zigomizeto
izond. Bot. Protofitoen azpierreinuko izen bereko klaseko onddoez esaten da. Gizonaren, beste animalien eta landareen bizkarroi bizi izaten dira. Mizelioa hifa mehe adartsu batzuez osatua dute. Goi mailako onddoek izaten dituzten hifa arteko mintzik ez dute. Zigomizeto motarik ezagunena ogian sortzen den lizun urdina, Mucor generokoa, da.