zotin
iz. Diafragmaren bat-bateko uzkurtzeak eraginiko arnas hartze hertsatua, ahots bereizi batez gertatzen dena; uzkurtze eta hots horien saila. v Zotinak toraxa eta abdomena astintzen ditu, eta glotisa itxita dagoela birikak hustutzeak eragiten du soinua. Gehienetan, nerbio pneumogastrikoaren eta frenikoaren narritaduraren ondorioa da, eta, halakoetan, berez baretzen da, denbora gutxiren buruan. Hala ere, bestelako eritasun baten ondorioa eta sintoma ere izan daiteke, eta, halakoetan, sarritan sortzen da.