Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zientzia-fikzio

iz. Zientzian edo sasi-zientzian oinarritzen den literatura generoa. Fantastikoa izanik ere, beti izaten ditu zientzia-fikzioak etorkizunean gauza litezkeen gertaeren osagarriak. XIX. mende bukaeran hasi zen lantzen, J. Verne eta H. G. Wells eleberrigileen lanekin bereziki. Estatu Batuetan sortu ziren egunkari batzuek, Amazing Stories (1926), eta Astounding Science Fiction (1937), alor honetako historia bikainak argitaratu zituzten, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren, teknologiaren garapenarekin batera, asko zabaldu zen generoa; irratiak, telebistak eta, batez ere, zinemak, zientzia-fikzioaren arrakasta areagotu dute. Idazle aipagarrientako batzuk dira: Robert Heinlein, Isaac Asimov, A.E. van Goth, Alfred Bester, Arthur C. Clarke, Frederik Pohl, Stanislaw Lem, Ursula K. LeGuin. Sarritan, gizarte modernoa kritikatzeko erabili da genero hau, hala nola Aldous Huxleyren Brave New World (1932), Ray Bradburyren Farenheit 451 (1953), eta Kurt Vonneguten Cat’s Cradle (1963) obretan.