Zoser
edo Yoser. Egipton, III. dinastiako (K.a. 2800-2600) bi errege izendatzeko erabiltzen den izena. v Lehen Zoser-a (Tosorthros, Maneton-en arabera) Horus Neterirjet izenaz ezagunagoa da hainbat agiritan. Berak eraikiarazi zuen Saqqâra-ko piramide mailakatua, eta haren inguruan dauden hilen eraikuntzak. Eraikuntza hauek Imhotep arkitektoak jaso zituen, 1.600 metroko baranoan hedatuak daude, eta ezagutzen den harlanduzko multzorik zaharrena dira. Geroztikako dokumentu batzuek Zoser haren sona baiezten dute, hala nola Sehel-go hilarriak, Jnum jainkoak Zoser-en garaiko zazpi urteko gosete bati bukaera nola eman zion agertzen duena. v Bigarren Zoser-a Zoser-Teti izan zen (Tosertasis, Maneton-en arabera). Ez da aurrenekoa bezain ezaguna, eta agirietan Horus Sejemjet izenaz ageri da. 1951n agertu zen Saqqâra-n haren piramide bukatu gabea.