Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zelastral

izond. Bot. Magnoliopsidoen klaseko izen bereko ordenako landareez esaten da. Zelastralen klaseko landare gehienak zuhaitz edo zuhaixka egiturakoak dira. Hosto bakunak izaten dituzte, txandaka edo elkarren aurka antolatuak; loreak, gehienek sexu bikoak, 5 lore-hosto eta 5 sepalodunak. 12 familia eta 2.000 inguru landare mota biltzen dira zelastralen artean. Tropikoko eta tropiko aldeko lurraldeetan hazten dira.