Jardutze-Eremuen Mugaketa.
1. "bitarteko lurralde eskalaren" garrantzia eta beharra.
LAAetan lurraldea orekatzeko proposatutako estrategiak inplementatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik lurralde-eskala egokia mugatzeko lanak egitea, Euskal Autonomia Erkidego osoaren eskalarako emandako orientabide orokorrei operatibotasuna emango dieten planak garatu ahal izateko.
Argi eta garbi ikus daiteke udal-plangin-tza ez dela nahikoa lurraldea egituratzeko gai handiei aurre egiteko. Halaber, Lurraldearen Antolamenduan arazo jakin batzuk daude Euskal Autonomia Erkidego osoaren eskala globaletik behar adinako koherentziarekin tratatu ezin direnak.
LAAetan identifikatutako Lurraldeko Eskualde Egiturei dagokien "bitarteko" lurralde-eskalak tamaina fisiko eta fun- tzional egokia dauka Lurralde Antolamenduaren arazoak aztertu eta horretarako programak ezartzeko.
Lurraldeko Eskualde Egiturak eta bitarteko hiriak Euskal Autonomia Erkidegoaren testuinguru globalean lurraldea orekatzeko erabil litezkeen estrategiak aplikatzeko "funtsezko piezak" dira.
Artezpide hauetan Eskualde Egitura desberdinen lurraldea barnetik egituratzeko mekanismoak proposatzen dira. Bereziki, dagozkien bitarteko hirietarako beharrezko polarizazioa eta gune eta lurralde desberdinen bokazioen arteko osagarritasuna lortzen ahalegintzen dira. Planteatzen diren lurralde eta arloko estrate- giek udalerri desberdinetako biztanleen-tzako zuzkidura, ekipamendu eta zerbi-tzuen eskaintza optimizatzea dute helbu- ru, eskualde-mailako zerbitzuak adierazitako Lurraldeko Eskualde Egitura bakoitzaren burutzatik edo burutzetatik eskaintzen ahaleginduz.
LAAek orokorki bere egin duten orientabide honi esker, Analisi eta Diagnostikoari buruzko fasea proposamen-fasean Lurraldeko Eskualde Egiturei ematen zaien protagonismoarekin bat etorriz bideratu ahal izan da.
2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
- Toki-garapenaren eskalak balio handiagoa hartzen du etapa historiko berri honetan. Europako herrialde zeharo zentralizatuak deszentralizazio-estrategiak ezartzen hasten dira; baliabideak bitarteko eskaletatik mugiarazteak aldaketa-garai batean behar-beharrezkoak diren azkartasun eta moldagarritasuna errazten ditu. "Globalari buruz gogoeta egin, toki-mailan iharduteko", hori da kon-tzeptu sortu berrietako bat. Malgutasuna ere funtsezko beste kontzeptu bat da. Eskualde-egiturek ez lukete konpartimentu estankoen gisara funtzionatu behar; hori dela eta, kasu askotan, udalerri jakin batzuek eskualde-egituren arteko giltzarri gisako jokabidea definitu beharko lukete.
- Lurralde-antolamendurako eskualde-egituren mugaketak onartu egin beharko du eskualde-egiturek izan behar luketela barne hartzen dituzten udalerri guztien etorkizunerako proiektuak lortzera zuzendutako politiken eraginkortasuna hobekien bermatzen duten udalaz gaindiko espazioak.
- Euskal hiri-egiturak sistema holistiko batek bezala funtzionatu behar luke, hots, bertan osotasuna zatien batura baino gehiago izanik eta proiektuetako partaidetza udal-kudeaketako ohiko jokabidea izanik.
- Lurralde orekatu batek bere populazioa, zerbitzuak eta ekipamenduak banatu egiten ditu, ahal den neurrian kontzentraziotik ihes egiten saiatuz. Lurralde-mailan aintzat hartzen diren estrategia askok udalen arteko elkarlana/lankide-tza eta koordinazioa hartzen dituzte oinarritzat. Behar adinako populazioa eduki behar da zerbitzuz hornitzeko edo hauen eskaria behar bezalakoa izateko; hori dela eta, egokia bezain beharrezkoa da baliabide erabilgarriak udal-mugez harantzago antolatuko dituen eskala bat izatea.
- Populazioak espazio jakin batekoa dela sentitzea esku artean dugun borondateak baterabiltzeko elementu garrantzitsuena da udalen arteko lankidetza-etapa berri bati hasiera eman ahal izateko.
- Euskal Autonomia Erkidegorako proiektua inskribatu behar deneko gizarte solidarioaren eredu batean, behar-beharrezkoa da metropoli-hirien eta bitarteko hirien arteko eta hauen eta beheragoko mailakoen arteko osagarritasuna. Hori dela eta, udalen arteko elkarlana/lankidetza eta koordinazioa oinarritzat hartzen dituen eredu batean, osagarritasunaren kontzeptua ere ezinbestekoa da.
- Udalen artean lankidetzan ihardun beharrak ez lituzke inolaz ere udalerri bakoitzaren bokazioa eta asmo edo nahiak ito edo baztertu behar. "Batek nortasun eta irizpide handiagoa duen heinean gehiago eskain diezaieke beste guztiei", printzipio hau askoz ere baliozkoagoa da etengabe aldatzen ari den mundu batean, ingurunean etengabe gertatzen ari diren aldakuntzei erantzuteko ahalmenak eta erantzun hori ahalik eta azkarren emateko gauza izateak sarritan garrantzi estrategikorik handiena duen mundu horretan. Horrexegatik, oso positiboa izango litzateke udalerri bakoitzaren nortasuna bera eta udalerriaren lurralde-antolamenduan ekimenez eta sormenez jokatzeko ahalmena sustatzea, udalaz gaindiko eremu bat aintzat hartzen duen antolamendu orotan ahalik eta sinergiarik handienak lortu ahal izateko. Ez dugu ahaztu behar proiektu batek, definizioz, borondate guztien batura biltzen duela, eta udalen borondaterik eta proiekturik gabe baturarik ez dela izango etorkizunak ekarriko dizkigun hausturei aurre egingo dieten udalaz gaindiko proiektuak lantzeko garaia iristen denean.
3. Helburuak eta irizpideak.
3.1. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazteko Eskualde Egiturak mugatzerakoan onartutako helburuen artean garrantzitsuena mugaketa horien eta proposatutako lurralde-eredua garatzeak dakartzan eskakizunen arteko elkarrekikotasuna lortzea izan da.
3.2. Lurraldearen Zatiko Planak idazteko eskualde-egituren mugaketak lurraldearen garapen orekatua faboratu behar du bai Euskal Autonomia Erkidego osoari dagokionez, bai hau osatzen duten Eskualde Egitura desberdinen barne-egituraketari dagokionez.
3.3. Mugaketa hauek, alde batetik, "Eskualde Egitura ahulak" egituratu eta balioz hornitzeko aukera eman behar dute, funtsezko zuzkidura, zerbitzu eta iharduera-zentro jakin batzuetara hurbilduz eta, bestetik, gaur egun aseta dauden eta ingurugiro-narriadura handia duten hirialdeen birkoalifikazioa ahalbidetu behar dute.
3.4. Proposatzen den mugaketa Euskal Autonomia Erkidegoaren eta udalerriaren bitarteko lurralde-esparrua konfiguratzeko irizpideari jarraituz ezarri da, horrela LAAen zehaztapen globalak zehaztu eta udal-mailako plangintza zorrotzaren mugak gainditu ahal izango baitira.
3.5. Horrez gain, proposatutako mugaketak ingurune fisikoaren baldintzatzaileak kontuan hartzen ditu, nolabaiteko homogeneotasun geografikoa duten unitateetan zehazten direnak. Espazioan menpekotasun eta osagarritasun-erlazio garrantzitsuak eragiten dituzten populazioaren portaera eta iharduera-jarraibide batzuk izateak, biztanleek espazio jakin batzuetakoak direla sentitzeak eta beste hainbat faktorek, oro har Lurraldeko Eskualde Egiturak izendatu ditugun espazio batzuk identifikatzeko aukera eman digute. Eskualde Egitura horiek ez datoz bat ezinbestean administrazio-mugaketekin; aitzitik, LAAek planteatutako helburuei erantzuten diete.
3.6. Azken batean, bitarteko eskalako lurralde-plangintza idazteko lurralde-eremu egokiak dira. Argi utzi beharra dago, halere, mugaketa horiek helburu honetarako baliozkoak direla eta ez dakartela administrazio-eskala berririk, ez eta beste helburu batzuetarako baliagarria izan daitekeen eskualde-banaketarako eskemaren baten ezabaketarik ere.
4. Lurralde-antolamendurako eskualde egiturak.
4.1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeko Eskualde Egiturak.
- Enkartazioetako Eskualde Egitura
- Goierriko Eskualde Egitura
- Bilbo Metropolitarreko Eskualde Egitura
- Donostia-Beterriko Eskualde Egitura
- Durangaldeko Eskualde Egitura
- Deba Beheko Eskualde Egitura
- Busturialdea-Artibaiko Eskualde Egitura
- Arratiako Eskualde Egitura
- Arabako Errioxako Eskualde Egitura
- Aiarako Eskualde Egitura
- Deba Garaiko Eskualde Egitura
- Mungiako Eskualde Egitura
- Toloserriko Eskualde Egitura
- Gasteizko Eskualde Egitura
- Urola Kostako Eskualde Egitura
4.2. Eskualde Egitura bakoitza osatzen duten udalerriak
1. Enkartazioetako Eskualde Egitura:
- Artzentales
- Balmaseda
- Karrantza
- Galdames
- Gordexola
- Guenes
- Lanestosa
- Sopuerta
- Turtzioz
- Zalla
2. Goierriko Eskualde Egitura
- Altzaga
- Arama
- Ataun
- Beasain
- Ezkio-Itsaso
- Gabiria
- Gaintza
- Idiazabal
- Itsasondo
- Lazkao
- Legazpi
- Legorreta
- Mutiloa
- Olaberria
- Ordizia
- Ormaiztegi
- Segura
- Urretxu
- Zaldibia
- Zegama
- Zerain
- Zumarraga
Horrez gain, honako eremu hauek barne hartzen dira:
- Araba eta Gipuzkoako Partzuergoa
- Enirio-Aralar
3. Bilbo Metropolitarreko Eskualde Egitura
- Abanto-Zierbena
- Alonsotegi
- Arrankudiaga
- Arrigorriaga
- Barakaldo
- Barrika
- Basauri
- Berango
- Bilbo
- Derio
- Erandio
- Etxebarri
- Galdakao
- Getxo
- Gorliz
- Larrabetzu
- Leioa
- Lemoiz
- Lezama
- Loiu
- Muskiz
- Urtuella
- Plentzia
- Portugalete
- Santurtzi
- Sestao
- Sondika
- Sopela
- Ugao-Miraballes
- Urduliz
- Trapagaran
- Zamudio
- Zaratamo
- Zeberio
- Zierbena
4. Donostia-Beterriko Eskualde Egitura
- Andoain
- Astigarraga
- Donostia-San Sebastián
- Hernani
- Hondarribia
- Irun
- Lasarte-Oria
- Lezo
- Oiartzun
- Pasaia
- Errenteria
- Urnieta
- Usurbil
5. Durangaldeko Eskualde Egitura
- Abadiño
- Zornotza
- Atxondo
- Berriz
- Durango
- Elorrio
- Garai
- Iurreta
- Izurtza
- Mañaria
- Zaldibar
6. Deba Beheko Eskualde Egitura
- Deba
- Eibar
- Elgoibar
- Ermua
- Mallabia
- Mendaro
- Mutriku
- Soraluze
7. Busturialdea-Artibaiko Eskualde Egitura
- Ajangiz
- Amoroto
- Arratzu
- Aulesti
- Bermeo
- Berriatua
- Busturia
- Ea
- Elantxobe
- Ereño
- Errigoiti
- Etxebarri
- Forua
- Arteaga
- Gernika-Lumo
- Gizaburuaga
- Ibarrangelu
- Ipazter
- Kortezubi
- Lekeitio
- Markina-Xemein
- Mendata
- Mendexa
- Morga
- Mundaka
- Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz
- Murueta
- Muxika
- Nabarniz
- Ondarroa
- Sukarrieta
8. Arratiako Eskualde Egitura
- Arantzazu
- Areatza
- Bedia
- Arteaga
- Zeanuri
- Dima
- Igorre
- Lemoa
9. Arabako Errioxako Eskualde Egitura
- Baños
- Kripan
- Eltziego
- Bilar
- Bastida
- Biasteri
- Lantziego
- La Puebla de Labarka
- Leza
- Moreta
- Nabaridas
- Oion
- Samaniego
- Uriona
- Ekora
10. Aiarako Eskualde Egitura
- Amurrio
- Arakaldo
- Artziniega
- Aiara
- Laudio
- Okondo
- Urduña
- Orozko
11. Deba Garaiko Eskualde Egitura
- Antzuola
- Aramaio
- Aretxabaleta
- Arrasate
- Bergara
- Elgeta
- Eskoriatza
- Leintz-Gatzaga
- Oñati
12. Mungiako Eskualde Egitura
- Arrieta
- Bakio
- Fruiz
- Gamiz-Fika
- Gatika
- Laukiz
- Maruri
- Meñaka
- Mungia
13. Toloserriko Eskualde Egitura
- Abaltzisketa
- Aduna
- Albiztur
- Alegia
- Alkiza
- Altzo
- Amezketa
- Anoeta
- Asteasu
- Baliarrain
- Belauntza
- Berastegi
- Berrobi
- Bidegoian
- Elduain
- Hernialde
- Ibarra
- Ikaztegieta
- Irura
- Larraul
- Leaburu
- Gaztelu
- Lizartza
- Orendain
- Orexa
- Tolosa
- Billabona
- Zizurkil
Horrez gain, honako eremu hau barne hartzen da:
14. Gasteizko Eskualde Egitura
- Dulantzi
- Aramiñon
- Maeztu
- Arratzu-Ubarrundia
- Asparren
- Barrundia
- Beranturi
- Bernedo
- Kanpezu
- Zigoitia
- Koartango
- Burgelu
- Iruña Oka
- Iruraitz-Gauna
- Lagran
- Lantaron
- Legutio
- Otxandio
- Urizaharra
- Erribera Goitia
- Erribera Beitia
- Gesaltza
- Agurain
- Donemiliaga
- Ubide
- Urkabustaiz
- Gaubea
- Harana
- Vitoria-Gasteiz
- Zalduondo
- Zanbrana
- Zuia
Horrez gain, honako eremu hauek barne hartzen dira:
- Badaiako mendizerra
- Entziako Partzuergoa
- Urizaharra, Lagran eta Lañoko Komunitatea
15. Urola Kostako Eskualde Egitura
- Aia
- Aizarnazabal
- Azpeitia
- Azkoitia
- Beizama
- Errezil
- Getaria
- Orio
- Zarautz
- Zestoa
- Zumaia
Oharra: Enirio-Aralar bi Eskualde Egitura mugakideetako edozeinetara (Toloserrikoa zein Goierrikoa) adskriba daite - ke eta, hortaz, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plan batek zein besteak antola dezake.
5. Lurraldearen antolamendurako zatiko planak idaztea.
5.1. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazteko Eskualde Egiturak Kapitulu honetako "4. Lurralde Antolamendurako Eskualde Egiturak" idazatian definitutako Eskualde Egitura ba- koitzari buruzko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idatziko dira, bertan ezarritako mugaketa zehatzarekin.
5.2. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planen edukia eta orientabideak Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazterakoan honako puntu hauek hartuko dira kontuan:
5.2.1. Euskal Herriko Lurraldea Antola-tzeko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarritako gutxieneko zehaztapenak eta dokumentazioa bilduko dituzte.
5.2.2. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plan bakoitza idazteko berariazko irizpideak LAAetan zehar jasota daude.
5.2.3. Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Udalerriaren bitarteko eskalan iharduten dute. Horiek idazterako- an, LAAetan proposatutako lurralde-ereduaren ondoriozko estrategiak eta udalerri bakoitzaren berezitasunak hartuko dira kontuan.
5.3. Bilbo Metropolitarreko eta Eskualde Egitura mugakideetako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak koordinatzeko baldintzak
5.3.1. Bizkaiko lurralde-desorekak, ekonomi ihardueretarako lurzoru egokiaren urritasuna eta Bilbo Metropolitarrean garatuko diren iharduketek aldameneko Eskualde Egitura guztietan izango duten eragin handia kontuan izanik, eskualde-eremu hauetako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazterakoan koordinazioa lortzeko baldintza batzuk ezartzen dira. Bilbo Metropolitarraren berrikuntza-premietako asko eta Nerbioi Behereko hiri-ehuna eta industriala transformatzeko aukerak, Enkartazioetako, Arratiako eta Mungiako Eskualde Egituretan iharduera osagarrietarako lurzorua erabilgarri izatearen baldintzapean daude. Aldi berean, Eskualde Egitura mugakide hauetako burutzak indartu ahal izateko, iharduera jakin batzuk metropolitik mugetako inguru hauetarantz hedatu edo bideratu behar dira. Halaber, Aiarako, Busturialdea-Artibaiko eta Durangaldeko Eskualde Egituretako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazterakoan, Bilbo Metropolitarrerako proposatutako estrategiek plan horietan duten eragina kontuan hartu beharko da.
5.3.2. Aurreko puntuan adierazitako koordinazio-premiak kontuan izan behar diren arren, Bilbo Metropolitarreko, Arratiako, Enkartazioetako eta Mungiako Eskualde Egituretako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak bereiz idatzi ahal izango dira. Dena den, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plan hauek koordinatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Enkartazioetako, Arratiako eta Mungiako Eskualde Egituretako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazteko, aldez aurretik Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idatzita egon beharko du, Aurrelaburpen-fasean behinik behin.
- Horrez gain, LAAetan aipatutako Eskualde Egitura bakoitzerako bereziki ezarritako irizpide, afekzio eta zehaztapenekin bat etorriz idatzi beharko dira Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plan horiek. Dena den, Enkartazioetako, Arratiako eta Mungiako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek beren gain hartuko dituzte Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planean ezarritako iharduera-hedapen eta hiri-berrikuntzako estrategietatik eratorritako afekzioak.
- Elkarrekikotasun hori gauzatu ahal izateko, Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak honako azpiatal hauek eduki beharko ditu:
- Enkartazioetako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana idazteko oinarriak.
- Arratiako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana idazteko oinarriak.
- Mungiako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana idazteko oinarriak.
- Adierazitako Eskualde Egitura bakoi-tzeko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazteko, ezinbestean onartu beharko dira aurreko idazatian adierazitako oinarriak. Beste zehaztapen posible batzuez gainera, oinarri horietan hedapen-estrategiak koantifikatuko dira (egoitza, ekonomi ihardueretarako lurzorua, ekipamenduak, zuzkidurak eta abar).
- Horrez gain, eta LAAetan adierazitako lurralde-estrategiekin bat etorriz, Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak Aiarako, Busturialdea-Artibaiko eta Durangaldeko Eskualde Egituretako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak idazteko inplikazioak adieraziko ditu.
5.4. Gasteizko Eskualde Egiturako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plana idazteko baldintzak
5.4.1. Arabako Lurralde Historikoaren erdialdeak lurralde-ezaugarri bereziak ditu, espazio hau Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan eremu berezi bihur-tzen dutenak. Alde batetik, Gasteizen pisua ez du behar adinako garrantziko beste hirigune batzuen existentziak konpentsatzen. Horren ondorioz, eremu zabal batzuk daude behar adinako garran- tziko lurraldearen garapen eta kudeaketako prozesuak inplementatu ahal izateko hiri-armadura komenigarria ez dutenak. Bestalde, eremu hauek Euskadi osoko populazio-dentsitaterik txikienekoak dira. Iparraldean kokaturik dauden espazio kongestionatuenekiko kontrasteak balio estrategikoa ematen die eremu hauei, hauexek baitira Euskal Autonomia Erkidegoko etorkizuneko hazkunderik garrantzitsuenak zurgatzeko harrera-ahalmenik handiena dutenak. Beste Eskualde Eremu batzuetan ez bezala, iraganeko ereduek inposatzen dituzten murrizketa eta baldintzatzailerik gabeko aski espazio erabilgarri izateak, lurraldeko beste leku batzuetan nekez ezar litezkeen egoitza eta ihardueretarako ingurugiro-kalitate handiko espazio berri-tzaileak barne hartzeko gauza diren garapen-eredu berriak ezartzeko aukera ezin hobea eskaintzen du. Gauzak horrela, LAA hauetatik Arabako Ibarrak eta Arabako Mendialdea eskualdeak bereizi eta bakoitzaren berezitasunak azpimarratu behar dira Gasteizko Eskualde Egituraren barruan, hauen izaera landatarrak eta berariazko problematikak arreta berezia eskatzen dute-eta.
5.4.2. Horrek guztiak LAA hauetatik lurralde-ekintza behar bezala koordinatzeko premia planteatzen du, espazio hauetan Gasteizko eta honen inguruko ekimenek beste eremu guztietakoak baldintzatuko baititu eta eremu landatarren eta hiritarren arteko kontrastearen ondoriozko aniztasuna elkarren arteko sendotze-faktore bihurtzen baita. Abantaila hauek aprobetxatzeak, globalki kontuan hartzeak eta alderdi estrategikoa Euskal Autonomia Erkidego osorako integratzeak, espazio hauei berariazko tratamendua eman beharra dakar. Helburu hau lortzeko modurik eraginkorrena eremu osorako plan bakarrean edo azpieremu bakoitzerako Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Plan banaren bitartez garatu beharko den zehaztuko duen Hasierako Oinarrizko Plan bat idaztea da.
5.4.3. Hasierako Oinarrizko Plan honek arreta berezia eskainiko die espazio hauek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan duten funtzio estrategikoa kontuan hartzeari, Bizkaia eta Gipuzkoarekin eraginkortasunez egituratzeari eta bere esparruko lurralde-aniztasuna baterako garapen-faktore gisa aprobetxatuko duten soluzioak bilatzeari, baliabide endogenoak hedatu eta dinamizatzeko estrategiarik egokienak zehaztuz.
5.4.4. Hasierako Oinarrizko Planak Eskualde Egitura osatzen duten hiru eremuetako bakoitzean aintzat hartu beharreko irizpide nagusiak ezarriko ditu, horietako bakoitzaren berezitasunak oinarritzat hartuta. Zehazki, landa-eremuen berariazko premiak definituko ditu, beren kokaera eta ezaugarri berezien ondoriozkoak, desorekak zuzentzeko estrategiak eta landa-garapen integraleko politikak ezartzeko aukera emango duen lurralde-tratamendua ahalbidetuz.
|