zirkonio
iz. Gai bakuna, metal zuri distiratsua, batez ere metal nahasturak egiteko erabiltzen dena (Zr; at.-z. 40; at.-m. 91,22). Titanioaren eta hafnioaren antzeko ezaugarri kimikoak ditu. 1.900 °C-an urtzen da eta 3.000 °Ctan irakiten du. Berotzen denean argia ematen du, eta herdoilgaitza da. Izadian zirkoi meetan agertzen da eta kobre, berun, zink eta nikela baino ugariagoa da. Solido zuri-grisaxka gisa edo hauts beltz gisa ager daiteke. Lely-k eta Hamburger-ek lortu zuten lehen aldiz zirkonio garbia, 1914an. Erreaktore nuklearrak, industria kimikoetarako tresnak eta balbula elektrikoak egiteko erabiltzen da, besteak beste.