Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zoilo

(Gr. Zoilos). Greziar sofista (K.a. IV. m.). Isokratesen aurkaria izan zen. Zoilok, bere idazlan ezagunenean, Homeroren kantuen kontraesanak eta absurdua azaltzen ditu. Hori zela eta, Homeromastyx (“Homeroren zigorra”) izengoitia ipini zioten. Kritika haietan agertzen ziren bidegabekeriak sona handikoak egin ziren.