Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zokoa

Ziburuko udalerriko herrigune eta portua, Lapurdiko hego-mendebaleko kostaldean (Hendaiako kantonamendua, Lapurdi). Zokoa Ziburuko herriari loturik egon da betidanik (1603an bereizi zen Ziburu Urruñako herritik). Dorre-gaztelu bat hasi ziren eraikitzen Zokoako portuan 1638an, eta XVIII. mende hasieran eraiki zuten berriro, Vauban-en aginduz.