Udal Planeamenduen bateragarritasuna.
1. Egungo egoeraren laburpena.
Euskal Autonomia Erkidegoan, LAAen analisi eta diagnostikorako fasean, plangintza integratua eskatzen duten udalerri-talde desberdinak identifikatu ahal izan dira.
Hauetan, udal-mugarteen mugapen administratibo zaharkituak ez dira batere egokiak beren hurrenez hurreneko udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak edo Plangintza Arau Subsidiarioak bananduta idazteko.
Zenbait kasutan, mugakideak diren bi udal-mugartek beren hurrenez hurreneko hiriguneak ia erabat elkarturik dituzte eta, horren ondorioz, indarrean dauden oztopo administratiboak alde batera utziz era bateratuan funtzionatzen duen Hirialde Integratu bakarra osatzen dute.
Beste kasu batzuetan, oso hiri garrantzi- tsuen hazkunde handiaren ondorioz, esate baterako Bilbo eta Donostiaren kasuan, beren hiri-ehuna piskanaka-piskanaka aldamenean aurkitzen ziren gune txikiagoak xurgatu edo bereganatzen joango da, eta udal-mugarte desberdinek osatzen dituzten eta argi eta garbi hirigintza-tratamendu integratua izan behar duten tamaina handiko Hirialde batzuk eratuko dituzte arian-arian.
Azkenik, badaude zenbait kasu zeinetan udalerri baten bokazioak edo LAA hauetan planteatzen den lurralde-ereduan esleitzen zaien zereginak, dagokion plangintzaren bitartez hiri-garapenerako beharrezkoak diren estrategiei aurre egiteko beren egungo mugapenak desegoki bihurtzen duten.
Egoera hauetan guztietan beharrezkoa da mekanismo desberdinak finkatzea, inplikatuta dauden udalerrien plangintza era koordinatuan idatzi eta garatuko dela garantizatzeko helburuarekin.
2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak
- Euskal lurraldearen zati handi batean hiri-asentamenduak dituen ezaugarri bereziek zenbait continuum urbanizatu sortu dituzte, eta continuum hauetan udal-erakunde desberdinak integratu eta nahasten dira. Euskal Autonomia Erkidegoarentzat lurraldearen antolamenduan irekitzen den etapa berria ezinhobea da mugakideak diren udalerrien sinergiak eta baliabideak aprobetxatzeko norberaren balio erantsiaren bilaketan, udalerri hauei euskal hiri-bilbaduran tamainaz handiagoak diren udalerrien an-tzeko antolamenduarekin kokatzeko aukera emango dielako.
- Udal-plangintzen bateragarri egite egokia lortu ahal izateko, barne hartuta dauden udalerrietako bakoitzak bere epe luzerako proiektu adostu eta eztabaidatua eduki beharko luke, era honetan aipatutako udalerri hauen artean interes komunen trukea eta baterako burutzapena errazagoa izan dadin.
- Euskal lurraldeek barne hartzen dituzten udalerri desberdinek beren egitate bereizlea eta berezitasunak badituzte ere, argi eta garbi geratzen da desafio berdinei aurre egin behar dietela. Udalerri bakoitzak, bere kontura eta era isolatuan, erantzun egokia eta eraginkorra eman ahal izatea ezinezkoa denez gero, guztiz beharrezkoa gertatzen da udalarteko plangintza komun eta erkidetuak buru-tzea, lokalismoak gaindituz eta helburu komunak elkarrekin beren gain hartzeko konpromisua hartuz.
- Hasiera batean udalarteko baliabideen antolamendua elkarrekin burutzeko garaian aurkitzen diren oztopo nagusienetako bat elkarren artean dauden antagonismoak eta lokalismoak direla pentsa baldin badaiteke ere, egungo errealitatea erabat desberdina da. Mugakideak diren udalerriek zenbait kasutan zerbitzuak, ekipamenduak, lanpostuak eta, zergatik ez dugu esango, familiak ere elkarbanatu behar dituztenez, beharrezkoa da udalarteko erabaki ugari elkarrekin har-tzea. Bizitzaren esparru hauek elkarbanatzen diren bezalaxe, hurrengo urratsik naturalena eskueran dauden baliabideak elkarbanatzea izango litzateke. Mugakideak diren udalerri hauen arteko lankidetza hau, lortzen diren sinergietatik ahalik eta probetxurik handiena atera-tzen ahaleginduko denez, hiritar guztien eta bakoitzaren ongizatearen eta bizi-kalitatearen mesederako izango da.
- Beste udalerri batzuekin arriskuak eta baliabideak elkarbanatzea, norberaren helburu estrategikoak eta antolamendua ere elkarbanaketa honen menpe jarriz, batez ere muga komun asko daudela kontuan hartzen baldin badugu, Lurraldearen Antolamenduaren hurbileko horizontean tresna ezinhobea izango da, datozen aldaketetara egokitzea ahalbidetzen duelako. Hori dela medio, funtsezkoa izango litzateke udalerrien multzoak helburu komunak edukitzea, era honetan guztiek erantzukizunak izango dituztelako eta udalerrietako baten porrotak bestearen porrota ere dakarrela kontuan izango delako.
3. Helburuak eta irizpideak.
3.1. Udal-plangintzaren koordinazioa, mugakideak diren eta elkarrekin erlazionatuta dauden udalerrien Plan Orokorretako edo Arau Subsidiarioetako zehaztapenak era integratuan eta aipatzen duten errealitate funtzional eta morfologikoarekin bat etorriz eginda egon daitezen ahaleginduz.
3.2. Arazo jakin batzuek konpondu ahal izateko edo mugakideak diren udalerriak elkarrekin ukitzen dituzten aukera jakin batzuen burutzapenerako egokia izango den lurralde-eskalaren bilaketa. Problematika jakin batzuen kasuan, beren analisi, proposamen eta kudeaketarako eremuak udal-izaeraren esparru estua gainditu egiten du, eta horren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri jakin batzuen bateragarri egite hori ezinbestekoa dela pentsatzen dugu.
3.3. Proposatzen den Lurralde Ereduaren aplikazioa bideragarri egitea. Hain zuzen ere, LAA hauek planteatzen dituzten estrategia eta iharduketa guztiak helburu hori lortzera bideratuta daude. Bereziki, udal-plangintzak bateragarri egiteko ezarrita dauden mekanismoek irizpide bati erantzuten diote, udal-mugarteen egungo mugapenak gainditzen dituen lurralde-esparrua beharrezkoa gertatzen den kasuetan plangintzaren bitartez programen aplikazioa edo problemen tratamendua bideragarri egitearen irizpideari, hain zuzen ere.
3.4. Kasu askotan, plangintzak bateragarri egiteko mekanismoaren martxan jartzea proposatzen deneko udalerrien identifikazioak, Euskal Autonomia Erkidegoaren hiri-sistemaren testuinguruan beraien indartze selektiboa bideragarri egitearen irizpideari erantzuten dio. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen zona batzuek ez daude behar bezala zerbitzatuta, hiri-sistemaren "Eremu Ahulak" deiturikoetan barne hartuta daudelako. Behar adina hurbil dauden gune jakin batzuen integrazio funtzionala eta morfologikoa, bateragarri egindako plangintza-estrategien bitartez, udalerri desberdinez osaturiko eta benetan integraturiko hirialdeak lortu ahal izateko funtsezko mekanismoa izan daiteke. Honako kasu hauetan, gaur egun hiri-sistematik "deskonektatuta" dauden lurraldeen gainean beren udalaz gaindiko fun-tzioak koherentziaz burutzeko behar adinako tamaina funtzionala lortzea posible da.
3.5. Hirigune jakin batzuen deskongestio-beharrak, bai eta beren zuzkidura-defizit nabarmenak ere kontuan izanik, ko- menigarria izan daiteke beren hirigintza-garapena beren hurrenez hurreneko udal-mugarteetatik kanpo kokatuta dauden zonetara orientatzea. Kasu hauetan, bateragarri egindako plangintzaren mekanismoak bete nahi diren helburuak lortzea errazten du.
3.6. Bata bestearengandik hurbil eta elkarrekin erlazionatuta dauden eta udalerri desberdinetakoak diren hiri-guneen multzo baten hiri-irudi integratua eta erakargarria lortzeak, era berean plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak eska ditzake.
3.7. Azkenik, eta soilik kasu jakin ba-tzuetan, mugakideak diren udalerrietako lurzoruaren erabilerei dagokienez komenigarria den osagarritasuna eta espezia- lizazioa lortzeak, era berean udal-plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak eska ditzake.
4. Ukitutako udalerriak.
Gorago aipatu diren udal-plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak, Euskal Autonomia Erkidegoko ondorengo udalerri-talde hauetan aplikatuko dira:
- Bilbo Metropolitarra
- Aretxabaleta-Eskoriatza
- Azkoitia-Azpeitia
- Balmaseda-Zalla
- Beasain-Ordizia-Lazkao
- Busturia-Sukarrieta
- Deba-Mutriku
- Durango-Abadiño-Izurtza-Iurreta
- Eibar-Ermua-Zaldibar-Elgeta
- Gorliz-Plentzia-Barrika
- Irun-Hondarribia
- Lekeitio-Ipazter-Mendexa
- Markina Xemein-Etxebarria
- Donostia-Pasaia-Errenteria-Lezo-Oiartzun-Hernani-Astigarraga
- Tolosa-Ibarra
- Urretxu-Zumarraga
- Billabona-Zizurkil
- Lasarte-Oria-Usurbil
5. Ukitutako udalerri talde bakoitzaren osaera eta ezaugarriak
5.1. Bilboko Hirialde Integratua
- Osaera
- Etxebarri
- Alonsotegi
- Arrigorriaga
- Barakaldo
- Basauri
- Bilbo
- Derio
- Erandio
- Galdakao
- Getxo
- Leioa
- Loiu
- Portugalete
- Santurtzi
- Sestao
- Sondika
- Trapagaran
- Zamudio
- o Ezaugarriak
Bilbo metropolitarrean udal-planak bateragarri egiteko mekanismoak inplementatu beharraren arrazoia, funtsean, udal-izaera gainditzen duten eta esparru zabal batean konpondu behar diren problema desberdinak dituen nahiko dimen-tsio handiko hirialde integratu baten existentzia da. Nerbioi ibaiaren ertzeetatik hurbil dauden espazio betegabe, marginal eta interstizialak aprobetxatzearen bidezkotasunak, zentraltasun berriko ardatza eta mugakideak diren udalerrietako hiri-ehunen elementu enblematiko-egituratzailea eratzeko, plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak har-tzea eskatzen du. Honez gain, Bilbo Metropolitarrerako benetako hiri-programa baten definizioak, udalaren ikuspuntua gainditzen duen ikuspegia eskatzen du. Plangintzak bateragarri egiteko mekanismo bat finkatzea ezinbestekotzat jo-tzen den kasuan aurkitzen diren udalerriak bakarrik adierazi dira, eta plangintzak bateragarri egiteko mekanismoetara inkorporatzea ezinbestekotzat jotzen ez den kasuetan aurkitzen diren beste udalerri batzuk ez dira adierazi, gorago aipatutako udalerriei oso lotuta badaude ere.
5.2. Aretxabaleta-Eskoriatza
- Osaera
- Ezaugarriak
Bi udalerri hauen artean plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak garatzea proposatzen da, bi udalerrietako bata bestearen aldamenean dauden industri lurzoruetan hirigintza-iharduketak armonizatzeko, eta betiere bidetza eta Deba ibaia kontuan izanik.
5.3. Azkoitia-Azpeitia
- Osaera
- Ezaugarriak
Urola Kostako Eskualde Egituran, kostaldeko azpieskualdeko udalerriak (Zumaia eta Zarautz, batez ere) gauzatzen ari diren dinamismoak barnealdeko azpieskualdeko udalerrien (Azpeitia eta Azkoitia) protagonismo tradizionalaren ga- lerarekin kontrastatzen du. Azpeitia-Azkoitiaren hirigintza-integrazioak bere tamaina funtzionala handituko du eta gune hauen hiri-eragina zabaldu egingo du bere Eskualde Egituraren testuinguruan. Azpeitia-Azkoitia konexioa indartzeko estrategia, Loiolako Santutegia eta bere inguruan aurkitzen diren beste zenbait ele - mentu primario azpimarragarri erreferentzi puntu estruktural eta enblematiko gisa hartuz, erabakiorra izan daiteke kanpoaldera irudi erakargarri bat proiektatzeko garaian. Honez gain, Azpeitia eta Azkoitiren artean elementu primarioz mugarriztatutako egoi-tza hiri-ardatz baten arian-ariko eraketak, Euskal Hirien Sistemaren osotasunean protagonismoa galtzen ari diren bi udalerri hauen hiri-indartzea ekarriko du. Azkenik, aipatu den hirigintza-integrazioko estrategiak Eskualde Egituraren barruan biztanleria kostaldeko udalerrietan kontzentratzeko berezko dinamika- ren kontrapuntua izango da. Proposa-tzen den plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak, seinalatzen diren estrategiak bideragarri bihurtu nahi ditu.
5.4. Balmaseda-Zalla
- Osaera
- Ezaugarriak
Balmaseda eta Zalla, Bilbo Metropolitarrak arinki polarizatutako zona batean aurkitzen dira. Inguruko hiri-sistemarekin dagoen deskonexio honetaz gain, ez Balmasedaren tamaina funtzionalak ez eta Zallarenak ere ez diete aukera ematen era bananduan Eskualde Egituraren burutza izan eta beren inguruko gunemultzoaren gainean hiri-eragin egokia eraginkortasunez gauzatzeko. Balmasedak udalaz gaindiko zerbitzu jakin ba-tzuetarako duen errotze tradizionala eta Zallaren hirigintza-potentzialtasunak kontuan izanik, hirialde integratuago baten eraketa Enkartazioen osotasunaren-tzat lurralde-orekako faktore bat izango dela ondoriozta daiteke. Balmaseda eta Zallako udalerrientzat proposatzen den egitura-integrazio handiago honen bideragarritasuna oso loturik dago Bilboko Metropolitik egiten den eskualde-eremuko ihardueren zabalkuntzarako estrategia paralelo bati, bai eta LAAen esparruan aurrikusita dagoen gune hauen sustapen hautakorrari ere.
5.5. Beasain-Ordizia-Lazkao
- Osaera
- Ezaugarriak
Beasain-Ordizia-Lazkao udalerrietan nolabait integratuta dagoen hirialde bat dago, Beasain eta Ordiziaren artean jarraitasun argia eta Beasain-Lazkao ardatzean oraindik nahiko mehea den konexioa erakusten duena. Gaur egun hirigintza-multzo honek bere Eskualde Egituraren burutza eratzen du eta bere inguruan dauden udalerriak argi eta garbi polarizatzen ditu. Etorkizunean bere udalaz gaindiko protagonismo hori mantentzeko ezinbestekoa izango da bere integrazio morfologiko eta funtzionalaren maila handitzea, Beasain-Lazkao ardatzaren kontsolidazio eraginkorra bereziki azpimarratuz. Beraz, hiru udalerri hauetako plangintzak bateragarri egiteko proposamenak beren egungo egituraketa espezifikoari eta etorkizunerako hiri-integrazio eta ordezkagarritasun handiago baten beharrei erantzuten die.
5.6. Busturia-Sukarrieta
- Osaera
- Ezaugarriak
Busturiako udal-mugartea nahiko handia da Sukarrietakoarekin alderatzen badugu, eta beren lurraldeari eta morfologiari loturiko egituraketa dela medio, tratamendu integratu bat merezi duen egitura-egokitzapen maila altua erakusten dute. Antzeko arazoa dute kostako lerroan, burdinbidean, pasaerako trafikoan, aparkamenduan eta eraikuntzaren izaeran. Axpe eta Sukarrietako guneak oso hurbil daude eta bere hirigintza-tratamenduen koordinazioa beharrezkotzat jotzen da. Modu osagarrian, antzeko bokazioa dute bigarren egoitzaren garapenari dagokionez, balio ekologiko eta paisajistiko handiko oso zona delikatu batean ematen baita, Gernika eta Mundakako Itsasadarraren ingurunean hain zuzen ere. Bigarren egoitzaren fenomenoaren antolamendu integratua ere pisuzko arrazoia da udalerri hauetako plangin-tzak era bateragarrian egin daitezen proposatzeko.
5.7. Deba-Mutriku
- Osaera
- Ezaugarriak
Debako itsasadarra, bere bokalean, bi udal-mugarte hauek zatitzen dituen muga geografikoa da. Debako portua bokale honetan garatzen da eta komenigarria da dokumentu bakar batean portugarapen hau finkatzea plangintzak bateragarri eginez.
5.8. Durango-Abadiño-Izurtza-Iurreta
- Osaera
- Durango
- Abadiño
- Izurtza
- Iurreta
- Ezaugarriak
Durango-Abadiñok, eta azken udalerri honen barnean Matienako guneak, gaur egun nolabait integratuta dagoen eta bere Eskualde Egitura osatzen duten udalerriak eraginkortasunez polarizatzeko eta hauei udalaz gaindiko zerbitzuak eskaintzeko behar adinako tamaina fun-tzionala duen hirialdea eratzen dute. Gaur egun Bilboren aldetik bai eta Durangoren aldetik ere Zornotzarengan burutzen diren hiri-eragin gurutzatuek bere Eskualde Egituran Durangoren zentraltasuna sustatzea gomendatzen dute, Bizkaian lurralde-orekako estrategia global baten testuinguruan. Horrek guztiak Durango eta Matienako hiriguneak funtzionalki eta morfologikoki integratzea es- katzen du, tamaina eta ordezkagarritasun handiagoa eta zerbitzu eta zuzkidurei loturiko eskaintza hobea lortzeko, era horretan bere udalaz gaindiko funtzioak indar handiagorekin burutu ahal izango baititu. Izurtzako hirigunea ere Durangoko hirigunetik oso hurbil dago, baina eskala txikiago batean eta landa-giroko ezaugarriekin. Honako kasu honetan, garrantzitsua da Izurtzako hirigintza eta arkitektura-balore bereziak mantentzea eta "jarraikortasuna" puskatzen duten eta bi gune hauen arteko konexio-espazioei hiri-kalitatea kentzen dieten industri instalazioak eraldatzeko eragiketak burutzea. Proposatzen den plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak, Durango bere inguruan dauden udalerri hauetako hiri-ehunen ezaugarriak eta izaera kontuan izanik garatzea ahalbidetu beharko du. Era berean Iurretak, Durangorekin egindako desanexioaren ondorioz sortutako udalerriak, Durangokoarenarekin bateragarria den plangintza behar du.
5.9. Eibar-Ermua-Zaldibar-Elgeta
- Osaera
- Eibar
- Ermua
- Zaldibar
- Elgeta
- Ezaugarriak
Eibar-Ermuako hirialde integratua, industrializazio azeleratuko aurreko hamarkadetan Eibarko udalerriak jasan duen hazkunde handiaren ondorioa da. Udalerriaren barnean urbanizatzeko lurzoru egokiaren erabilgarritasunak agortu ondoren, bere hiri-hazkundea aldamenean dagoen Ermuako udal-mugarteko espazioetara orientatu zuen. Horren guztiaren emaitza, gaur egun, funtzionalki eta morfologikoki beren udal-mugarteen mugapen administratiboekin bat ez datorren hiri eta industri aglomerazio bakarra eta elkarrekin erlazionatua da. Oso kongestionatuta dagoen hirialdea da, hiri eta industri erabilerak nahastuta daude eta ingurugiro-kalitatea oso eskasa da. Produkzio-aparatuaren zati bat oso zaharkituta dago eta egungo hiri-narriadura oso larria da, eta honen ondorioz hiri-berrikuntzako eta berrekipa- mendurako hirigintza-neurri garrantzitsuak hartu behar dira, derrigorrez bi udalerrientzako era integratuan koherenteki gauzatu behar direnak. Proposatzen den plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak egungo egoerari eta lortu nahi diren helburuei erantzuten die. Kontuan izan behar da gune hauetako hiri-diseinu integratuak beharbada Zaldibar eta Elgetako udalerrietako lursailen "zatitxoren" bat inkorporatzea eska dezakeela, aipatutako bi udalerri hauek beste Eskualde Egitura batzuetakoak izan arren beren inkorporazioa beharrezkoa baita lortu nahi diren helburuak betetzeko.
5.10. Gorliz-Plentzia-Barrika
- Osaera
- Ezaugarriak
Plentzia eta Gorlizeko udalerrietako egungo hiri-bilbeek continuum urbanizatu bakar bat eratzen dute. Honez gain, bi udalerri hauen izaera eta espezializazio turistikoa oso antzekoak dira eta hirigintza-arazo komunak dituzte. Beren etorkizuneko hirigintza-estrategien bideragarritasuna eta koherentzia garantizatu ahal izateko, beren plangintzak bate- ragarri egiteko mekanismoak proposa-tzen dira, bi udalerrientzako oso onuragarria izango delako. Era berean, aipatutako bateragarri egiteko proiektuan Barrikako udalerria inkorporatzea proposatzen da. Barrikako udalerriaren hi- rigunea Plentzia eta Gorlizeko hiriguneetatik urrun egon arren, bere udal-mugartea Plentziako hirigunearen mugetaraino iristen da, eta horregatik egiten da proposamena. Plentzia eta Gorlizeko etorkizuneko hiri-garapenak koherentzia eta razionaltasun handiagoa izango du Barrikako udal-mugartekoak diren areen harrera-ahalmena kontuan izanik planteatzen baldin bada.
5.11. Irun-Hondarribia
- Osaera
- Ezaugarriak
Irun-Hondarribiak hirialde integratu bat eratzen dute. Honez gain, menpekotasun eta osagarritasunezko harreman ekonomikoek errealitate argi bat erakusten dute, bi herrigune hauen egungo hirigin-tza eta egitura-integrazioa hain zuzen ere. Merkataritzaren alorrari dagokionez Irunek paper nabarmena betetzen du, Hondarribiari, Bidasoa ibaiaren behe-arroan kokaturiko Nafarroako zenbait guneri (Bera, Lesaka eta abar), bai eta iparraldeko zati bati ere dagokienez. Hala eta guztiz ere, mugaz bestaldeko merkataritza-ekipamenduaren kantitateak eta kalitateak diru-irteera garran- tzitsuak ekartzen ditu kontzeptu honengatik Donostia-Beterriko Eskualde Egituran. Espezializazio funtzionalak paper garrantzitsua betetzen du bi udalerrietan (Irun: merkataritza-zerbitzuak eta komertzialak; Hondarribia: zerbitzu turistikoak eta atseden-zerbitzuak) eta arian-arian integratzen ari den lan-merkatua dagoela antzematen da. Etorkizunari begira, komenigarria dirudi morfologikoki integratua egongo den eta tamaina fun-tzional garrantzitsua izango duen hirialdea edukitzea, bere oinarri ekonomikoa aniztu duena eta ingurugiro-kalitate handiko espazio erakargarria eratuko duena. Testuinguru honetan, Txingudiko Badia babestea eta behar bezala balora-tzea helburu garrantzitsua da. Hurbil dauden Akitaniako udalerriekin dituzten konexioak begibistakoak izan arren, LAAetatik ezin da plangintzen bateragarri egite zabalagoa baldintzatu, hala nahi izanik ere. Irun-Hondarribiak beren hiri-programa eta hiriaren eredua berriz definitzearen desafio garrantzitsua beren gain hartu behar dute, konplexua den eta aukera ezinhobeak dituen mugaz gaindiko testuinguru batean. Zentzu honetan, Bidasoa 93 Plan Estrategikoan egindako ahaleginak azpimarragarriak dira. Donostia-Baiona iraganbidearen arian-ariko osaketak kokaleku zentrala ematen die udalerri hauei. Adierazi diren alderdi hauen guztien ondorioz, bi udalerri hauen arteko plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak planteatu behar dira.
5.12. Lekeitio-Ipazter-Mendexa
- Osaera
- Ezaugarriak
LAAetan planteatzen den Lurralde Ereduak Lekeitio gune turistiko berezi gisa indartzea proposatzen du. Lekeitiok dituen hiri-balioen eta potentzialtasun turistikoaren garapenera bideratutako hi- rigintza-eragiketek protagonismo nabarmena hartzen dute Busturialdea-Artibaiko Eskualde Egituraren tertziarizaziorako estrategia orokorren barnean. Lekeitiok duen azpiegitura turistikoa udalerriaren ekonomi eta hirigintza-garapenerako erakargarria izango da, baina gainera Eskualde Egituraren osotasunean turismoaren eta bigarren etxebizitzaren garapenerako eragingarri bat izan behar du. Lekeitioko gunearen inguruan aurkitzen den kostaldearen eta ingurune naturalaren ingurugiro-kalitate paregabea, bere udal-mugartearen dimentsio txikiak, eta kalitate handiko garapen turistikorako duen bokazioa kontuan izanik, komenigarria izango da udalerriaren etorkizuneko garapen-estrategiak Ipazter eta Mendexako udal-mugarteetakoak diren areekin erlazionatuta burutzea. Proposatzen den plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak udalerri hauen kalitate handiko garapen turistikoa ahalbidetu nahi du.
5.13. Markina-Xemein-Etxebarria
- Osaera
- Markina-Xemein
- Etxebarria
- Ezaugarriak
Bi udalerri hauetako hiriguneak gaur egun fisikoki bata bestearengandik bananduta aurkitzen dira. Hala eta guztiz ere, udal-mugapenek eta Markinak LAA hauek proposatzen duten Lurralde Ereduan betetzen duen paperak plangintzak bateragarri egitea eskatzen dute. Hain zuzen ere, hautazko hiri-berrikuntza eta hazkundeko estrategietan zera proposa-tzen da: Markina hirigune gisa handi-tzea, habitat alternatiboak barne hartzea eta bertan industri iharduerarako eremu baten eraikuntza burutzea. Hirigintza-eragiketa hauek, Etxebarriako udal-mugartea Markinako hirigunetik oso gertu dagoela kontuan izanik, plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak finkatzea eskatzen dute, aurrikusita dauden hirigintza-eragiketa garrantzitsuak razionaltasunez eta koherentziaz planteatzeko xedez.
5.14. Donostia-Pasaia-Errenteria-Lezo-Oiartzun-Hernani-Astigarraga
- Osaera
- Donostia
- Lezo
- Pasaia
- Errenteria
- Oiartzun
- Hernani
- Astigarraga
- Ezaugarriak
Donostia-Beterriko Eskualde Egituran Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren hirialde integraturik garrantzitsuena aurkitzen da, Euskal Hiriburuen Gune Anitzeko Sistemaren nodoetako bat era-tzen duena. Bilbokoaren kasuan bezalaxe, udal-izaera gainditzen duten eta esparru zabalago batean konpondu behar diren problema eta aukerak barne har-tzen ditu. Ondorioz, hiri-plangintza integratu baten behar nabarmena ikus daiteke. Egungo hiri-jarraipenak ez ditu berau osatzen duten udalerrien ingurugiro-kalitateko maila analogoak ez eta azpiegituren integrazioa garantizatzen duten elementuak ere barne hartzen. Plangintzak bateragarri egiteko proposatzen diren mekanismoen bitartez Hirialde honen osotasunari koherentzia handiagoa eman nahi zaio. Era berean beharrezkoa da Oiartzungo udalerriko egoitza-lurzoruak modu bateragarrian antolatzea, Errenteriarengan eragin handia duten lurzoruak baitira. Era berean Donostiako plangintza Hernanikoarekin eta Astigarragakoarekin bateragarri egin behar da Urumea ibaiaren ibarrean.
5.15. Tolosa-Ibarra
- Osaera
- Ezaugarriak
Tolosa-Ibarrako hirialdean, espazio urbanizagarri egokia eskueran izateko zailtasunek Tolosaren hiri-hazkundearen zati bat bere aldamenean aurkitzen den Ibarrako udalerrirantz orientatu zuten, eta orduz geroztik Ibarrak dinamismo berezi bat mantendu du. Ibarra eta Tolosako eremu urbanizatuen arteko egungo jarraipena nahikoa dela pentsatzen dugu, N-1 errepidearen saihesbidearen trazadurak zona honetatik pasatzerakoan udalerri hauen bilbeen jarraipenean "nolabaiteko" haustura ekarri badu. Hala eta guztiz ere, batasun funtzional egokia duen espazio eraikien segida bat da. Tolosa-Ibarraren tamaina bere Eskualde Egituraren testuinguruan egokitzat jo-tzen da. Halaber, hirialde hau pisu espezifikoa galtzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri-Sistemako beste gune batzuekin alderatzen baldin badugu. Tolosa-Ibarraren indartzeak Eskualde Egituraren nortasuna mantentzea ahalbide- tuko luke, Donostiaren eragin funtzionalak Billabona-Zizurkileko Azpieskualdearengan eragiten duen tentsio hazkorrak mehatxatzen baitu. Proposa-tzen den plangintzak bateragarri egiteko mekanismoak planteatzen den problematikaren tratamendua ahalbidetu egin nahi du.
5.16. Urretxu-Zumarraga
- Osaera
- Ezaugarriak
Zumarraga eta Urretxu, erabat integratuta dagoen hirialdetzat har daitezke. Udal-mugarte desberdinetako hiri-guneen artean inolako bereizketarik egitea ahalbidetzen ez duen continuum urbanizatu bat dago. Bi udalerri hauek lanerako, aisialdirako, erosketetarako eta abarrerako merkatu bakarra eratzen dute, eta honek eragin nabarmena dauka Urola Garaiko Azpieskualde Egituraren-gan, zeina Legazpi, Gabiria eta Ezkio-I-tsasoko udalerriek osatzen duten, Zumarraga eta Urretxu barne, noski. Egungo hiri-bilbea berritzeko beharrak elkarrekin aztertu eta gauzatu behar dira. Horrexegatik hain zuzen ere proposatzen da plangintzak bateragarri egitea.
5.17. Billabona-Zizurkil
- Osaera
- Ezaugarriak
Zizurkilgo udalerria nahiko berezia da, bere hirigune tradizionalean gaur egun biztanlego osoaren %15 baino gutxiago bizi baita. Gainontzeko biztanleak Elbarrenako auzoan bizi dira. Aipatu dugun auzo hau Zizurkilgo hiri-gunetik bi kilometro t'erdira dago eta Billabonako hirigunearekin continuum urbanizatu bat eratzen du. Billabonak eragin handia izan du gune-multzo batengan, bertan Asteasu, Larraul, Zizurkil eta Aduna barne hartuta daudelarik. Billabona-Zizurkilek duen biztanle-kopuruak aipatu diren gainontzeko hiriguneei udalaz gaindiko zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen du. Udalerri hauek guztiak gaur egun hiri-eragin gurutzatuen menpe daude, alde batetik beren Eskualde Egiturako buru-tzarenak (Tolosa), eta bestetik bere aldameneko Egitura Eskualdeko burutzarenak (Donostia). Donostiaren eragina zona honetan handitzen ari da. Billabona-Zizurkilgo hirialde integratuaren tratamendua, hiri-ehun hauen berrikuntza- rako eta Toloserriko Eskualde-Egituraren lurralde-entitatearen mantenimendurako eragiketa-multzo batean barne hartuta dago.
5.18. Lasarte-Oria-Usurbil
- Osaera
- Ezaugarriak
Usurbilgo ekonomi iharduerako espazioen hazkundeak gero eta eragin handiagoa dauka Lasarte-Oriako udalerriare- kin mugakide diren zonengan. Horregatik beharrezkotzat jotzen da bi udalerri hauetako plangintzak bateragarri egitea, Lasarte-Oriatik hurbil dauden zonetan Usurbilgo industri garapenei dagokienez
5.19. Aurreko idazatietan adierazi diren udalerri-taldeez gain, Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek berren hurrenez hurreneko iharduketako lurralde-esparruen barruan beste udalerri-talde batzuek proposatu ahal izango dituzte, beren lurralde-estrategia espezifikoak kontuan izanik beren plangintzak era bateratuan garatzea komenigarria denean.
6. Plangintzak bateragarri egiteko sistema alternatiboak.
Udal-plangintzak bateragarri egin ahal izateko, jarraian zerrendatzen diren mekanismo alternatibo hauek finkatzen dira:
6.1. Inplikatuta dauden udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorren edo Plangintza Arau Subsidiarioen Aurrelaburpen Fasearen idazkuntza elkarrekin egitea.
6.2. Dagokion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planak inplikatuta dauden udalerrietako plangintza orokorrean beren hirigintza-estrategien integrazio eraginkorra lortzeko jarraitu behar diren irizpideei buruzko proposamena egitea.
6.3. Bateragarri Egiteko Proiektu baten idazkuntza, ukitutako udalerrietako bakoitzaren plangintza orokorrean lortu nahi den bateragarri egite hori garantizatzeko barne hartu beharko diren galdakizun espezifikoak barne hartuko dituena. Bateragarri Egiteko Proiektu honen formulazioari ekiteko ekimena ukitutako udalerriei edo subsidiarioki eskuduntza duen Administrazioari egokituko zaie. Ukitutako Udalek proiektu hau onetsi eta gero, Proiektua plangintzaren aldaketa edo berrikuspenerako espediente batean jasoko da.
6.4. Bilbo Metropolitarrean eta Donostia-Pasaia-Errenteria-Lezo-Oiartzun-Hernani eta Astigarragan, plangintzen bateragarri egite hori dagokion Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planaren idazkuntzaren bitartez burutuko da. Gainontzeko udalerri-multzoetan, LAAetako idazati honetan ezarritako hiru sistemetatik edozein aukeratu ahal izango da.
7. Bateragarri egin beharreko elementuak.
Hartzen den plangintzak bateragarri egiteko sistema alternatiboetako edozeinek ondoren adierazten den eduki orienta-tzailea eduki beharko luke, ukitutako udalerrietako bakoitzean bateragarri egin beharreko elementuen definizioari dagokionez:
7.1. Erreferentzi esparruaren bereizketa
- Plangintzak bateragarri egitea justifikatzen duten arrazoien azalpena egitea, ukitutako udalerriek bete behar dituzten udalaz gaindiko funtzioak oinarritzat hartuz.
- Plangintzak bateragarri egitea justifikatzen duten arrazoien azalpena egitea, inplikatutako udalerrien egungo hiri-egoera eta beren hiri-garapen potentziala oinarritzat hartuz.
- Udal-plangintzak bateragarri egitearen estrategiarekin lortu nahi diren helburu globalak eta espezifikoak.
- Hiri-erabilera eta ihardueren proposamena ukitzen duten oinarrizko magnitudeen kuantifikazioa eta udalerrietako bakoitzean garatu behar diren hiri-programen finkapen xehekatua.
7.2. Edukiak eta irizpideak
Lurraldearen Antolamendurako Zatiko Planek beren iharduketa-esparruaren barruan plangintzak bateragarri egiteko edukia eta aplikatu beharreko irizpideak finkatuko dituzte. Behin-behineko izaeraz, lurralde-plangintzak hauek behin-betikoz finkatzen dituen bitartean, ondorengo alderdi hauek kontuan izatea gomendatzen da:
- "Bateragarri Egiteko Eremuaren" mugaketa xehekatua, gutxienezko eskala 1/5000. Bateragarri Egiteko Eremutzat ulertuko da, dagozkien udalerrien lurraldeetako zona edo zonak, zeinak bateragarri egiteko zehaztapenek zuzenean ukituko dituzten.
- "Bateragarri Egiteko Eremuan" barne hartutako lurzoruaren sailkapena eta kalifikazioa.
- "Bateragarri Egiteko Eremuaren" Hiri Lurzoruaren eta Lurzoru Urbanizagarriaren antolamendurako lurzoru-erabilerei, aprobetxamendu-mailei eta hiri-diseinuari dagokienez, irizpideak finkatzea.
- "Bateragarri Egiteko Eremuaren" Lurzoru Ez Urbanizagarriaren antolamendurako irizpideak finkatzea, bidezkoa izanez gero.
- "Bateragarri Egiteko Eremuan" proposatzen diren zuzkidura eta ekipamenduen eta, bereziki, espazio libreen eta berdeguneen sistemaren definizioa, bereizketa xehekatua eta kokaera.
- "Bateragarri Egiteko Eremuaren" oinarrizko azpiegituren eskema.
- "Bateragarri Egiteko Eremuaren" hirigintza-garapenerako Diseinu Gidak.
- "Bateragarri Egiteko Eremutik" kanpo ukitutako udalerrien plangin-tza orokorraren idazkuntzarako erreferentziak.
- Hala eta guztiz ere, Udalek puntu honi komeni den edukia emango diote bateragarri egin beharreko elementuen entitatearen arabera.
|
1. Egungo egoeraren laburpena.
2. Etorkizuneko ikuspegia. Etorkizuneko erronka eta desafioak.
3. Helburuak eta irizpideak.
4. Ukitutako udalerriak.
5. Composición y características de cada grupo de municipios afectados.
6. Plangintzak bateragarri egiteko sistema alternatiboak.
7. Bateragarri egin beharreko elementuak.
|