Arautegia
InprimatuJaurlaritzako Lehendakaritzaren 1/1982 DEKRETOA, Mario Fernández Pélaz Jauna Autonomia-Egiterapenerako Lehendakariorde Izendatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 55
- Xedapen-zk.: 1
- Xedapen-data: 1982/01/11
- Argitaratze-data: 1982/01/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Orain gaudeneko autonomia finkatzeko aldi honetan Estatutoarekiko itunebidea eta egiterapenak duten berebiziko garrantziak, eta oraingo agintepide-eskuraketen itunebideetan Sail berezien ekintzapideak antolakidetu beharrak, Autonomia-Egiterapenerako Lehendakaritzaordea sortaraztea aholkugarri egiten du. Bestalde, egiteratze-bide horrek berebaitan daraman ekonomia eta dirubidetza-aldetikako eraginak, Lehendakaritzaorde horri, hoien ihardunean ekonomiak berarizko garrantzia izan eta horregatik Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeko kide diren Jaurlaritza-Sailekiko elkar-egokitzezko eskua ematea ere egingarri gertatzen da. Halaber, eta herri-arduralaritza berri bat sortzean Estatutoa egiteratzeak dakarren lanari-gehitzezko jokabideei argi eta garbi darizkion ekonomia-ondorioak kontutan izanik, Lehendakaritza-ordeari alor horretan ere arta eta antolakideketa-egitekoak izendatzea aholkugarri gertatzen da, tajuz eta eraz arrazoizko lanari-errolde bat lortuaz bat gerta litezkeen gehiegizko idazgukeriak baztertzeko bide. Horregatik, indarrean dagoen Lege-Jaurpideak ematen didan antolaketa-ahalmenaren arauera, eta Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legeko 17 eta 25.2 Atalek eta gai horri datxezkon gainontzekoak diotena egiteratuz, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-Mario Fernández Pélaz Jauna Autonomia-Egiterapenerako Jaurlaritzako Lehendakariorde izendatzea, Dekreto honetan aitortzen zaizkion egitekoak izendatuz, eta Lan-Sailburu denez orain dituenen kaltetan gabe. Bigarren Atala.-Indarrean dauden Legeek Jaurlaritzako Lehendakariari ematen dizkion. agintepideen kaltetan gabe, Lehendakariordearen bidez honako hauek erabiltzea eta egiteratzea dagokio Autonomia-Egiterapenerako Lehendakaritzaordeari : a) Eusko Jaurlaritzaren izenean Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Lehendakari izan eta, horretarako, Jaurlaritza-Sail berezien ihardunak antolakidetzea. b) Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoaren arauera Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordea osatzen duten Sailen iharduna erakidetu, eta Lehendakaria ez dagoenean horren bilkuretan buru izatea, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari Batzorde horretako Idazkari denez bertan dagozkion egitekoen kaltetan gabe. c) Lanari-errolden aldaketei buruz Jaurlaritzak hartutako erabakien elkar-egokitasuna, hoiekiko zaingoa eta arta, eta bai Jaurlaritzako Sailen zerbitzuango lanarien ekonomia eta arduralaritza-aldeetatikako eraentza ere. d) Ekáinaren 30eko 7/1981 Legeko 25.2 Atalak eta horri datxezkon gainontzekoek agintzen dutena egiteratuz Lehendakaritzaorde horri dagozkiokeen beste guztiak. Hirugarren Atala.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Urtarrilak hamaika. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA.