Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zentauro

iz. Mit. Antzinako Greziako elezaharren arabera, gorputzaren erdia gizonarena eta beste erdia zaldiarena zituen izakia, Peliongo eta Arkadiako mendietan bizi zena. Zentauroak iturrien eta haizearen izpiritutzat hartuak ziren. Elezahar batzuen arabera Ixion eta Nefeleren ondorengoak ziren eta orokorrean, gaiztoak eta maltzurrak ziren, beren animalia izpirituak gidatzen baitzituen. Lapitekin izandako borrokengatik dira ezagunak: lapiten errege eta Ixionen ondorengoa zen Piritooren ezkontzara joan eta haren emaztea bahitzeko ahaleginak egin zituzten. Lapitek menderatu eta Pelion mendira bidali zituzten. Elezahar batzuen arabera baziren zentauro onginahiak ere, Kiron, esaterako, jainkoen eta gizakien adiskide zena.