Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zezilia, santa

Birjina eta martiri kristaua (Erroman hila, 232an). V. mendeko elezahar baten bidez ezagutzen da. Erromatarra zen eta Valeriorekin ezkondu zuten. Valerio paganoa zen, baina Zeziliak bere birjintasuna errespeta zezan lortu zuen, eta kristau bihurtu zuen eztei gelan. Biak martirizatu zituzten; Zeziliari lepoa moztu zioten, eta hiru eguneko agonia izan zuen. Musikaren zaindaria da.  v  Jaieguna, azaroaren 22a.