Zulawski, Andrzej
Poloniako zinemagilea (Lvov, orduan Sobiet Batasuna, gaur Ukraina, 1940). Pariseko IDHEC zinema eskolan egin zituen ikasketak. Poloniara itzulirik, Andrzej Wajda zinemagilearen laguntzaile izan zen. 1966etik 1968 arte zinema kritikaria izan zen Film aldizkarian. Telebistarako filmak egin zituen, gidoiak idatzi zituen eta 1971n egin zuen lehen film luzea: Trezcia czesc nocy (Gauaren herena). Geroztik Frantzian egin zituen film gehienak. L’important c’est d’aimer (1974, Maitatzeak du garrantzia) eta Possession (1981) ditu film ezagunenak. Beste film batzuk: La femme publique (1984), L’amour braque (1985).
- zulakaitz
- zulaketa
- zulatu, zula, zulatzen
- zulatzaile
- zulatze
- Zulawski, Andrzej
- zuldar
- zulo
- Zuloaga Zabaleta, Ignacio
- Zuloaga
- zulodun