Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziprinodontido

izond. Zool. Ateriniformen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. 200 bat arrain mota biltzen dira familia honetan; ur gezatan edo gazitan bizi daitezke. Neurriz txikiak dira, kolorez berriz ikusgarriak. Ur gazitatik gezatara eta hotzetik berora egokitzeko gaitasun handia dute ziprinodontido mota askok. Jordanella, Aplocheiulus eta beste zenbait generotakoak arrain apaingarri gisa erabiltzen dira.