Arautegia
InprimatuERABAKIA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez azaltzen baitu Gipuzkoako Erradioterapia eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea eratzearen aldeko jarrera eta zeinaren bidez aldatzen baitu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1212
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/02/05
- Argitaratze-data: 2019/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak eman du jakitera Erradioterapia eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea eratzeko eskabidea aurkeztu dutela Donostialdeko zerbitzu sanitarioetako erakundearen ordezkariek eta Onkologikoa fundazioak. Izan ere, Administrazio Kontseiluak gaiarekiko posizioa azaltzea nahi dute.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialen 16. artikuluan dago xedatuta zerbitzu sanitarioetako erakundeak apurka-apurka hasiko direla beren zerbitzuak eta unitate asistentzialak kudeatzean, zuzendaritza klinikoaren eta kudeaketakoaren egitekoak guztiz integratu arte.
Helburu horrekin bat etorrita, 2012ko maiatzaren 23ko erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak kudeaketa klinikoko unitateen eraketa, egituraketa eta funtzionamendua arautu zituen.
Erabaki horren 3. artikuluan dago xedatuta zerbitzu-unitate bat baino gehiago ukitzen duten kudeaketa klinikoko unitateak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez eratuko direla, ukitutako erakundeen zuzendari kudeatzaileen proposamenez.
Onkologikoa fundazioa forman Osakidetzako osasun-zerbitzuen erakunde bat ez bada ere, kontuan hartu behar da ezen, 2018ko abenduaren 27an, atxikimendu-hitzarmen bat izenpetu zutela Onkologikoa fundazioak eta Osasun Sailak, irailaren 4ko 127/2018 Dekretuaren babespean zerbitzu sanitarioak emateko titulartasun pribatuko eta irabazi-asmorik gabeko zentro sanitarioekin atxikimendu-hitzarmen espezifikoak izenpetzeko betekizunei eta prozedurari buruzkoa da dekretu hori.
Gainera, 127/2018 Dekretuaren lehen xedapen iragankorrarekin bat, Euskadiko sistema sanitarioaren esparruan kudeaketa-unitateak arautu bitartean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko maiatzaren 23ko erabakian aurreikusitako ondoreetarako, dekretu honen aurreikuspenen arabera atxikitako zentroek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioetako erakundeen kontsiderazio berbera izango dute, nahiz eta eratze-hitzarmenak argi eta garbi jaso beharko dituen atxikitako zentro izatetik eratorritako berezitasunak.
Halaber, aipatutako xedapen iragankor horren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez eratu behar dira, atxikitako zentroko zuzendaritzak eta erakunde-unitatea sortzeko den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioetako erakundearen kudeatzailetzak batera proposatuta.
Zuzendari nagusiaren jakinarazpenarekin batera dagoen dokumentazioan dago egiaztatuta kudeaketa klinikoko unitatea eratzeko eskabidea erakunde bien legezko ordezkariek aurkeztu dutela eta betetzen dituztela kudeaketa kliniko partekatuko unitateari buruzko hemezortzigarren klausulan ezarritako gainerako eskakizunak, hau da, Osasun Sailak eta Onkologikoa fundazioak zerbitzu sanitarioak hornitzeko 2018ko abenduan 27an izenpetutako atxikimendu-hitzarmenaren hemezortzigarren klausulako eskakizunak. Atxikimendu-hitzarmena indarrean jarri zen 2019ko urtarrilaren 1ean.
2012ko maiatzaren 23ko erabakiaren 3.3 artikuluko aurreikuspenekin ere egiten du bat. Horrenbestez, kontseilu hau kudeaketa klinikoko unitatea eratzearen alde azaldu da.
Beste alde batetik, badirudi hau ere badela unea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeen zerrenda egokitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren eranskinean dago eta zentro atxikien zerrendan Onkologikoa fundazioa sartu, irailaren 4ko 127/2018 Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean xedatutakoa betetzeko zerbitzu sanitarioak emateko titulartasun pribatuko eta irabazi-asmorik gabeko zentro sanitarioekin atxikimendu-hitzarmen espezifikoak izenpetzeko betekizunei eta prozedurari buruzkoa da dekretu hori, bai eta Onkologikoa fundazioarekin zerbitzu sanitarioak hornitzeko 2018ko abenduaren 27an izenpetutako atxikimendu-hitzarmena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialen 4.2 artikuluaren bigarren paragrafoa ere. Estatutuok azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onartu zituen, eta honako hau dio paragrafo horrek:
Dekretu honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeak finkatzen dira; erakunde horiek eratutzat joko dira euren jarduerekin hasten diren egunean. Aurrerantzean, Ente Publikoari atxikitako baliabideak berrantolatu ahal izango dira, egun dauden zerbitzu-erakundeak aldatuz, batuz edo bereiziz. Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabakiz hartu ahal izango dira neurri horiek, eta horretaz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeko 22.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Horrenbestez, hau erabakitzen da:
ERABAKIA
Lehenengoa. Adieraztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseilua Gipuzkoako Erradioterapia eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea eratzearen alde dagoela Donostialdeko zerbitzu sanitarioetako erakundearen eta Onkologikoa fundazioaren artean.
Bigarrena. Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeen zerrenda Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren eranskineko zerrenda, honela:
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ENTE PUBLIKOKO ZERBITZU-ERAKUNDEEN ZERRENDA
Autonomia-Erkidegoaren Lurralde-eremua:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
Emergentziak (Emergentzietako lurralde-unitateak).
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.
Osatek SA.
Arabako Osasun-Barrutiaren Lurralde-eremua:
Arabako ESI.
Arabako Errioxako ESI.
Arabako Osasun Mentaleko Sarea.
Bizkaiko Osasun-Barrutiaren Lurralde-eremua:
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI.
Bilbao-Basurtuko ESI.
Barrualde-Galdakaoko ESI.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.
Barakaldo-Sestaoko ESI.
Uribeko ESI.
Santa Marina Ospitalea.
Gorlizko Ospitalea.
Gipuzkoako Osasun-Barrutiaren Lurralde-eremua:
Donostialdeko ESI.
Debagoieneko ESI.
Bidasoako ESI.
Debabarreneko ESI.
Goierri-Urola Garaiko ESI.
Tolosaldeko ESI.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.
Onkologikoa fundazioa, zentro atxiki gisa.
Hirugarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
JON DARPÓN SIERRA.