zelastrazeo
izond. Bot. Zelastralen ordenako izen bereko familiako zuhaitz eta zuhaixkez esaten da. Horietako asko landare igokariak dira. Hostoak bakunak, estipuladunak, kolorez berdeak eta txandaka edo elkarren aurka antolatuak dituzte; loreak, txikiak, berdexkak eta adarren puntetan kokatuak. 3-5 lore-hosto eta 3-5 sepalo izan ditzakete. Fruitua, zorro, samara edo baia itxurakoa izan dezakete. Zelastrazeoen artean 850 landare mota inguru biltzen dira; munduko lurralde guztietan hazten dira, oso lurralde hotzetan izan ezik.