zilio
iz. Biol. Animalien zelula askok eta landareen zelula batzuek, protozoo batzuek batez ere, azalean duten ile gisako egitura. Zilioak multzo handietan biltzen dira gehienetan, eta haien mugimenduak zelula higiaraz dezake edo zelularen inguruko isurkaria mugi dezake. Protozooetan gaitasun horiek higitzeko eta elikadura lortzeko erabiltzen dira. Organismo garatuetan epitelio ehunetan izaten dira zilioak, arnas-bideetan adibidez, bertan sartzen den hautsa irazi eta mukiarekin batera kanporatzeko. Egituraz 25 µm diametroko tubulinazko mikrohodiz osatuak dira; bederatzi mikrohodi izaten dira erdiko bi mikrohodizko sorta baten inguruan eraztun gisa jarririk.