Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziklopterido

izond. Zool. Perziformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Gorputz sendo biribila, gora luzatua eta arrautza itxurakoa dute, 50 cm inguru luzea. Buru sendokoak eta mutur-motzak dira. Hezurdura ez dute oso gogorra, erdi kartilagozkoa baizik. Azala hezurrezko xaflaz estalia dute. Iparburu aldeko itsasoetan bizi dira, eta oskoldunak jaten dituzte batez ere. Familia honetako arrainik ezagunena lunpoa edo Cyclopterus lumpus izenekoa da; horren arrautzak kabiarraren ordeko gisa erabiltzen dira.