zenbaki
iz. Kopuruaren eta banakoaren arteko erlazioaren adierazpena. || Zenbaki baten ikurra, zerbaiti, sail batean kokatzeko egokitzen zaiona. || Aldizkarietan, data jakin batean ateratzen diren aleen multzoa. v Irudizko zenbakia. Mat. ik. irudizko. v Zenbaki arrunta. Zenbaki osoa eta positiboa. v Zenbaki arrazionala. Bi zenbaki osoren arteko zatiketaren bidez adieraz daitekeena. Zenbaki arrazionalen Q gorputzaren elementua den zenbakia. Z zenbaki osoen eraztun zatiki gisa definitzen da. Ordezkari kanoniko gisa (a, b) parea aukeratzen da, pare horretako elementuak beren artean zenbaki lehenak direlarik, eta b>0. a/b gisa ere adierazten da. a/1 formako elementuek osatzen duten Q multzoaren azpimultzoa isomorfoa da Z multzoari buruz. v Zenbaki erreala. Zenbaki irrazionalez eta zenbaki arrazionalez osaturiko multzoko elementua. v Zenbaki erromatarrak. Zenbakiak idazteko sistema, zeinuen kokaeran oinarritua, besteak beste. Zeinu hauek erabiltzen ditu: I, V, X, L, C, D, eta M; sistema hamartarrean zeinu horien baliokideak 1, 5, 10, 50, 100, 500, eta 1.000 zenbakiak dira. Zenbakia idazteko zeinuak bata bestearen aldamenean idazten dira; hala, esaterako, XV zenbaki sistema hamartarrean 10+5=15 da. Zifra bat ezin daiteke hiru aldiz baino gehiagotan jarraian errepikatu; horretarako, kontuan izan behar da, zifra bati hurrenez hurren duen aurreko ordenako zifra bat ezkerretara jartzen zaionean, zifra haren balioa kentzen zaiola idazten den zenbakiari; hala, 40 zenbaki hamartarra adierazteko XL idazten da eta ez XXXX. Zifra baten gainean marra horizontal bat jartzen bada milakoaz biderkatzen da, hau da: L– = 50.000. Edozein zenbaki idazteko erromatar zifrak ondoz ondo idazten dira aipaturiko arauak kontuan izanez. v Zenbaki hamartarra. Zati bat osoa eta bestea banakoaren azpikoa duen zenbakia. Gako baten bidez adierazten da. 3,1416 esaterako zenbaki hamartarra da, 3 zati osoa da, eta 0,1416 berriz zati hamartarra. v Zenbaki irrazionala. ik. irrazional. v Zenbaki kardinala. Multzo baten elementu zenbatekoa adierazten duena, ordena kontuan izan gabe. v Zenbaki konplexua. ik. konplexu. v Zenbaki lehena. ik. lehen. v Zenbaki naturala.nzenbaki naturalen multzoko elementua, Peanoren bost axioma hauek betetzen dituena: 1) 1 zenbakia zenbaki naturala da. 2)nzenbaki natural bakoitzarentzat bada n’ zenbaki natural bat zentzu bakarrez finkatua, eta n-ren ondorengoa edo hurrengoa esaten zaiona. 3) 1 zenbakia ez da inongo zenbaki natural baten hurrengo zenbakia. 4) Bi zenbaki desberdinak badira, beren hurrengoak ere desberdinak dira. 5) 1 zenbakiarentzat betetzen den tasun bat, eta zenbaki natural batentzat ere betetzen bada bere hurrengoarentzat ere beteko dena, zenbaki natural ororentzat betetzen da. Azken axioma horri indukzio osoaren printzipioa deitzen zaio.nzenbaki naturalen multzoa batuketa eragiketa edo batura definitzen da: m + 1 = m´, eta m´+ n´= (m + n)´. Era berean definitzen da biderkaketa edo biderdura: m x 1 = m, eta m x n´= (m x n´) + 1. v Zenbaki ordinala. Ordena adierazten duen zenbakia, esate baterako: lehena, bigarrena, hirugarrena… v Zenbaki osoa. Hamarren zatirik ez duen zenbakia. v Zenbaki osoa. Zenbaki naturalek, zeroak, eta zenbaki negatiboek osaturiko multzoko elementua. Zenbaki osoen multzoa Z sinboloaz adierazten da, eta honela sortzen da:nxn(N, zenbaki naturalen multzoa) multzoan eragiketa hauek definitzen dira: 1) batura, eta ondorengo berdintasun erlazio hau: c, definituriko bi eragiketekin bateragarria dena. (a, 0) gisako elementuez osaturiko Z multzoko azpimultzoa, zenbaki naturalen multzoaren isomorfoa da, eta zenbaki oso positiboen azpimultzoa deritzo, eta Z+ sinboloaz adierazten da. (0,a) forma duten elementuek berriz zenbaki oso negatiboen azpimultzoa osatzen dute, eta Z- sinboloaz adierazten dira. v Mach-en zenbakia. ik. Mach, Ernst. v Quantum zenbakia. ik. quantum. v Reynolds-en zenbakia. Inertzia indarren eta likatasuna indarren arteko zatidura. Zenbaki adimensionala da, eta sinboloa R du. Reynoldsen zenbaki berdina duten bi jariakinek tasun berdinak dituzte. v Uhin zenbakia. Uhin batean uhin luzera banako batean sartzen diren uhin luzera zenbatekoa. Uhin luzeraren alderantzizko balioaren berdina da. v Zenbaki adimentsionala. Klase bereko bi magnitudeen arteko zatiketaz lortzen diren zenbakiak, dimentsiorik ez dutenak. Mach-en zenbakia eta Reynolds-en zenbakia adibidez zenbaki adimentsionalak dira. v Zenbaki atomikoa. Kim. Gai jakin batek nukleoan dituen protoi kopurua adierazten duen zenbakia. v Zenbaki majikoa. ik. majiko.