zink
iz. Gai bakuna, metal zuri-urdina, gogorra ohiko tenperaturetan baina hauskorra tenperatura oso apal eta oso garaietan (Zn). v Zink oxidoa (ZnO). Urtze puntu garaia duen hauts zuria. Lurruntze fasean den zinkaren oxidazioaz edo ZnCO3 zink karbonatoa berotuz lortzen da. Pinturetan pigmentu gisa erabiltzen da. v Zink sulfatoa (ZnSO4). Zinkaren gatz nagusia. Galbanizazio eragiketetan erabiltzen da.