Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zikadal

izond. Bot. Gimnospermoen dibisioko izen bereko ordenako landareez esaten da. 65 landare inguru biltzen dira zikadalen ordenan. Tropikoko eta tropiko aldeko lurraldeetan hazten dira. Palmondoen eta zuhaitz itxurako garoen antza dute. Orriz eratutako hosto handiak dituzte, orrazi itxurakoak, enborraren buruan kokatuak. Hazi mamitsuak dituzte. Cycas generokoak dira ordena honetako landare ezagunenak.