Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezartzen dira eta horietarako deialdia egiten da, ZTBP Euskadi 2020ren (BAI+D+i programa) "Hiri Habitat" aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten ideia eta proiektu berritzaileak garatzeko.

[diru-laguntza ZTBP 2018]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua «Hiri-berroneratze integralean aplika daitezkeen proiektu berritzaileetarako» laguntzak emateko prozesua arautzea da, ZTBP Euskadi 2020ren «Hiri Habitat» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten proiektuak egitea sustatzeko. Deialdi honetarako laguntzen zenbatekoa 650.000 eurokoa da 2018-2020 aldirako, 9. artikuluan zehaztutako urterokoekin.

Aurrekontuko zuzkidura

650.000

Prestazio ekonomikoa

  1. Hiri Habitaterako laguntzak emateko, guztira 650.000,00 euro bideratuko dira, honela banakatuta:
    1. 2018. urtean: 325.000 euro / 2019. urtean: 162.500 euro / 2020. urtean: 162.500 euro.
  2. Diru-laguntzak eskuratutako puntuazioaren arabera esleituko dira, lehiaketa bidez, harik eta aurrekontu-kreditua agortu arte, eta itxarote-zerrendan geratuko dira, puntuazio-ordenaren arabera, gutxieneko puntuazioa gainditu baina laguntzarik eskuratu ez dutenak.
  3. Jarduketak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, lortutako puntuazioaren arabera; diruz lagundu daitekeen jarduketatzat hartzeko, jarduketak 70 puntu lortu behar ditu gutxienez, balorazio-irizpideetan.
  4. Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 25.5 artikuluaren arabera, onuradun bakoitzak jaso dezakeen laguntzak ez ditu hauek gaindituko:
    1. Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, ikerketa industrialerako
    2. Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, garapen esperimentalerako
  5. Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren 25.6 artikuluaren arabera, laguntzaren zenbatekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80raino igo ahalko dira, hemen adierazten den bezala:
    1. Ehuneko 10 puntu enpresa ertainentzat eta ehuneko 20 puntu enpresa txikientzat;
    2. Ehuneko 15 puntu honako baldintza hauetako bat edo gehiago betez gero:
      1. Proiektuak lankidetza eraginkorra badakar hauen artean:
        1. Enpresen artean: enpresa horietako batek (gutxienez) ETE bat izan behar du, edo bestela, gutxienez bi estatu kidetan, edota estatu kide batean eta EEE hitzarmeneko alderdi kontratugile batean garatu behar du; gainera, enpresa bakar batek ezin du ordaindu diruz lagundu daitezkeen kostuen % 70 baino gehiago.
        2. Enpresa baten eta ezagutzak zabaltzeko eta ikertzeko erakunde baten edo gehiagoren artean: erakunde horiek, halaber, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 10 hartu behar dituzte beren gain gutxienez, eta beren ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea eduki behar dute.
      2. Proiektuaren emaitzak asko zabaltzea konferentzien, argitalpenen, sarbide libreko oinarrien edo doako nahiz iturri irekiko programa informatikoen bidez.
  6. Diru-laguntza 100.000 eurokoa izango da, gehienez ere.

Ordainketa-modua:

  1. Emandako zenbatekoaren % 10, ordainketa aurreratu gisako libramendu baten bitartez, 17. artikuluaren a) letran zehaztutako epea igaro ondoren, betiere onuradunak ez badio uko egin diru-laguntzari.
  2. Laguntzaren zenbatekoaren % 40, behin finantzatu diren lanen % 30en justifikazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztu dutela pertsona onuradunek, formatu elektronikoan, 2018ko abenduaren 31 baino lehen.
  3. Laguntzaren zenbatekoaren % 25, behin finantzatu diren lanen % 50en justifikazio tekniko eta ekonomikoa aurkeztu dutela pertsona onuradunek, formatu elektronikoan, 2019ko irailaren 30a baino lehen.
  4. Laguntzaren zenbatekoaren gainerako % 25a, Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak behin betiko proiektua eta dagokion memoria ekonomiko xehatua onartu ondoren, 2020ko azaroaren 30a baino lehen.

 

Nori dago zuzenduta


Pribatuko edozein pertsona juridiko edo profesional

Industria-jardueretan, merkataritza-jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona juridiko edo profesional izan daiteke dekretu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun, baita pertsona horiek osatutako elkarteak ere, interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte.

Honako hauek laguntza hauetatik kanpo geldituko dira: tokiko erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, baita sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazio edo partzuergo publikoak.

Eskakizunak:

  • Gutxienez establezimendu edo sukurtsal bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan.

  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren erakundeak

  • Krisialdian dauden enpresek ezin izango dute onuradun izan.

  • Ezingo dute diru-laguntzarik jaso berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek.

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Legez eratuta dagoela

  • Kolegiatutako profesionala

Betekizunak

  • Emateko dokumentazioa

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza.

Tfnoa.: 945-01.98.63 / 945-01.98.82 / 945 -01.98.63

e-maila: m-mendizabalcondon@euskadi.eus / u-monton@euskadi.eus / merche-izquierdo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1069701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk