Zierbena
Bizkaiko iparraldeko udalerria (Bilboaldea). 1997ko datuen arabera, 1.196 biztanle (zierbenarrak). Hizkuntza, gaztelania. XVII-XVIII. mendeetan galdu zen euskara. Hizkuntza banaketa 1996an: 131 euskaldun, 193 ia-euskaldun eta 808 erdaldun. Industria (kimika industria, kontserbak), merkataritza, arrantza eta turismoa (hondartzak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Azken urteotan zierbenarrak, erreferendum baten bidez, Abantotik bereiztearen alde agertu dira eta 1993. urteko urtarriletik aurrera udal burujabe gisa bizi izan da udalerria, nahiz eta urte berean Autonomia Erkidegoko auzitegi gorenak lotura ezabatzea galarazi zuen.