Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zeberio

Bizkaiko hegoaldeko udalerria (Arrati-Nerbioi). Mugak: iparraldean Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre; ekialdean Igorre, Arantzazu eta Arteaga; mendebalean Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga; hegoaldean Orozko. Garaiera, 296 m. 47,87 km2. 1997ko datuen arabera, 936 biztanle (zeberiarrak). Herrigune hauek osatua da: Zubialde (herriburua), Ametzola, Arkulanda, Aresandiaga, Argiñano, Ariltza-Olazar, Ermitabarri-Ibarra, Gezala, Olabarrieta, Solatxi eta Uriondo. Zeberio ibaia udalerriaren alderik alde igarotzen da. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa 1996an: 757 euskaldun, 73 ia-euskaldun eta 52 erdaldun. Bertako ekonomia jarduera nagusiak laborantza (artoa, patata, barazkiak, bazkarako landareak, lekadunak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda) dira. Dena dela jende asko Ugao-Miraballes eta Basauriko industrietara joaten da langile, eta bigarren lanbide ditu baserriko lanak. Aipagarriak dira Santo Tomas Olabarrietako parrokia eliza, San Antonio, Andre Maria Zeberioganeko eta San Adrian Argiñanoko ermitak, eta Areilza eta Santakruz dorretxeak. v Historia. 1375. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz, hiribuldua sortu zen urtean hain zuzen.