zorna-belar
iz. Bot. Elkartuen familiako belar-landare zuta, 45 cm inguru luzea, goialde adartsua duena (Senecio vulgaris). Hostoak mamitsu samarrak, estuak eta gingil arteko ebaki sakonekikoak ditu, txandaka antolatuak; hosto horien gingilak horztunak izaten dira. Lore txiki biribilak izaten ditu, kolorez horiak eta sortetan antolatuak. Labore sailetan, landu gabeko sailetan eta hormetan hazten da, Europa guztian.