Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zingira-suge

iz. Zool. Kulebridoen familiako zenbait suge pozoidunen izena; bereziki Boiga generokoei ematen zaie izen hau. Ez dute pozoi bizia. 1,2-1,8 m inguru luze izan daitezke. Afrikako eta Australiako tropiko aldeko lurraldeetan eta Polinesiako uharteetan bizi dira. Zingira-sugerik ezagunenak Boiga dendrophila, B. trigonata eta B. irregularis motak dira.