Zirarda Latxiondo, Jose Maria
Bizkaitar elizgizona (Bakio, 1917 - Gasteiz, 2008). Filosofia eta Teologian lizentziatua. 1942an egin zen apaiz. Gasteizko Seminarioan Teologia irakasle izan zen 60ko hamarkadan. Bilboko Elizbarrutiko Gotzain izan zen. 1971tik aurrera Kordobako Elizbarrutian lan egin ondoren, 1978an Iruñeako Artzapezpiku eta Tuterako administratzaile apostoliko izendatu zuten. 1992an uko egin zion bere karguari.
- zipsela
- zipu
- zira
- ziraia
- ziraldoka
- Zirarda Latxiondo, Jose Maria
- ziraste
- zirastu, zirats, zirasten
- zirats
- ziratu, zira(tu), ziratzen
- Zirauki