Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zorobabel

Judako printzea, Daviden leinukoa. Zirok Jerusalemgo tenpluko ontziak itzuli zizkion. K.a. 537. urtean, Zorobabelek Jerusalema itzularazi zuen Babilonian zegoen aurreneko judu talde atzerriratua. Haren gidaritzapean eraberritu zen tenplua, eta ezarri ziren berriz erlijio betebeharrak.