Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zurzuri

iz. Zuhaitz garaia eta hostotsua, leku hezeetan hazten dena eta uretan usteltzen zaila (Populus alba).  v  30 m inguru luze da. Adaburu biribila eta oso zabala du (20 metroko diametroa izan dezake). Azala leuna eta zuri-grisaxka. Hostoak zabalak ditu, elipse edo arraultza itxurakoak, eta 3-5 gingil dituztenak; zuriak dira azpialdetik. Lore sexu-bakarrak ematen ditu, arrak edo emeak. Udaberri hasieran loratzen da. Berez zoru hezeetan hazten da, baina lur hareatsuetan ere aldatzen da lurrari sendotasuna emateko. Europako erdialdean eta hegoaldean hazten da.