Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zezilido

izond. Zool. Apodoen ordenako izen bereko familiako anfibioez esaten da. Ordena horretako familia bakarra da eta apodoen ezaugarri berberak ditu. Sugeen edo zizareen antzeko gorputza izan dezakete; burua txikia dute, eta azala ezkatarik gabea eta leuna. Mota gehienak lehorrekoak dira. Tropiko aldeko eskualde hezeetan bizi dira.