Zer dira Etxebizitza Birgaitzeko Next Funtsak?
2020ko uztailean, Kontseilu Europarrak Next Generation EU izeneko aldi baterako suspertzerako salbuespenezko tresna bat adostu zuen. Next Generation Funtsak abian jartzen dituen tresna nagusia Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da.
Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoak lau helburu nagusi ditu:
- EBren ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa sustatzea
- Estatu kideen erresilientzia eta doitzeko gaitasuna indartzea
- COVID-19ren krisiaren ondorio sozial eta ekonomikoak arintzea
- Trantsizio ekologikoa eta digitala babestea
Helburu horiek lortzeko, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionala diseinatu da. Plan horretan, guztira, hogeita hamar osagai biltzen dira, planaren inbertsio- eta erreforma-programa koherenteak artikulatzea ahalbidetzen dutenak.
Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalaren 2. osagaiak, hiri- eta landa-agendaren barruan, despopulazioaren eta nekazaritzaren garapenaren aurkako borroka ezartzen du, baita Etxebizitza Birgaitzeko eta Hiria Berroneratzeko Plana ere; horren helburu nagusietako bat Espainian eraikitako parkea birgaitzea da. 2. osagai horrek berrikuntzen eta inbertsioen multzo sistematizatu bat ezartzen du, bizitegi-erabilerako eraikinen birgaitzearen arloan berariaz aurrera egitea ahalbidetuko dutenak.
Laguntza-sistema hori urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan garatzen da, 6 programarekin:
Eusko Jaurlaritzak amaitu ditu programa horiek arautuko dituzten arau-garapenak, bere eskumenen esparruan: Euskadi. Horrela, Euskadiko herritarrek (legegintza-lan horri eta EAEko administrazioaren kudeaketa-ahalmenari esker, Eusko Jaurlaritzaren eta etxebizitzak eta udal-eremuko eraikinak birgaitzeko erakunde espezializatuen arteko lankidetza aitzindariaren bidez) Europar Batasunak bizitegitarako eraikinen energia-efizientzia hobetzeko mugiarazten dituen dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte.
Azken aldaketako data: