Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Aiarako Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala

Aurkezpena

2004ko urtarrillaren 25ean, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, 19/2005 Dekretuaren bidez, Araba Erdialdeko Eskualde-Egiturako Lurraldearen Zatiko Plana onartu zuen.

Pozgarria da niretzat dokumentu hau aurkeztea, zorroztasunez gauzatu baita eta, halaber, adostasun konpromesu bati erantzuten baitio. Azpimarratzekoa da ere, erakunde eta gizarteko talde desberdinek proiektu honi eman dizkioten kalitate haundiko ekarpenak.

Euskal Autonomia Erkidegoa benetako “eskualde-hiria” da, gaur egun erronka berriak aurrez aurre dituzten eta gizakien bizitzarako eta jarduera ekonomikoak, bizitegia, aisia, kultura, hezkuntza, azpiegiturak eta naturarekiko harremana garatzeko alternatiba berriak planteatzen ari diren munduko beste eskualde-hiri batzuen antzeko eskalako lurraldea hartzen duena.

Euskal Hiriaren edo euskal eskualde-hiriaren ideia euskal lurraldearen berezko lehia-abantailetan oinarritzen den etorkizuneko proiektua da, Europako ia herrialde guztiek erdietsi nahi ditugun lurralde-helburuen ildoan, hots, polizentrismoa, nortasuna, eta eskualde-hiri izendatu ditugun errealitate berri hauek osatzen dituzten asentamenduen arteko osagarritasuna.

Helburu hauek lortu ahal izateko, Euskadi elkarren osagarriak diren eta guztien artean lurralde orekatu, lehiakor, erakargarri, eta jasangarriagoa eraikitzeko aukera emango diguten tresna desberdinek osatutako lurraldea antolatzeko sistema batez baliatu da.

Lurraldea antolatzeko sistema berri horretan protagonismo berezia bereganatzen du Lurraldearen Antolamendurako Aztezpideetan (LAA) mugatutako lurraldeko eskualde-egiturekin bat datorren “bitarteko lurralde-eskalak”.

“Bitarteko lurralde-eskala” hori artikulatzeko, Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) idazten ari dira eremu funtzional bakoitzean. Plan horietan eremu funtzional bakoitza barnetik egituratzeko mekanismoak proposatzen dira, euskal sistema hiritarrean beharrezko oreka eta gune eta lurraldeen bokazioen arteko osagarritasuna lortzeko asmoz. Planteatzen diren lurralde eta arloko estrategien asmoa udalerri guztietako biztanleentzako zuzkidura, ekipamendu eta zerbitzuen eskaintza optimizatzea da eta, horretarako, eskualde-mailako zerbitzuak eremu funtzional bakoitzeko gune egokienetatik eskaintzen ahalegintzen dira. Izan ere, landa-esparruak tamaina ertaineko hirietatik lurralde osorantz hedatzen diren berrikuntza eta garapeneko prozesuetara “hurbiltzea” ahalbidetzen duen lurralde arteko elkartasun-estrategia da guztiaren oinarria.

Azken finean, lurraldearen zatiko planek euskal lurraldearen “bitarteko eskala” artikulatzea dute helburu, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen orientabide estrategikoak garatze aldera. Izan ere, eremu funtzional bakoitzari zuzen-zuzenean eragiten dieten gai zehatzetatik hurbilado daude, lurralde-oreka, garapena eta herritarren ongizatea erdietsi nahi dituen etorkizuneko proiektua proposatzen dute eta.

EAEko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan Eremu Funtzionalerako ezarritako mugaketaren arabera, Aiarako Eremu Funtzionalean bildutako udalerrietako hiru (Arakaldo, Urduña-Orduña eta Orozko) Bizkaiko Lurralde Historikoari dagozkio. Berezitasun horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1 artikuluari jarraituz, Lurraldearen Zatiko Plana formulatzeko ekimena Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari dagokio.

Plan honen helburua da, Eremu Funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzearren, lurraldean eragina duten ekintzak koordinatzea. Ekintza horietarako denbora-muga 16 urtekoa da.

Azpiegitura-gaietan, apustu nagusia Ardatz Teknopolitarraren proposamena da. Nerbioi ibaitik zehar doa eta A-625 errepidearen azpiegitura-oinarri sendoan (Nerbioiren bide azkar gisa) edo Bilbao-Urduña-Orduña aldiriko trenbidean bermatzen da.

LZPak estrategia bereizia planteatzen du Ardatz Teknopolitar horretan dauden hiru hirigune nagusietarako:

  • Llodion, arreta berezia jartzen zaio finkatutako hiriari. Hiri-kalitatea eta hirigunearen funtzionaltasuna hobetzeko bidea emango duten berrikuntza-jardunak bultzatzen dira.
  • Amurrion, lurralde zabala eskuragarri duenez eta Eremuaren erdian kokatuta dagoenez, bizitegietarako eta ekonomia-jarduerako espazioetarako jardunak bultzatzen dira.
  • Urduña-Orduñan, ekin beharreko funtsezko estrategien artean, Alde Zaharrari balioa ematea dago.


Azkenik, aipatzekoa da Nerbio ibaiaren Parke Linealaren garapena, haren ibilguari jarraituz. Baso-parketzat hartu da, zuhaitzen lerrokadurez eta masez osatuta, erribera-landarediko espezieekin, bide bigunekin eta erabilera publiko estentsiboaren araberako ezaugarriekin. Hiriguneetatik gertuen dauden tarteetan aisia eta kiroleko ekipamenduak ditu, erabilera publiko intentsiboari egokitutakoak. 

 

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL

 

 

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua

 

Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente

 

MARTA ALAÑA ALONSO

 

 

 

Hirigintza eta Ingurumen Foru Diputatua

 

Diputada Foral de Urbanismo y Medio Ambiente

 

PATXI SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE

 

 

Hirigintza eta Udal Harremanen Foru Diputatua

 

Diputado Foral de Relaciones Municipales y Urbanismo

Behin betiko onespenaren Dekretua

19/2005 DEKRETUA, urtarrilaren 25ekoa, Aiarako Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.pdf (leiho berri batean irekitzen da)