez gero, ekonomia eta diruegitamu-alorretako arauak horrentzako ordain-sariaz ez zuten ezer esaten eta, orain, hori indarrean dagoen araupidetzaren ariora zehazten beharrezkoa gertatzen da. Eusko Legebiltzarrak 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuak ontzat aman ez ditzan artean, horretzazko behinbehingo arauak ematen dituen Abenduaren 29ko 12/1981 Legez araupetutako 1981garrenerako Diruegitamuak dirau indarrean, eta borren aurkako izan ez daitezen guztietan Autonomia-Elkartearen 1981garrenerako Guztizko Diruegitamuei buruzko Uztailaren 16ko 8/1981 Legeak. Abenduaren 29ko 12/1981 Legeak Lehendakariordeen ordain-sariei buruz ezer ez zion, onartu zenean ez bait-zegoen Lehendakariorderik. Hala ere, Lege hori osatzeko eta egiteratzeko beharrezko izan zitezen agindu eta erabakiak emateko eskua ematen zion Jaurlaritzari eta, honek, Sailburuentzako ordainketak arau-bidez zehaztu ahal izatearekin batean (Jaurlaritza-Legearen 33garren Atala) -Lehendakariordeekin ere erabili daitekeen araua, noski-zera esateko bidea ematen du: Jaurlaritzak, Araugintza-ahalmenaren eta egiteratzeihardunean goreneko jabegodun denez, Jaurlaritzako Lehendakariordeen ordainsariak jartzeko aski gaitasun ba duela. Horregatik, Lehendakaritza eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuen salaz, Jaurlaritzak 1982garreneko Epailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu, etá nik neuk ere Jaurlaritzako Lehendakari naízenez nere onarpena eman ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT Lehenengo atala.-Ordainsaria 1. Jaurlaritzako Lehendakariordeek lansariz urtean eta zergak barne HIRUROGEITA HAMABI MILA PESETA (72.000) eskuratzeko eskubidea izango dute, eta ordezkotza gastutarako urtean, hoiek ere zergak borne, beste BERREHUN ETA LAROGEITA ZORTZI MILA PESETA (288.000). 2. Aurreko zatiak dion ordainsari hori Jaurlaritzako Lehendakariordeari berenez dagozkion egitekoen egitarapenagatikako ordaina da, eta Sailburu denez dagozkionez gainekoa. AZKEN ERABAKIA Bakarra.-Indarraldia Dekreto hau, onartu ondoren, Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariordea izendatutako egunetikako indarrez izango da erabilgarri. Gasteiz, 1982garrenako Epailak 22. Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.