Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zikin

izond. Orbanak dituena; berez ez dagokion eta itxura itsusten duen zerbait duena, lohia. || Moralaren arabera lohia dena. || Zikin-estali. izond. Zikina igartzen ez dena.  v  Teknol. Gorputz edo gai batean kopuru oso txikietan agertzen den partikula edo partikula nahastura. Zikin batzuk gaiaren edo gorputzaren berezkoak izaten dira, eta, haiek erabat desagerraraztea oso zaila bada ere, bereizketa tekniken bidez asko murritz daiteke zikinen kopurua; batzuetan, ordea, komenigarriak dira berezko zikinak, eta beste batzuetan nahita erantsi ohi dira ondorio jakin bat lortzeko.