Zidakos
Nafarroako ibaia, Aragoi ibaiaren eskuinaldeko adarra. 44 km luze eta 456 km2-ko ibai arroa. Olorizko udalerriko eremuetan du iturburua eta Barasoain, Garisoain, Puiu, Tafalla, Erriberri, Beire, Pitillas eta Murelu-Kondeko udalerrietako lurrak ureztatzen ditu Aragoi ibaiarekin batu aurretik. Leotz, Santsoain eta Valmayor dira Zidakos ibaiaren adar nagusiak.