Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziliodun

iz. Zool. Izen bereko klaseko animalia protozooa, gaineko mintzean zilio laburrak dituena eta begi hutsez ikusi ezin dena. Nukleo handi bat eta beste nukleo txiki bat edo gehiago izaten ditu, eta zitostoma izeneko aho moduko bat ere badu. Zilioak gorputzaren gain guztian, gune jakin batzuetan edo kiribilean eratuak izan ditzake. Ez dira sexu bidez ugaltzen, ebaketaz baizik. Ur gezatan zein gazitan, eta gehienak banaka bizi izaten dira.  v  Ziliodunak. Protozooen phylum-eko izen bereko klasea, hiru azpiklase eta 15 bat ordena biltzen dituena.