Arautegia
Inprimatu1983.eko Ekainaren 16ko Osoko Bilkuraren ERABAKIA. Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseiluaren Araudia onartuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 171
- Hurrenkera-zk.: 2167
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1983/06/16
- Argitaratze-data: 1983/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
EMILIO OLABARRIA MUÑOZ JAUNAK, Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseiluko Idazkariak, zera EGIAZTATZEN DUT: Kontseiluaren Osoko Bilkurak, joan den Ekainaren 16an bilduta honako erabaki hau hartu zuela: "EUSKADIKO KOPERATIBEN GOREN-KONTSEILUAREN ARAUDIA ONARTZEA." Eta Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarroneko Azaroaren hamalauean ematen dut Egiaztagiri hau. dagozkion ondorioetarako. O. D. Lehendakaria, HUMBERTO CIRARDA ORTIZ DE ARTIÑANO. Idazkaria, EMILIO OLABRRIA MUÑOZ. EUSKADIKO KOPERATIBEN GOREN-KONTSEILUAREN ARAUDIA ATARI GISAKOA Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseiltta araupetzeko Azaroaren 15eko 207/1982 Dekretoaren Lehenongo Erabaki Gehiagarriaren esanera, Osoko Bilkurak Araudi hau onartzen du.I IDAZPURUA 1. Atala.- Kontseiluaren Egoitza Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseiluak bere egoitza Gasteizen du, Osoko Bilkurak, erabakiak hartzeko Araudi honetan dauden baldintzei atxikiz, egoitza hori aldatu ahal duela.II IDAZPURUA Iharduna 2. Atala.- Osoko Bilkuro Kontseiluaren Osoko Bilkura balio osoz eratuta geldituko da lehenengo deiaz, gutxienez hamar Batzarkide egonez gero. Ordubete igarota, finkatutako gutxienezko kopuruaren behetik egonez gero, dauden Batzarkideek balio osoz eratutako Osoko Bilkura beteko dute eta Eguneko Gai-zerrenda berberarekin. Erabakiak, egon daudenen baliozko botoen gehiengo soilez hartuko dira, Osoko Bilkura berak guztiekiko izate-modua duten erabaki zehatz batzuk hartzeko gehiengo berezi bat finka dezanean salbu eta bertan dagoen Batzarkidetakoren batek eskatuta erabateko gehiengoak erabaki hori har dezanean; erabaki horiek gaiak daukan izaternoduaren zien Araudi hau osatzebideratzean gerorako arauak izan daitezke. 3. Atala.- Botoa emateko eskubidea. Koperatiben Goren-Kontseiluko ihardun diharduen kide bakoitzak boto bat emateko eskubidea izango du. Botuaren eskubidea pertsonalki eta artez egiteratzen da, inolaz ere beste baten izenean egiterik ez dagoela. 4. Atala.- Osoko Bilkurak Lehendakariak deia eginez, Osoko Bilkura gutxienez hiruhilabeteketal bilduko da. Halaber eta ohiztik kanpoko moduan, lankidetzari doakion guztiekiko erabakiren bat aurkezteko edo ematekotan den guztietan deia egin daiteke, bai eta ere, gutxienez sei Batzarkidek eskatuta eta Osoko Bilkurako Lehendakariari hid:rlitako Bilkurarako Gaizerrenda erantsita; Lehendakariak, esko-idazkia eman zitzaion egunetik hasi eta hamabi egunen barruan Osoko Bilkurarako deia egingo duela. 5. Atala.- Dieak Agizko eta Ohiztik kanpoko Osoko Bilkuretar-ako deiak Lehendakariak egingo ditu, idatziz eta bilkura egunarekiko zazpi egunetako aintzintasunez gutxienez, horren egun, ordu era tokiaz gainera Gai-Zerrenda bertan erasota geldituko dela eta arituko diren gaiei buruz Idazkariak gerta ditzan agiripaperak era atxikiko zaizkiola. 6. Atala.- Presako biderapena Bilkurak dirauen artean, ez da Gaizerrendan sartu gabeko gairik eztabaidatuko. Kontseiluko batzarkidetakoren batek biderapenaren presatasuna nabari ikustea gertatuz gero, Gaizerrendaren eztabaida hasi aurretik Gaizerrendan sartu gabeko gairen bat bertan sartzeari buruzko, erabateko gehiengoz, eztabaida onar daiteke. Hori gertatuz gero, gai hori bilkurako azken puntuaren ostean eztabaidatuko da. 7. Atala.-Eztabaidak Lehendakariari dagokio bilkurei hasera eta bukaera ematea, mahaipuru izatea eta eztabaidetako ihardunak zentzaraztea. Lehendakaria bertan ez egotea gertatuz gero, bertan dagoen Etengabeko Batzordeko Batzarkide zaharrenari dagokio Osoko Bilkurako lehendakaritza. Dena dela, Kontseiluko Idazkariak bilkuran eztabaidatutakoaren agiria egingo du. 8. Atala-Lan Taldeak Kontseilu Osoak, gai zehatzen azterketa egitea eskato ahal izango dio Lan-Talde bati. Eratu daitezken Lan-Taldeetako kideak izendatzea kontseiluko Osoko Bilkurak egingo du, Araudi honetan, erabakiak hartzeko, jasorako baldintzen arauera. Lau-Talde bakoitzeko kideen kopurua ez da lautik gorakoa izango, har ditzan haituak saldu. 9. Atala. - Lantaldearen xedat eta manu-aldia. Eratu daitezken lan-taldeek bereganatu dituzten egitekoak eskatu zaien gaiari buruzko azterketa-txostena Osoko Bilkurari ematerakoan amaitu egiten dira. Osoko Bilkurak, komenigarri erizten badio, txostena Lan-taldeari itzuli ahal izango dio, beste berri bat edo osagarrizko bat egin dezan. 10 Atala.- Etengabeko Batzordea Etengabeko Batzordea, koperatiben Goren-Kontseilua araupetzen duen Azaroaren 15eko 207/1982 Dekretoko 9.atalean ohartemandakoari atxikiz eratuko da. Kontseilukide guztiek txandaka eskuhartuko dute Etengabeko Batzordean, hurrengo atalean jarriko moduan. 11. Atala.- Etengabeko Batzordearen osatze-modua. Kontseiluak bere bi urtetarako aginte-aldian egin dezan lehenengo Osoko Bilkuran, Etengabeko Batzordea eratuko da Koperatiben lehenengo bost ordezkariz eta Eusko Jaurlaritzaren lehenengo bi ordezkariz,eta bietan alfabetozko hurrenkeran. Etengabeko Batzordearen erdia sei hilabetero berrituko da, aginte-aldia osoan haserako osatze-moduak eta kopuruak aldatu gabe irauten dutela. Batzordean dauden koperatibetako ordezkarien kopurua ezparra denez gegero, sei hilabeteroko lehenengo eta hirugarren berritzetan bi Batzarkidek uztiko dute eta bigarrenean hiruk. Batzordea uzten duten Batzarkideak, beren ordezkatze-taldean alfabetozko hurrenkeran hurrengoak direnek ordezkatuko dituzte, Nolanahi er, inolako koperatibarik ezin izango du ordezkari bat baino gehiago eduki komoetakotik izendatuko da. Etengabeko Batzordeko lankideak ordezkatzea bertan ordezkotza egiteko dagozkien aldiak amaitzean berez eta besterik gabe egingo da, kontseiluak egiten duen lehenengo Osoko Bilkuran uzteak eta izendapenak sendesten dituela. 12. Atala.- Etengabeko Batzordearen Bilkurak Lehendakariak deia eginez, Etengabeko Batzordea gutzienez hilabetero bildu beharko da, bai eta ere Azaroaren 15 eko 207/1982 Dekretoko 9/3 atalean adierazitako bere egitekoen ihardunak hori eskatzen duenean. bilkuhori bertako bost batzarkide daudenean legez eratuta gelditzen dela. 13. Atala.- Deia eta Lehedakaritza Kontseiluko Osoko Bilkurak une horretan Etengabeko Batzordea osatzen dutenen artean Lehendakari izendatu dezanak egingo ditu Batzordearen bilkuretako deiak. 14. Atala.-Batzordeekin harremanak Edozein Kontseilarik Kontseiluko Idazkariari, Batzorde baten lanen agiriak bidal diezazkien eskatu ahal izango dio. bai eta ere bere eskuetan eduki ditzaken lan horiei buruzko agiripaper eta argibideak.III IDAZPURUA Bilkuren ageritasuna 15. Atala.-Aqeritasuna Osoko Bilkurak ez dira agerikoak izango, Bilkura berak berariz bestela erabaki dezatenetan salbu. Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseiluko batzarkideek Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 70/2/b) atala bete nahian egindako Bilkuretako eztabaiden edukiari erabateko ixilpetasuna emango diote, bai eta beren erizpena emateko aurkeztu zaizkien araugai-egitasmoei buruz ere. Kontseiluak Jaurlaritzari, Legebiltzarrari eta adierazpideei agitz egin behar dizkien adierazpenak Lehendakariaren bidez egingo dira. Hala ere, Osoko Bilkurari ongi deritzonean, Kontseiluak izendatutako batzarkideek lagun izango zaizkio Lehendakariari. IV IDAZPURUA Diruegitamuak 16. Atala.-Dirubideketa Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseiluak, bere-berea duen legezko nortasuna eta bere xedeak betetzeko beharrezko egitekoak akuratu eta egiteratzeko ahalmen osoa daukanez gero, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetatik letorkioken eskuarteen kopuruari buruz ekonomia-dirubide aldetik buru-jabetza du, eta Azaroaren 15eko 207/1982 Dekretoko 13. atalean esandako beste ekonomia-eskuarteetatik ere. 17. Atala.-Dirueqitamugintza Etengabeko Batzordeak ekonomia-urte bakoitzeko Diruegitamua gertatuko du, horri buruz Autonomia-Elkarteko Eraentza-Sailentzat indarrean dauden araupideekin bat etorriz. 18. Atala.-Onorpena Kontseilu Nagusiari dagokio ekonomia-urte bakoitzeko Diruegitamu-Egitasmoa onartzea. 19. Atala.-Leqebiltzarrari bidaltzea Kontseiluko Lehendakariak, Osoko Bilkurak onartutako Diruegitamu-Egitasmoa bidaliko dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, horrek Autonomia-Elkarteko Diruegitamu Nagusien Egitasmoan sar dezan. Kontseiluko Lehendakariari doakio, hala behar izanez gero, Diru-Egitasmoaren azalpena dagokion Legebiltzar-Batzordearen aurrean jartzea. 2O. Atala.-Xahupenaren egiterapena Xahupena egiteratzea, eta bai diru-izendapenen eskuhartze, sartze eta abarrekiko araupideak ere, indarreango legepideetan jarritakoaren arauera egingo dira. 21. Atala.-Diruegitamuekiko zaingoa Kontseilu Osoak, hiruhilabetekal behin, Diruegitamua legez betetzen denaren argipidea eskuratuko du. Halaber, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren artezkaritzaren menpe egongo da Kontseiluaren Diruegitamua. GEHIGARRIZKO ERABAKIAK Lehenengoa. Kontseilua, Azaroaren 15eko 207/1982 Dekretoan jarritakoaren arauera arituko da, Dekreto horrek Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseilua eta Araudi honetan dauden aginduak araupetzen dituela. Bigarrena Kontseiluaren zerbitzurako lanariak kontseilu berak izendatuko ditu herriaren aurrean egindako deiaz. Etengabeko Batzordeak erabakiko du zein lantoki huts beteko den, hori Diruegitamuan jasorik geldituko dela. Lehendakariak horretarako egokia den hautagaia zehaztuko du eta Etengabeko Batzordeari, honek onar edo uka dezan. saloa egingo dio; ukatuz gero, beste hautagai bat aurkeztuko da. Hautagaia aukeratu ondoren, Kontseiluko Osoko Bilkurari, egin dezan lehenengo ohizko edo ohiztik kanpoko batzarrean, jakinaraziko zaio berak behin betiko eman dezan onespenaren ondorioetarako. AZKEN ERABAKIA Araudi hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean.